"'PPSOE'-ren eta EAJren gezurrak" salatu ditu LABek

LABek PPren eta PSOEren "gezurrak" salatzeko elkarretaratzea, Niessenen LAB sindikatuak deituta, elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Errenteria-Oreretako Niessenen. Bertan, “PPSOE alderdiaren gezurrak” salatu dituzte, baita EAJk lan erreforman eman dien babesa ere. Erreforma horrek Oarsoalde eta Bidasora 10.000 langabetu ekarri dituela gogorarazi dute. Gainera, etorriko diren erreformak ere gaitzetsi dituzte, eta EAJren laguntza izango dutela ez dute zalantzarik. Horregatik, igandean, Amaiurren aldeko botoa eskatu dute, “eurak baitira euskal lan harremanen esparruaren alde dauden bakarrak”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.