Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bilduk San Markoko zabortegia irekitzeko asmoa duela uste du PSE-EEk

“Aukera bat da, geroz eta errealagoa, Bilduk San Markoko zabortegia irekitzea”. Susana Corcuera Gipuzkoako PSE-EEko udal politiken idazkariaren hitzak  dira. Bildu duela hiru urte itxi zuten zabortegia irekitzekotan dagoela iritzi dio PSE-EEk. Hori dela eta, zabortegiaren inguruko udaletan, Donostia, Errenteria-Orereta, Pasaia eta Lezokoan, mozio bana aurkeztu dute, eta batzar nagusietan ere gai berari lotuta, ebazpen proposamena aurkeztu dute. Azken aldian Bildu udalerrietan zein diputazioan hartzen ari den neurriek eraman dute talde sozialista hori ondorioztatzera. Hori horrela, herritarrak “ohartarazi” nahi izan dituzte Corcuerak berak, lau udaletako PSE-EEko ordezkariek —Denis Itxaso (Donostia), Juan Carlos Merino (Errenteria-Orereta), Lore Suarez (Pasaia), Mikel Antxon Arrizabalaga (Lezo)— eta Mikel Duran batzar nagusietako Ingurumen Batzordeko PSE-EEko bozeramaileak. Neurri horiek Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoaren azpiegituren (hala nola, errauste planta) aurrekontuan izandako murrizketa (8 milioi eurotik 5 milioi eurora) eta Lurralde Sektore Planaren kudeaketa geldiaraztea dira. Bigarren horren barruan sartzen dira, hala nola, biometanizazio planta edo bigarren konpost planta. “Proiektu horiek dira, errauste planta eta ziklo hori osatzen duten beste ekipamendu batzuk, zero isurira eramango gaituztenak. Hori kate bat da, eta hor ezin da pauso bat bera ere gainetik pasatu”, adierazi du Merino San Markoko Mankomunitateko presidente izandakoak. Horrenbestez, “zutabe horietakoren bat erori edo aldatzen bada, eraikin guztia kolokan” jartzen [...]

admin
Bidasoa
2011/09/13

“Aukera bat da, geroz eta errealagoa, Bilduk San Markoko zabortegia irekitzea”. Susana Corcuera Gipuzkoako PSE-EEko udal politiken idazkariaren hitzak  dira. Bildu duela hiru urte itxi zuten zabortegia irekitzekotan dagoela iritzi dio PSE-EEk. Hori dela eta, zabortegiaren inguruko udaletan, Donostia, Errenteria-Orereta, Pasaia eta Lezokoan, mozio bana aurkeztu dute, eta batzar nagusietan ere gai berari lotuta, ebazpen proposamena aurkeztu dute.

Azken aldian Bildu udalerrietan zein diputazioan hartzen ari den neurriek eraman dute talde sozialista hori ondorioztatzera. Hori horrela, herritarrak “ohartarazi” nahi izan dituzte Corcuerak berak, lau udaletako PSE-EEko ordezkariek —Denis Itxaso (Donostia), Juan Carlos Merino (Errenteria-Orereta), Lore Suarez (Pasaia), Mikel Antxon Arrizabalaga (Lezo)— eta Mikel Duran batzar nagusietako Ingurumen Batzordeko PSE-EEko bozeramaileak.

Neurri horiek Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoaren azpiegituren (hala nola, errauste planta) aurrekontuan izandako murrizketa (8 milioi eurotik 5 milioi eurora) eta Lurralde Sektore Planaren kudeaketa geldiaraztea dira. Bigarren horren barruan sartzen dira, hala nola, biometanizazio planta edo bigarren konpost planta.

“Proiektu horiek dira, errauste planta eta ziklo hori osatzen duten beste ekipamendu batzuk, zero isurira eramango gaituztenak. Hori kate bat da, eta hor ezin da pauso bat bera ere gainetik pasatu”, adierazi du Merino San Markoko Mankomunitateko presidente izandakoak. Horrenbestez, “zutabe horietakoren bat erori edo aldatzen bada, eraikin guztia kolokan” jartzen dela iritzi dio.

Corcuerak argi utzi nahi izan du PSE-EEren ekimenak ez duela zerikusirik atez atekoarekin: “Atez atekoa zaborra biltzeko sistema bat da, beste edozein sistema bezala. Hitz egiten ari gara hondakinak biltzen duten moduan biltzen dituztela San Markon bukatuko dutela”.

Ez dute amore emango
40 urteren ondoren, zabortegia “kostata” itxi zutela gogorazi du Merinok. Hori dela eta, ez daudela prest esan du amore eman edo eskuak gurutzatzeko. Horrez gain, San Marko ixtearen alde herritar eta talde politiko guztiak agertu zirela aipatu du: “Orain boterean daudenek ahaztu egin dute hori”.

Zabortegia irekitzeari dagokionez, azaldu du mankomunitateak berak har dezakela erabakia, baina Eusko Jaurlaritzaren baimena behar duela. Hala ere, zalantzan jarri du legea beteko duten ala ez.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.