‘Apaizac Obeto’ film luzea pantaila handian emango dute gaur lehen aldiz, Irunen
XVI. mendeko euskal bale arrantzaleen joan etorriak kontatzen dituen Apaizac Obeto, azken balea txaluparen kondaira dokumentala ikusteko aukera izango da gaur Amaian KZn, Bidasoko XI. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren (FICAB) irekiera ekitaldia eta gero. Joan den astean telebistaz eman zuten lehen aldiz Orio Produkzioak-ek ekoitzitako lana, eta gaurkoa izango da zinema pantailan proiektatuko duten aurreneko aldia. Arratsaldean egingo dute Amaia KZn Zinemaldia irekitzeko ekitaldia, 19:00etan. Ondoren hasiko dira proiekzioak, ordu erdi beranduago. Gaur, Pio XII.aren plazara hurbiltzen direnek iraupen luzeko bi lan ikus ditzakete, biak euskal istorio epikoetan oinarritutakoak (emanaldi guztien ordutegia irun.hitza.info-n) . Gipuzkoan bizi den Olivier Van der Zee gidoilari holandarrak zuzenduriko 778: La Chanson de Rolan (778: Errolanen kantua) dokumentalak irekiko du aurtengo jaialdia. Nazioarteko koprodukzioa da, Bilboko Idem 4, Iruñeako ITC, Bordeleko La Smac eta Zaragozako Modelika ekoiztetxeen arteko elkarlanaren fruitua. Eta ondoren emango dute Jon Maiak zuzendutako Apaizac Obeto ikus entzunezkoa, 20:50an. Sei euskal ekoizpen Joan den ostiralean aurkeztu zuten FICAB XI Oiasso Erromatar Museoan. Mertxe Urteaga museoko zuzendaria pozik agertu zen hamaika urte bete direlako «Europan egiten ari dena ezagutzeko eta proiektatzeko aukera» dutenetik. «Euskaraz hamaikak pila bat esan nahi du, eta honaino iristeak, hamaikagarren ekitaldia antolatzeak, pila bat egin dugula esan nahi du». Aurtengo [...]
XVI. mendeko euskal bale arrantzaleen joan etorriak kontatzen dituen Apaizac Obeto, azken balea txaluparen kondaira dokumentala ikusteko aukera izango da gaur Amaian KZn, Bidasoko XI. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren (FICAB) irekiera ekitaldia eta gero. Joan den astean telebistaz eman zuten lehen aldiz Orio Produkzioak-ek ekoitzitako lana, eta gaurkoa izango da zinema pantailan proiektatuko duten aurreneko aldia.
Arratsaldean egingo dute Amaia KZn Zinemaldia irekitzeko ekitaldia, 19:00etan. Ondoren hasiko dira proiekzioak, ordu erdi beranduago. Gaur, Pio XII.aren plazara hurbiltzen direnek iraupen luzeko bi lan ikus ditzakete, biak euskal istorio epikoetan oinarritutakoak (emanaldi guztien ordutegia irun.hitza.info-n) .
Gipuzkoan bizi den Olivier Van der Zee gidoilari holandarrak zuzenduriko 778: La Chanson de Rolan (778: Errolanen kantua) dokumentalak irekiko du aurtengo jaialdia. Nazioarteko koprodukzioa da, Bilboko Idem 4, Iruñeako ITC, Bordeleko La Smac eta Zaragozako Modelika ekoiztetxeen arteko elkarlanaren fruitua. Eta ondoren emango dute Jon Maiak zuzendutako Apaizac Obeto ikus entzunezkoa, 20:50an.
Sei euskal ekoizpen
Joan den ostiralean aurkeztu zuten FICAB XI Oiasso Erromatar Museoan. Mertxe Urteaga museoko zuzendaria pozik agertu zen hamaika urte bete direlako «Europan egiten ari dena ezagutzeko eta proiektatzeko aukera» dutenetik. «Euskaraz hamaikak pila bat esan nahi du, eta honaino iristeak, hamaikagarren ekitaldia antolatzeak, pila bat egin dugula esan nahi du».
Aurtengo berrikuntzetako bat Euskal Herriari buruzko lanen oparotasuna izango da; lehiaketara aurkeztuko diren 31 lanetatik, seik euskal gaiak landuko dituzte. Oiassoko zuzendariak hainbeste euskal lan proiektatu ahal izatea berri pozgarria dela uste du. «Guri ez zaigu lokalismoa gustatzen, hori baztertzen dugu, baina lokala dena testuinguru orokor batean kokatzea, baldintza berberetan lehiatu ahal izatea oso ona da, eta besteen aldean nolakoak garen jakiteko balio digu».
Urteagak FICABen proiektatzen dena zinea dela nabarmendu zuen. «Zinemaldiaren mezu subliminala kultura eta zibilizazio ezberdinak denboran kokatzea eta hori ezagutaraztea da, baina zinema formatuan egiten dugu, eta zinemaldian ikusiko dena zinemaren magia izango da», esan du.
Mintegia etzi eta ostiralean
Horregatik, jaialdiaren barruan ikastaro-mintegi bat antolatu dute; hirugarren urtea da egiten dutela, eta aurtengoaren goiburua Historia eta arkeologia ikus- entzunezko komunikazioan izango da. Etzi eta etzidamu izango da, 09:00etatik aurrera, Amaian ere. Hainbat film proiektatuko dituzte —hamabi ostegunean eta bost ostiralean— eta lanen zuzendariak bertan izango dira.
Ostiraleko proiekzioen aurretik, Bartzelonako Unibertsitateko irakasle Francisco Graciak Arkeologia eta politika 1934 eta 1945 urteen bitartean hispaniar-alemandar harreman zientifikoetan izenburuko ponentzia aurkeztuko du, 09:00etan. Eta ostiraleko proiekzioen ondotik, mintegian ikusitakoari buruzko hizketaldia egingo dute, Xavier Lloverak moderatuta: Kataluniako Museo Arkeologikoko zuzendaria da.
Gaur, hilak 15
- 19:30ean, 778: La Chanson de Roland (778: Errolanen Kantua). Zuzendaritza: Olivier Van der Zee. Ekoizpena: Alberto Rojo (Euskal Herria/Frantzia/Espainia). 78 minutu.
- 20:50an, Apaizac Obeto, azken balea txaluparen kondaira. Zuzendaria: Jon Maia. Ekoizpena: Orio Produkzioak (Euskal Herria). 74 minutu.
Bihar, hilak 16
- 18:00etan, Peralta, historias arqueológicas del Bajío (Peralta, hondarpeko arkeologi historiak). Zuzendaria: Pascual Aldana (Mexiko). 48 minutu.
- 18:50an, L’art des cavernes revelé (Haitzuloetako artea berraurkitua). Zuzendaritza: Marc Azema eta Gilles Tosemo (Frantzia). 18 minutu.
- 19:10ean, Arte libre, Vale do Côa & Siega Verde (Arte askea, Vale do Coa & Siega Verde). Zuzendaria: Victor Cid Gonzalez (Espainia). 10 minutu.
- 19:20ean, Les premiers européens (Lehenengo europarrak). Zuzendaritza: Axel Clevernot (Frantzia). 106 minutu.
- 21:05an, Ekainberri, nuevo cobijo para el arte rupestre (Ekainberri, aterpe berri bat haitzuloetako artearentzat). Zuzendaria: Jose Luis Castro (Euskal Herria). 30 minutu.
Etzi, osteguna, hilak 17
- 18:00etan, Trzcinica-Carpathian Trot (Trzcinica, Karpatoetako Troia). Zuzendaria: Zdzistaw Cozac (Polonia). 32 minutu.
- 18:30ean, Das Bronzekartell: wietschaftsboom am Mittelmeer (Brontze Aroaren une gorena: merkataritzaren garaipena Mediterraneoan). Zuzendaritza: Franz Leopold Schemelzer eta Gerhard J. Rekel (Alemania). 52 minutu.
- 19:25an, El cobre de los vascos (Euskaldunen kobrea). Zuzendaritza: Giorgio Studer. Ekoizpena: Felix Ugarte Elkartea (Euskal Herria). 20 minutu.
- 19:45ean, Les enigmes du Sphinx (Esfingearen enigmak). Zuzendaritza: Gary Glassman eta Christine Legoff (Frantzia). 59 minutu.
- 20:45ean, Poblado ibérico de Can Oliver (Can Oliverreko herrixka ibertarra). Zuzendaria: Diego Bravo (Herrialde Katalanak). 51 minutu.
Ostirala, hilak 18
- 17:30ean, Ataque al poblado de La Hoya (La Hoya herrixkari erasoa). Zuzendaria: Carlos Rodriguez (Euskal Herria). 6 minutu.
- 17:35an, Järnalder (Burdin Aroa). Zuzendaria: Daniel af Wahlberg (Sue). 54 minutu.
- 18:30ean, Gergovie, archeologie d’une bataille (Gergovia, borrokaldi baten arkeologia). Zuzendaria: David Geoffroy (Frantzia). 80 minutu.
- 19:50an, Nerone e la Domus Aurea (Neron eta Domus Aurea delakoa). Zuzendaritza: Stacey Mannari, Alessandro Furlan, Pietro Galifi eta Stefano Moretti (Italia). 30 minutu.
- 20:20ean, Arles, le trésor englouti (Arles, irentsitako altxorra). Zuzendaria: Saléha Ghuerdane (Frantzia). 52 minutu.
- 21:10ean, Le fantôme du palais (Jauregiko mamua). Zuzendaria: Alain Laesslé (Suitza). 23 minutu.


