Jostailurik egokiena aukeratzeko egitasmoa jarri du martxan udalak

Jostailuen erakusketa egitasmoa antolatu du Euskara Zerbitzuak

Jostailuen erakusketa ekimena

Jostailuen erakusketa ekimena

Zeri erreparatu behar diogu haurrentzat jostailu bat aukeratzeko garaian? Galdera hori erantzutea da Euskara Zerbitzuak martxan jarri duen Jostailuen erakusketa egitasmoaren helburua. Lehenengoz antolatu dute eta herriko euskalgintzako eragileen laguntza izan dute. Egitasmoa, hitzaldia eta jostailuen gainean egingo duten erakusketak osatzen du, eta Txatxilipurdik gidatuko du, Irune Balentziaga Euskara zinegotziak gaur goizean egindako agerraldian jakinarazi duenez.

Jostailuak zeren baitan aukeratzen ditugun hausnartzeko aukera emango die egitasmoak bertan parte hartzen dutenei eta halaber, “baloreak eta hizkuntza oinarri hartuta aukeratzen lagunduko die, guraso, hezitzaile, zein irakasleei”.

Haurraren garapena
Nola aukeratu jostailu egokia? hitzaldiarekin hasiko da egitasmoa hilaren 24ean. Txatxilipurdi elkarteko kide Itziar Ullibarriaranak, jolasek haurraren garapenean duten garrantzia, funtzioa, jostailu egokiak aukeratzeko aholkuak eta publizitatearen gaineko azalpenak emango ditu. Hitzaldia 18:00etan hasiko da Merkatuzarreko erabilera anitzeko gelan.

Euskarazko jostailuekin erakusketa
Haurrek ere izango dute tartea egitasmoan. Horretarako, jostailuen erakusketa gidatua zabalduko dute Merkatuzarren hilaren 26tik 28ra 17:00etatik 20:00etara. “Bertan, euskarazko jostailuak erakutsiko dituzte hiru adinetan sailkatuta: bi eta bost urte bitartekoentzat; sei eta zortzi urte bitartekoentzat; eta azakenik, bederatzitik gorakoentzat” zehaztu du Balentziagak. Bi begirale izango dira erakusketaneta sail bakoitzean adin mugen arteko berezitasunak azalduko dizkiete guraso zein hezitzaileei eta jostailu egokien zerrenda ere eskuratzerik izango dute azken horiek. Euskara zinegotziak umeen parte hartzearen garrantzia nabarmendu du “heldu batek lagunduta, zein motatako jostailuak dauden ikus dezaten”.

Liburua Opari kanpaina
Aurten ere Euskarazko produktuaren katalogoa banatuko duela iragarri du Balentziagak: “Guztira 5.000 katalogo banatuko ditugu herriko ikastetxeen laguntzarekin”. Horrekin batera, Liburua Opari kanpaina berriz martxan jarri dutela zehaztu du Euskara zinegotziak. Kanpaina horren bidez, deskontu txartelak banatzen dituzte ikastetxeetan eta Lau Haizetara elkartearen bitartez  euskaraz idatzitako liburuetan %20ko beherapena lortzeko. Txartelak Errenteria-Oreretako liburu dendatan erabil daitezke bakarrik.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.