
Datorren asteazkenean, azaroaren 23an, Elizalde Herri Eskolako eta Institutuko gurasoek batzarra egingo dute. Eskolako jantokian izango da, 17:00etan. Batetik, Guraso Elkarteak 2010-2011 ikasturtean burututako jardueren laburpena egingo du, eta ikastur...

Vueling konpainiak Hondarribia eta Bartzelona artean eguneroko hegaldiak egingo ditu martxoaren 25etik aurrera. Astearte, asteazken, ostiral, larunbat eta igandetan Bartzelonatik 07:40an abiatuko dira hegaldiak, eta Hondarribitik 09:25an. Astelehen eta ostegunetan, berriz, 11:00etan aterako da hegazkina El Prateko aireportutik, eta 12:50an Hondarribikotik. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak aste honetan iragarritakoaren arabera, hegaldien batez besteko prezioa 40 eurokoa izango da. Vueling konpainiak Gipuzkoa eta Bartzelona artean eskainiko duen zerbitzuaz gain, erabiltzaileek Vueling-ek Europako hainbat hiribururekin dituen loturak baliatzeko aukera izango dute. Era berean, martxotik aurrera, Europako erabiltzaileentzako errazagoa izango da Gipuzkoara airez bidaiatzea. “Sarbide aproposa” Jaurlaritzatik jakinarazi dutenez, “Euskadiko aireportuetako bidaiarien kopurua jaitsiz zihoala ikusita, sailak ahalegin berezia egin du aireportuak bultzatzen lagunduko duten aukera eta baliabideen bila”. Hondarribiko aireportua “bisitarientzat sarbide aproposa” dela gaineratu dute. Aireportuko gabeziak zuzentzeko eskatu dio Afodesak Erroitzeneari Afodesak, Hondarribiko aireportua sustatzeko enpresen elkarteak, pozik hartu du Hellit eta Vueling aire konpainiek Gipuzkoatik hegaldiak eskainiko dituztelako. Egunotan Unai Erroitzenea Mugikortasun eta Garraio Publikoko diputatuarekin bildu dira, eta Gipuzkoako hiriburutik aireportura doan autobus linean ikusten dituzten gabeziak helarazi dizkiote. Afodesa kexu agertu da aireportuko autobus geltokia terminalaren kanpoan dagoelako. “Espainiako Estatuko 47 aireportuetatik autobus geltokia terminalaren kanpoan duen bakarra da”, esan dute. Aldundiari irtenbidea eskatu [...]

Kale ekintza berezia antolatu du Ttak-ek biharko, plazan 16:30ean. Azaroaren 20a Haur eta Gazteen Nazioarteko Eguna denez, haur eta gazteen eskubideak irakurri, idatzi, banatuko… dituzte, jolas bidez. Gero, askaria izango dute.

Amaiur koalizioak kanpaina bukatzeko ekitaldia egingo du gaur Urdanibia plazan, 19:30ean hasita. Asteartean Eusko Alkartasunaren egoitzan eginiko prentsaurrean, koalizioaren Bidasoko ordezkariek “norbanako eskubide zein eskubide kolektiboen erres...

Hauteskunde kanpainaren barruan, Irungo sozialistek larrosak banatuko dituzte 17:00etatik aurrera Luis Marianoko lorategietan eta Zabaltza plazan. Jose Antonio Santano alkatea eta hainbat zinegotzi izango dira loreak banatzen, tartean Kongresurako PSE-...

Mendi Zolan kulturguneak eta Art and Project sortzaile gazteen plataformak Francisco Dussourd artistaren erakusketa antolatu dute heldu den asterako, Zokoburuko aretoan. Portzelanazko lanak bildu ditu Dussourdek Primor eta En casa comemos con los platos de porcelana de mi abuelo (Etxean nire aitonaren portzelanazko platerekin bazkaltzen dugu) goiburupean. Artistak ikuslearengan galderak sorrarazi nahi ditu, gizonek eta emazteek gizartean duten toki tradizionalari buruz eztabaida pizteko. Erakusketa 2011ko azaroaren 22tik 26ra izanen da denentzako irekia. Irekitze ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Autoreari buruzko informazio gehiago lortzeko bisitatu Art and Project plataformaren webgunea.

Hilaren 26an Kontsumo Arduratsuaren Azoka egingo dute Lezon. Herritarrentzako erakusmahaiak jarriko dituzte, eta asteazkenera eska dezakete bere txokoa. Herritarrek zein elkarteek eskuko edozein material saldu ditzakete: arropak, liburuak, jostailuak, ...

Ezinbesteko garaipena eskuratu zuen Hondarribia-Irunek ligako bosgarren jardunaldian. Sasoiko lehen garaipena izan zen. Beraz, indartsu daude bidasoarrak bihar, eguerdiko hamabietan eta etxean, Celta Baloncestoren kontra jokatuko duten partidarako. Gai...

Muliateko alokairu sozialeko 25 etxebizitzetan izena emateko epea hilaren 30ean bukatuko da. Alokairu sozialekoak, babes ofizialeko beste 170 etxebizitzekin batera eraikitzen ari dira, Muliateko seigarren blokean. Baina kasu honetan, Eusko Jaurlaritzak...

Gaur gauerdian bukatuko da hauteskunde kanpaina, baina lehenago Amaiurren aldeko botoa emateko ekimena egingo dute Lezon. Horrela, auto karabana egingo dute herriko kaleetatik zehar. Ibaiondo parean jarri dute zita, arratsaldeko zazpietan.

Erretiratuen elkarteek irteera antolatu dute Uliako Platako Farolara. Irteera horrek zailtasun maila ertaina duela eta, erretiratuei makila eramateko aholkatu diete. Txangoa goiz osokoa izango da, antolatutako guztiak bezala, eta bihar egingo dute. Irt...

Lehen Mailako Oiartzunek Concepto Createch taldearen kontra jokatuko du bihar, 16:00etan, Eibarko Ipurua kiroldegian. Bigarren Mailako Power Rangersek Hirukide Eskolapioak Plomix izango du aurrean gaur, 21:00etan, Tolosako eskolapioetan. Hirugarren Mai...

Eskalantegi kaleko 52. zenbakiko seigarren pisuan piztu zen sua atzo arratsaldean, 19:45ak inguruan. Egurrezko egitura du etxeak eta sugarren bosgarren pisura ere iritsi ziren, baita teilatura ere. Suhiltzaileek sutea ondoko etxera zabaldu ez zedin ber...

Biek etxean, eta aurrez aurre. Trintxerpe eta Pasaia nor baino nor ariko dira bihar Don Boscon, 16:30etik aurrea. Antxotarrak dabiltza indartsuen ligan, baina derbyaren berezitasunek, puntuen aldea ezerezean utz dezakete. Ziurra, harmailetako giroa.

Bidasoa Bizirik-ek 80 orduko telemarketin ikastaroa antolatuko du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sarbideak programaren laguntzaz. Lanbiden izena emanda duten langabeei zuzenduta dago. Helburua administrazio profileko pertsonen kualifikazioa hobetzea da, ...

Jostailuen erakusketa egitasmoa antolatu du Euskara Zerbitzuak

Bigarren sailkatuak azken aurrekoarekin jokatuko du asteburuan: Amazsa Urdaneta-Ereintza. Errenteriarrak orain bigarren dira, pasa den asteburuan lidergoa galdu ondoren. Bizkaitarrek, berriz, denboraldi osoan partida bakarra irabazi dute. Lehia igandea...

La Casse de Central Park filmaren hexagonoko irteera egingo du Varietes aretoak datorren asteazkenean, hilaren 23. Brett Ratnerrek zuzendutako filma da, eta Ben Stiller eta Eddie Murphy dira protagonista nagusiak. Aste osoan zehar emango dute, ostegunean ezik: asteazkenean sesio bikoitzean, 15:00etan eta 20:30ean, ostiralean eta larunbatean 21:00etan, eta igandean 15:00etan. Hilaren 29an, astearterekin, emango dute askez aldiz, gaueko bederatzietan. Hendaiako zinemaren prezioak honako hauek dira: astelehenetik ostegunera 5 euro, eta ostiraletik igandera, 6,50 euro (edo 5 euro deskontu Herriko Etxeak saltzen dituen deskontu bonoak hartuz gero). 3Dko filmak ikusteko betaurrekoen alokatzearen prezioa 1,5 eurokoa da, sartzearen prezioaz gain.

Hilaren 22an, asteartean, Santa Zezilia Eguna ospatuko dute, eta musikarien zaindariari gorazarre egiteko, Hondarribiko Musika Eskolak ospakizunak egingo ditu gaur eta etzi. Erdi Aroan izendatu zuten Santa Zezilia musikarien patroi, eta dokumentu askotan pianoa edo organoa jotzen azaltzen da. Santa Zezilia egunaren harira, horrenbestez, Hondarribiko Musika Eskolak Musikalean ekimena prestatu du patroia gogoratzeko, eta hiru egunez luzatuko dituzte ospakizunak Hondarribian. Atzo arratsaldean eman zieten ekitaldiei hasiera, Musika Eskolako ikasleek udaletxean egin zuten kontzertuarekin, eta trikitixa, klarinete eta flautako ikasleak aritu ziren zuzenean. Kontzertu pedagogikoa Gaur arratsaldeko zazpietatik aurrera, berriz, programako ekitaldi nagusia egingo dute. Del Blues al Boogie izenburupean kontzertu didaktikoa zuzenean emango du Stay Blues taldeak udaletxeko areto nagusian. Hiru blues musikarik osatzen dute taldea: Alvaro Fernandez armonika eta gitarra jotzailea, Fernando Neira baxu jotzailea eta Paul San Martin piano jotzaile eta abeslaria. Guztira, hamabi abesti joko dituzte zuzenean. Hondarribiko Udalak eta Musika Eskolak antolatutako kontzertua, Kutxak babestu du. Igandean bukatuko dituzte jardunaldiak, kalejira eta kontzertuarekin.