Bidaiarien %18a galdu du aurten Hondarribiko aireportuak
Bost aireportu daude Euskal Herrian 150 kilometroko eremuan eta Loiukoa eta Miarritzekoa kenduta, Hondarribikoak, Noaingoak eta Forondakoak bidaiari kopurua ezin mantendu jarraitzen dute. 2007tik 2010era bitartean, bidaiarien %45a galdu dute hiru airep...
Bost aireportu daude Euskal Herrian 150 kilometroko eremuan eta Loiukoa eta Miarritzekoa kenduta, Hondarribikoak, Noaingoak eta Forondakoak bidaiari kopurua ezin mantendu jarraitzen dute.
2007tik 2010era bitartean, bidaiarien %45a galdu dute hiru aireportuek, 520.000 bidaiari denetara. AENA erakundeak emandako datuen arabera, Hondarribiko aireportuak diru zulo handia sortzen segitzen du. Aurten ere, bidaiarien %18 galdu du, eta merkantzia garraioan ere %38 murriztu du negozioa. Uda honetan, zehazki aurreko urtearekin alderatuta uztailean %79 merkantzia gutxiago garraiatu zuen aireportuak.
Irtenbide berrien bila
Horrela, Afodesa, Hondarribiko aireportua sustatzeko enpresa hegaldi berriak ezartzen saiatu da. Iberiak Madrilera doazten ohiko hegaldiak irailaren bukaeran indartuko ditu, eta dagoeneko Air Nostrum konpainiak Brusela, Erroma eta Mallorkara hegaldiak eskaintzen ditu 1.500 kilometro arteko bidaien eskaintza sustatu eta bidaiariak erakartzeko helburuarekin. Baina horrek ere ez du udan eraginik izan.

