Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Vueling-ek Bartzelonara eguneroko hegaldiak eskainiko ditu martxotik

Vueling konpainiak Hondarribia eta Bartzelona artean eguneroko hegaldiak egingo ditu martxoaren 25etik aurrera. Astearte, asteazken, ostiral, larunbat eta igandetan Bartzelonatik 07:40an abiatuko dira hegaldiak, eta Hondarribitik 09:25an. Astelehen eta ostegunetan, berriz, 11:00etan aterako da hegazkina El Prateko aireportutik, eta 12:50an Hondarribikotik. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak aste honetan iragarritakoaren arabera, hegaldien batez besteko prezioa 40 eurokoa izango da. Vueling konpainiak Gipuzkoa eta Bartzelona artean eskainiko duen zerbitzuaz gain, erabiltzaileek Vueling-ek Europako hainbat hiribururekin dituen loturak baliatzeko aukera izango dute. Era berean, martxotik aurrera, Europako erabiltzaileentzako errazagoa izango da Gipuzkoara airez bidaiatzea. “Sarbide aproposa” Jaurlaritzatik jakinarazi dutenez, “Euskadiko aireportuetako bidaiarien kopurua jaitsiz zihoala ikusita, sailak ahalegin berezia egin du aireportuak bultzatzen lagunduko duten aukera eta baliabideen bila”. Hondarribiko aireportua “bisitarientzat sarbide aproposa” dela gaineratu dute. Aireportuko gabeziak zuzentzeko eskatu dio Afodesak Erroitzeneari Afodesak, Hondarribiko aireportua sustatzeko enpresen elkarteak, pozik hartu du Hellit eta Vueling aire konpainiek Gipuzkoatik hegaldiak eskainiko dituztelako. Egunotan Unai Erroitzenea Mugikortasun eta Garraio Publikoko diputatuarekin bildu dira, eta Gipuzkoako hiriburutik aireportura doan autobus linean ikusten dituzten gabeziak helarazi dizkiote. Afodesa kexu agertu da aireportuko autobus geltokia terminalaren kanpoan dagoelako. “Espainiako Estatuko 47 aireportuetatik autobus geltokia terminalaren kanpoan duen bakarra da”, esan dute. Aldundiari irtenbidea eskatu [...]

admin
Hondarribia
2011/11/18
Vueling

Besteak beste, Erroma, Amsterdam, Mosku, Paris eta Tel Avivekin loturak ditu Vueling-ek Bartzelonatik

Vueling konpainiak Hondarribia eta Bartzelona artean eguneroko hegaldiak egingo ditu martxoaren 25etik aurrera. Astearte, asteazken, ostiral, larunbat eta igandetan Bartzelonatik 07:40an abiatuko dira hegaldiak, eta Hondarribitik 09:25an. Astelehen eta ostegunetan, berriz, 11:00etan aterako da hegazkina El Prateko aireportutik, eta 12:50an Hondarribikotik. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak aste honetan iragarritakoaren arabera, hegaldien batez besteko prezioa 40 eurokoa izango da.

Vueling konpainiak Gipuzkoa eta Bartzelona artean eskainiko duen zerbitzuaz gain, erabiltzaileek Vueling-ek Europako hainbat hiribururekin dituen loturak baliatzeko aukera izango dute. Era berean, martxotik aurrera, Europako erabiltzaileentzako errazagoa izango da Gipuzkoara airez bidaiatzea.

“Sarbide aproposa”
Jaurlaritzatik jakinarazi dutenez, “Euskadiko aireportuetako bidaiarien kopurua jaitsiz zihoala ikusita, sailak ahalegin berezia egin du aireportuak bultzatzen lagunduko duten aukera eta baliabideen bila”. Hondarribiko aireportua “bisitarientzat sarbide aproposa” dela gaineratu dute.

Aireportuko gabeziak zuzentzeko eskatu dio Afodesak Erroitzeneari

Afodesak, Hondarribiko aireportua sustatzeko enpresen elkarteak, pozik hartu du Hellit eta Vueling aire konpainiek Gipuzkoatik hegaldiak eskainiko dituztelako. Egunotan Unai Erroitzenea Mugikortasun eta Garraio Publikoko diputatuarekin bildu dira, eta Gipuzkoako hiriburutik aireportura doan autobus linean ikusten dituzten gabeziak helarazi dizkiote.

Afodesa kexu agertu da aireportuko autobus geltokia terminalaren kanpoan dagoelako. “Espainiako Estatuko 47 aireportuetatik autobus geltokia terminalaren kanpoan duen bakarra da”, esan dute. Aldundiari irtenbidea eskatu diote, “bidaiarientzat oso ezerosoa” delako.

Bestalde, aireportura iristen den lehen autobusaren ordutegia aurreratzea ere eskatu dio Afodesak Erroitzeneari; goizeko sei eta erdietan iristen da Hondarribira, eta lehen hegaldia zazpietan abiatzen da. “Ordu erdi ez da nahikoa adinduek edo mugikortasun arazoak dituztenek fakturatzeko edo enbarkatzeko txartela ateratzeko”, adierazi dute Afodesatik.

Enpresa elkartearen ustez, eta hegaldi berriek bidaiari kopuruaren hazkundea ekar dezaketenez, «une ezin hobea da gabezi horiek konpontzeko».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du «jazarpen poliziala» jasan dutela gose direnei ogitartekoak emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Palestinarekin Elkartasuna kalera irtengo da Donostiako Aste Nagusian, «sionismoaren eta inperialismoaren» aurka

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Udalak arreta gune bat jarriko du Aste Nagusian, sexu erasoak prebenitu eta artatzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Urnietak bidea urratuko du: Jaurlaritzaren esku utziko du etxebizitza promozio bateko lurren %5

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salatu dute ez dagoela medikurik Donostialdeko etengabeko arretako guneetan

Kultura, Gipuzkoa

Hilabete osorako musika emaria

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.