2011/11/15

Pasaiak 0-3 irabazi dio Mondragoni

Bigarren garaipena jarraian lortu du Pasaiak, azkena larunbatean Mondragonen kontra. Hiru gol sartu zituzten zuri-gorriek Arrasaten jokatutako partidan, eta orain sailkapenaren bigarren postuan kokatu dira, Anaitasunaren atzetik, bi puntutara. 22 puntu...

admin

Gazteentzako 30 euroko menuak, Alameda eta Abarka jatetxetan

Hondarribiko Ostalari Elkarteak antolatutako dastatze eta elkartze afarien zortzigarren edizioan bi zita berezi egingo dituzte gastronomia maite duten gazteentzat. Alameda jatetxean bihar, eta Abarkan datorren asteazkenean, bi dastatze eta elkartze afa...

admin

25. urteurrena ospatu du Xatzek

Abesten ospatu zuen Hondarribiko Xatz emakumeen abesbatzak 25. urteurrena. Mende laurdenez taldeko kide izan diren 60 emakumek kontzertua eman zuten larunbatean parrokian, eta Xatzek izan dituen sei zuzendariek eta abesbatza utzita zuten neskek berriz ere elkarrekin musika saioa eskaini zuten. Emanaldiaren ondoren, sei zuzendariek, Xatzeko egungo partaideek, abeslari izandakoek, eta abesbatzako arduradunek afaria egin zuten Klink elkartean

admin

Ramon Vizcaino “hil” egin zutela salatu du langile ohi talde batek

Duela aste batzuk, kontu-hartzaileak txosten bat aurkeztu zuen Ramon Vizcainori buruz, eta konkurtso legera iritsi behar izanaren gainean. Langile ohi talde batek salatu duenez, txosten horrek ez du ezer argitzen gertatutakoaren gainean, baina garbi uzten du enpresa “hil” egin zutela. Langileen arabera, txostena ez da erreportaje zatar bat besterik: “Ez da benetako txostena, eta ez du inolako balio analitikorik, eknomikorik edota finantzariorik. Gainera, ez du inolako konklusiorik jasotzen”. Informea bide batekoa dela kritikatu dute langileek: “Helburua enpresaren bideragarritasuna zalantzan jartzea da, likideziarik ez zuela esanez. Besterik ez”. Langile ohiek zerbait gehiago espero zuten, hildako bati autopsia egiten diotenean bezala. “Forentseak hildako batekin lan egin behar duenean, badaki lehenengo galdetuko diotena hiltzearen arrazoia izango dela”, diote langileek. “Guk zerbait gehiago espero genuen txostenetik; hitz askorekin orriak eta orriak bete dituzte, baina ez digute ezer esaten, ez enpresa zergatik hil den, zerk eraginda, ezta bakarrik hil den edota norbaitek eragin duen enpresa hiltzea”, nabarmendu dute. Kontu-hartzailetzako kideek (Juan Rekalde abokatua; Iñaki Uzkudun ekonomialaria, eta Felipe Gorostegi Kutxako kidea), txostena izapide soila balitz bezala egin izana salatu dute, eta gero lan horregatik milioi bat euro kobratzea. Konklusioa: hilketa Langileek ikusi, entzun eta hitz egin dutenaren arabera, eta txostena irakurri ondoren, atera duten ondorioa [...]

admin

Xanisteban Eguna: pala txapelketako emaitzak

Hilaren 13 arteko emaitzak:

admin

Eraikuntzako langabeek agerraldia egingo dute etzi

Gipuzkoako Eraikuntzako Langabeen Plataformak Errenteria-Oreretako udal taldeekin egindako bilera errondatik ateratako ondorioen berri emango du etzi. Bilera horietan bizi duten egoera helarazi diete udal taldeei, enpleguaren suntsipena eta murrizketa ...

admin

‘A los que gritan’ filmak irabazi du Bekoz Beko Saria

Lesbiana batek pairatutako biolentziaz diharduen istorioa saritu du aurten Bezko Bekok. Juanan Martinezek zuzendutako A los que gritan film labur madrildarra Emea eta anitza izeneko emanaldiaren barruan eman zuten lehengo larunbatean, Ikuska zabaltzeko ekitaldia egin ondoren.   Zazpi film labur eman zituzten Emea eta anitza-ren barruan, guztiak emakumeekin lotutako gaiak ardatz hartuta.   A los que gritan filma, Undersoundfactory PC ekoiztetxearena da, eta Alfredo Alba, Anna Allen, Luisa Ezquerra, David Tortosa, eta Marika Perez ibili dira aktore lanetan.   Laburren emanaldiaren ondoren, Koldo Merinok sortutako litografia eman zioten film irabazlearen zuzendariari, Juanan Martinezi. Madrildik Trintxerpera sariarem bila etorria, esker oneko hitzak izan zituen Ikuskaren antolatzaileentzat, eta Bekoz Bekoren ekimena txalotzeko modukoa dela adierazi zuen.   Atzotik, sail ofiziala Larunbata gauean barre egiteko tartea izan zen, Gauguasa emanaldiaren barruan eman zituzten film laburrekin, eta atzo berriz, gai sakonago batez hausnartzeko aukera izan zen, krisi ekonomikoaz jarduten duen Inside Job dokumentalari esker.   Asteburuko lehiaketatik kanpoko emanaldiak bukatuta, atzo sail ofizialaren barruko emanaldiak hasi ziren. Gaur, 20:00etan hasiko da sail ofizialeko lanen emanaldia bigarrenez, Trintxerpeko alkateordetzan, doan. Sari banaketa larunbatean izango da, eta orduan jakinaraziko dute zein den aurtengo film irabazlea.   Gaurko filmak Independencia. Madril, 2011. Iraupena: 4’ 29’’. Hemisferio. Madril, [...]

admin

Haur eta gurasoentzako musika saioa larunbatean

Hilabetean behin, larunbatez, goizeko 11:00etan, 0 Kolektiboko Stéphane Garin-ek musika unibertso desberdinen ezagutzeko parada eskaintzen die gurasoekin etortzen diren 5 urtez gorako haurrei. Musika entzuteko saio desberdin horiek ernatzea eta jaking...

admin

Bi atxilotu, edan ondoren autoa hartzeagatik

Larunbatean Ertzaintzak pertsona bat atxilotu zuen herrian, edanda gidatzea leporatuta. Igandean, beste pertsona bat atxilotu zuten arrazoi beragatik. Asteburuan Euskal Autonomia Erkidegoan hemeretzi gidari atxilotu dituzte.

admin

‘Apaizac Obeto’ film luzea pantaila handian emango dute gaur lehen aldiz, Irunen

XVI. mendeko euskal bale arrantzaleen joan etorriak kontatzen dituen Apaizac Obeto, azken balea txaluparen kondaira dokumentala ikusteko aukera izango da gaur Amaian KZn, Bidasoko XI. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren (FICAB) irekiera ekitaldia eta gero. Joan den astean telebistaz eman zuten lehen aldiz Orio Produkzioak-ek ekoitzitako lana, eta gaurkoa izango da zinema pantailan proiektatuko duten aurreneko aldia. Arratsaldean egingo dute Amaia KZn Zinemaldia irekitzeko ekitaldia, 19:00etan. Ondoren hasiko dira proiekzioak, ordu erdi beranduago. Gaur, Pio XII.aren plazara hurbiltzen direnek iraupen luzeko bi lan ikus ditzakete, biak euskal istorio epikoetan oinarritutakoak (emanaldi guztien ordutegia irun.hitza.info-n) . Gipuzkoan bizi den Olivier Van der Zee gidoilari holandarrak zuzenduriko 778: La Chanson de Rolan (778: Errolanen kantua) dokumentalak irekiko du aurtengo jaialdia. Nazioarteko koprodukzioa da, Bilboko Idem 4, Iruñeako ITC, Bordeleko La Smac eta Zaragozako Modelika ekoiztetxeen arteko elkarlanaren fruitua. Eta ondoren emango dute Jon Maiak zuzendutako Apaizac Obeto ikus entzunezkoa, 20:50an. Sei euskal ekoizpen Joan den ostiralean aurkeztu zuten FICAB XI Oiasso Erromatar Museoan. Mertxe Urteaga museoko zuzendaria pozik agertu zen hamaika urte bete direlako «Europan egiten ari dena ezagutzeko eta proiektatzeko aukera» dutenetik. «Euskaraz hamaikak pila bat esan nahi du, eta honaino iristeak, hamaikagarren ekitaldia antolatzeak, pila bat egin dugula esan nahi du». Aurtengo [...]

admin

Literaturra tailerra bihar, Zuloaga Etxean

Bihar arratsaldeko hiru eta erdietatik aurrera Hondarribiko Zuloaga Etxean, literatura tailerra egingo dute. Biharkoan, Cristina Fernandez Cubas idazlearen Parientes pobres del diablo lana aztertuko dute. Literatur tailerretan irakurtzeko gogoa bultzat...

admin

Igoera postutan Real Union, denboraldiko momenturik onenean

Denboraldiko momentu onena bizi du Real Unionek. Bost partida daramatzate galdu gabe Roberto Olaberen mutilek, eta bigarren postura iritsi dira, larunbatean Lemonari 2-0 irabazi ondoren. Irunen jokatutako azken sei partidak irabazi dituzte zuri-beltzek...

admin

25-32 galdu du Donibane Eskubaloiak

Lan zaila zuten eta ez dute lortu. Nagusitasun osoz irabazi dio asteburuan Legazpiko Hegialde Autok Donibane Eskubaloiari, 25-32. Partidaren lehen erdian bi taldeak nahiko pareko aritu ziren arren, bigarren zatian kontraerasoan gogor ibili ziren legazp...

admin

Ura eta hondakinen gaineko eskaerak egin dituzte ikasleek

Eskolako Agenda 21ean parte hartzen duten Hondarribiko ikasleak udaleko eta Txingudi Zerbitzuak Mankomunitateko ordezkariekin bildu ziren joan den ostegunean, uraren eta hondakinen gaineko azterketak eta eskaerak horiei helarazteko. Azken hiru ikasturt...

admin

Asteburuko kirol emaitzak

Futbola Erregional Ohorezko Maila . Hondarribia-Roteta 5-0 Saskibaloia Emakumeen Liga . Obenasa-Hondarribia Irun 61-64

admin

Hodi bat lehertu da plazan

Gaur goizean, 10:45ean, hodi bat lehertu da Lezoko Gurutze Santuaren plazan. Leherketa plazan bertan izan da, eta inguruko etxeetako bizilagunak etxetik atera dituzte haien segurtasuna bermatze aldera. Suhiltzaileak ere bertaratu dira. Ezustekoa izan d...

admin

Trintxerpek bana berdindu du Aurrerarekin

Puntu bakarra gehitu du asteburuan Trintxerpek. Larunbatean ez zen gai izan Ondarroako Aurrerari Don Boscon irabazteko (1-1), eta horrenbestez, sailkapeneko zazpigarren postuari eustearekin konformatu beharko dute zuri-urdinek. 15 puntu ditu Trintxerpek.

admin

Hainbat herrialdetako dantzak, Abaraxkan

Abaraxka Udal Ludotekan egunero zerbait ezberdina eskaintzen diete bazkide diren haurrei. Bihar, hainbat herrialdetako dantzak ikasteko aukera izango dute haurrek. 16:30etik 19:30era egingo dute dantza saioa, Ttirukik antolatuta.

admin

Jaizkibelgo itsasertza sakonago ezagutzen, Itsas Gelarekin

Asteburuan Errotan eta Asturiagan ibili dira; hurrengo irteeran Uliako Murgita kala aztertuko dute.   Ulian eta Jaizkibelen laginketarako eremuak zehaztu, eta aurrez aukeratutako zonalde horien azterketaren bidez itsasertza hobeto ezagutu. Helburu horrekin lau irteera antolatu ditu Itsas Gela elkarteak. Irteera horietatik bi egin dituzte dagoeneko, azkena, herenegun, Jaizkibelgo ekialdeko itsasertzera. Doako irteeran izena eman zutenek, Errotan eta Asturiagan aritu ziren lanean.       Jaizkibeldik Uliara Hurrengo irteera hilaren 26rako antolatu dute. Orduan, Uliako Murgita kala aztertuko dute. Parte hartu nahi duten lagun guztiekin 11:00etan geratu dira, Herri Ametsan. Edonola ere, ibilaldira joango direnei aurrez konfirmatzeko eskatu diete, 619  81 42 25 telefono zenbakira deituta.

admin

Carlos Agustin mintegia ostegunean bilduko da

Carlos Agustinek zuzentzen duen mintegian aste honetan erakuslehioetatik urrun dauden liburuei buruz mintzatuko dira.

admin
Gehiago