2011/11/18

Sailkapenaren erdialdeko taldeen kontra ariko dira herriko taldeak

Asteburuko partidak sailkapenaren erdialdean dauden taldeen kontra izango dituzte Erregional Preferenteko herriko bi taldeek. Touringek Munibe hartuko du etxean. Errenteriarrak laugarren daude sailkapen nagusian, eta donostiarrak, berriz, bederatzigarr...

admin

Gazteei eta euskaltzaleei hilaren 26an Seaska laguntzeko deia egin diete

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko kontzertua izango da: Betagarri, Esne Beltza eta Bad Sound System Urte hasieran, Seaskaren laguntza deia jaso zuten Hego Euskal Herriko ikastolek, tartean, herriko Haurtzarok. Dei horri erantzuteko asmoz, kontzertua antolatu dute ikastolak eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak hilaren 26rako, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin. Jaialdiaren helburua Ipar Euskal Herriko ikastolen elkartearentzako dirua biltzea da. Izan ere, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikastolek egoera ekonomiko larria bizi dute. Paxkal Indo Seaskako lehendakariak azaldu zuen egoera zail hori atzo, jaialdiaren aurkezpenean. “Ikasle kopurua gora doa, baina administrazioen diru laguntzak behera”, zehaztu zuen. Hala ere, nabarmendu zuen Seaskako gurasoek eta langileek gogor jarraituko dutela euskararen alde lanean. Eta eskerrak eman zizkien Oiartzungo jaialdiko antolatzaileei ez ezik, baita Hego Euskal Herritik laguntza eman dieten guztiei. Egoera horren jakitun, laguntzeko prest dago Haurtzaro Ikastola, Sorkunde Lekuona zuzendariak azaldu zuenez. “Ikastolooi euskaraz eta nazio ikuspegiak lotzen gaitu, eta Seaskatik jasotako laguntza eskaerari erantzuteko konpromisoa dugu”, esan zuen. Konpromisoa eskuan, herriko euskalgintzarekin jarri zen harremanetan Haurtzaro, eta “elkarlana berehala hasi zen”. Lekuonak, era berean, eskerrak eman zizkien udalari, euskalgintzari eta musika taldeei, jaialdia antolatu ahal izateko emandako laguntzagatik: “Sekulako erraztasunak eman dizkigute den antolatzeko”. Bestalde, Xabier Solano Esne Beltzako kideak musika talde euskaldunak halako ekimenetan [...]

admin

Garagardo festa antolatu du gaztetxeak biharko

Gazte Asanbladak gaztetxeko taberna zabalduko du gaur eta bihar. Gaurko  pintxo potea, musika, eta beste iragarri dituzte, 18:00etatik aurrera. Biharko berriz, garagardo festa antolatu dute.

admin

Stay Blues taldearen kontzertu pedagogikoa, gaur

Stay Blues musika taldeak Bluesetik Boogiera musika emanaldi pedagogikoa emango du gaur 18:30ean udaletxeko areto nagusian.

admin

Aurten Doinu Zahar Txapelketa batuko zaio Aurresku lehiari

Hamabi neskek jokatuko dute etzi kanporaketa, San Pedroko Udal Aretoan, 11:30etik aurrera. Hilaren 26an jokatuko dute Euskadiko XXXI. Gipuzkoar Aurresku Txapelketa Donibaneko kiroldegian, aurten berritasun nagusi  batekin: gizonen lehiari, emakumeena batuko zaio. 2003az geroztik etenda dagoen Doinu Zahar txapelketa berreskuratzeko apustua egin du antolakuntzak aurten. Hondarribiko Kemen Dantza taldeak antolatzen zuen lehen Doinu Zahar txapelketa. Lau ekitaldi antolatu zituzten, 1999 urtetik 2003ra bitartean. Donibanen hilaren 26an jokatuko dena, beraz, Txapelketaren V. aldia izango da, oraingoan, Pasaiako Udalak, Gipuzkoako Euskal Dantzarein Biltzarrak eta Alkarkide Alkartasunako Dantzari Ohiak Taldeak antolatuta. Atzo eguerdian aurkeztu zuten txapelketa, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko buru Xabier Mendigurenekin batera, Pasaiako alkate Amaia Agirregabiria eta kultura zinegotzi Jaunra Cano izan ziren aurkezpenean. Mendigurenek azaldu zuenez «aspaldiko ideia» zen emakumeen lehiaketa berreskuratzea. Azken urtetan, Aurresku txapelketarako dantzari gutxik izena ematen zutela ikusita, eta aldiz, emakumeen ligaxketan-eta, dantzan ari diren nesken kopurua handia denez, Doinu Zahar txapelketa berreskuratzeko une aproposa dela erabaki dute. Sei mutik, hamabi neska Atzo jakinarazi zutenez, sei aurreskularik parte hartuko dute Euskadiko XXXI. Gipuzkoar Erako Aurresku Txapelketan, tartean azken bi urtetan irabazle izan den Atarrabiako Iker Larunbe. Aurten irabaziko balu, Larunbek Tomas Muruaren garaikurra jaioterrira eramango luke, txapelketa hiru urtez jarraian irabazteagatik. Oholtza [...]

admin

Hiru puntu nahi dituzte, sailkapenean gora egiteko

Aurrera Kirol Elkartea izango du bihar arratsaldean aurrez aurre Hondarribiko futbol taldeak, Erregional Ohorezko Mailako hamaikagarren jardunaldiko partidan. Sailkapenean gora egiteko ilusioz zelairatuko dira berdeak.

admin

Autokarabana bat eta auto bat kiskali dira Juan Inazio Iztuetan

Suhiltzaileak herenegun arratsaldean Akartegi auzoan autokarabana bat kiskali eta beste ibilgailu bat kaltetu zuen sua zerk eragin zuen ikertzen ari dira. Arratsaldeko seiak aldera izan zen gertakaria, Juan Inazio Iztueta kalean. Bertaratu ziren ertzainen esanetan, sua Mantzinenea kaleko etxe baten lorategian piztu zen, Juan Inazio Iztueta kalera ematen duen aldeko hesian. Sugarrek ondoan aparkatuta zegoen autokarabana bat hartu zuten, eta haren atzean zegoen autora iritsi ziren. Larrialdi zerbitzuan arratsaldeko seiak baino minutu batzuk gutxiago zirela jaso zuten abisua, eta bi suhiltzaile kamioi joan ziren gertakariaren lekura. Ertzainek Baserritar etorbideko sarrera itxi zuten autoentzat, eta Juan Inazio Iztueta kalearen erdialdetik Donostia kaleraino oinezkoentzako hesia ezarri zuten, jende ugari elkartu baitzen sutan zeuden ibilgailuak ikustera. Zauriturik ez Ertzaintzako ordezkarien arabera, seietan hartu zuen suak indarrik handiena. Autokarabana erabat kiskalita geratu zen, baita autoaren aurrealdea ere. Nolanahi ere, suhiltzaileek sua gehiago zabaltzea galarazi zuten. Gainera, anbulantzia bat Inazio Iztueta kalera bertaratu zen: ez zen ezbehar pertsonalik izan. Atzo goizaldean kaltetutako ibilgailuak erretiratu zituzten, eta suhiltzaileak gertatutakoa ikertzen ari dira, sua nola piztu zen argitzeko.

admin

Ehiztarien protesta, Uliako debekuaren harira

Galepertarrak eta Usoa elkarteetako ehiztariek elkarretaratzea egin zuten herenegun, Udalbatzak Ulian ehiza debekatzea erabaki duelako kexu. Amaia Agirregabiria alkateak erabakiaren gaineko argibideak emateko ehiztariekin bilduko da, hilaren 23an, 20:3...

admin

Musika festa antolatu du Ibargainek, Santa Zezilia bezperan

Asteartean, hilaren 22an, Santa Zezilia eguna da. Musikarien zaindariaren eguna, alegia. Ibargain Musika Eskolak musikarien zaintzailea den horren festa aurreratu, eta emanaldi berezia antolatu du bezperarako (astelehenerako, hilaren 21a). Arratsaldean, 17:45ak aldera, ikasle eta irakasleak eskolako atarian bilduko dira, eta kalejira egingo dute Aialde kalean, Doneztebe plazara iritsi arte. Bidean, musika zaleak eurekin batzera deitu dituzte. Gero, plazan, abesti ezagunez osatutako emanaldia eskainiko dute. Ibargainek zehaztu duenez, kantaldia irekia izango da: “Hurbildutako guztiak haur eta gazteekin batera kantatzera gonbidatuta daude”. Plazako saioaren ondoren, ikasle eta irakasleek eskolaranzko bidea hartuko dute, eta kantari bukatuko dute eguna. Abestiak Eskolatik plazara eta alderantziz.Epoitaitaye. Doneztebe plazan.Kapitan Pilotu, Zapatalaria, Napoñeon eta Maritxu nora zoaz.

admin

Estatu mailako diseinu sari bat irabazi du Sellexek

Espainiako Estatuko Diseinu Saria irabazi du Irungo Sellex enpresak; Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak eman dio saria, “diseinu arloan erakutsitako enpresa ibilbide kontsolidatu, bikain eta eredugarriagatik”. Sellexek etxerako ekipamend...

admin

Santa Zeziliari abestuko diote larunbatean Bixintxon

Santa Zeziliaren egunaren harira, kontzertua antolatu dute larunbaterako, hilaren 19rako, San Bixente elizan. Herriko abesbatzak eta Herriarteko Harmonia Orkestra ariko dira Santa Zeziliaren mezan, 18:30etan hasita.

admin

Hendaian Kantuz ariko dira igandean

Hendaian Kantuz ekimeneko saio berri bat eginen dute igandean, hilaren 20an, Merkatu Zaharretik abiatuta. 11:30etik, 13:30era ibiliko dira kalez kale, euskal abestiak kantatzen.

admin
Gehiago