Ramon Vizcaino “hil” egin zutela salatu du langile ohi talde batek

Duela aste batzuk, kontu-hartzaileak txosten bat aurkeztu zuen Ramon Vizcainori buruz, eta konkurtso legera iritsi behar izanaren gainean. Langile ohi talde batek salatu duenez, txosten horrek ez du ezer argitzen gertatutakoaren gainean, baina garbi uzten du enpresa “hil” egin zutela. Langileen arabera, txostena ez da erreportaje zatar bat besterik: “Ez da benetako txostena, eta ez du inolako balio analitikorik, eknomikorik edota finantzariorik. Gainera, ez du inolako konklusiorik jasotzen”. Informea bide batekoa dela kritikatu dute langileek: “Helburua enpresaren bideragarritasuna zalantzan jartzea da, likideziarik ez zuela esanez. Besterik ez”. Langile ohiek zerbait gehiago espero zuten, hildako bati autopsia egiten diotenean bezala. “Forentseak hildako batekin lan egin behar duenean, badaki lehenengo galdetuko diotena hiltzearen arrazoia izango dela”, diote langileek. “Guk zerbait gehiago espero genuen txostenetik; hitz askorekin orriak eta orriak bete dituzte, baina ez digute ezer esaten, ez enpresa zergatik hil den, zerk eraginda, ezta bakarrik hil den edota norbaitek eragin duen enpresa hiltzea”, nabarmendu dute. Kontu-hartzailetzako kideek (Juan Rekalde abokatua; Iñaki Uzkudun ekonomialaria, eta Felipe Gorostegi Kutxako kidea), txostena izapide soila balitz bezala egin izana salatu dute, eta gero lan horregatik milioi bat euro kobratzea. Konklusioa: hilketa Langileek ikusi, entzun eta hitz egin dutenaren arabera, eta txostena irakurri ondoren, atera duten ondorioa [...]

Duela aste batzuk, kontu-hartzaileak txosten bat aurkeztu zuen Ramon Vizcainori buruz, eta konkurtso legera iritsi behar izanaren gainean. Langile ohi talde batek salatu duenez, txosten horrek ez du ezer argitzen gertatutakoaren gainean, baina garbi uzten du enpresa “hil” egin zutela.

Langileen arabera, txostena ez da erreportaje zatar bat besterik: “Ez da benetako txostena, eta ez du inolako balio analitikorik, eknomikorik edota finantzariorik. Gainera, ez du inolako konklusiorik jasotzen”.

Informea bide batekoa dela kritikatu dute langileek: “Helburua enpresaren bideragarritasuna zalantzan jartzea da, likideziarik ez zuela esanez. Besterik ez”.

Langile ohiek zerbait gehiago espero zuten, hildako bati autopsia egiten diotenean bezala. “Forentseak hildako batekin lan egin behar duenean, badaki lehenengo galdetuko diotena hiltzearen arrazoia izango dela”, diote langileek. “Guk zerbait gehiago espero genuen txostenetik; hitz askorekin orriak eta orriak bete dituzte, baina ez digute ezer esaten, ez enpresa zergatik hil den, zerk eraginda, ezta bakarrik hil den edota norbaitek eragin duen enpresa hiltzea”, nabarmendu dute.

Kontu-hartzailetzako kideek (Juan Rekalde abokatua; Iñaki Uzkudun ekonomialaria, eta Felipe Gorostegi Kutxako kidea), txostena izapide soila balitz bezala egin izana salatu dute, eta gero lan horregatik milioi bat euro kobratzea.

Konklusioa: hilketa
Langileek ikusi, entzun eta hitz egin dutenaren arabera, eta txostena irakurri ondoren, atera duten ondorioa argia da: “Ramono Vizcaino hil egin dute eta denek ezagutzen ditugu hiltzaileen izen-abizenak”.

Horrez gain, “enpresa hiltzaile profesional” horiei beste enpresa batzuetara sartzea galarazteko eskatu dute langile ohiek, “hilgarriak baitira”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.