
Etzi amaituko da abenduaren 21ean Urdanibia plazan egingo den Santo Tomaseko azokari begira txozna jartzeko eskaera aurkezteko epea. Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen eta Kirol Erakundeen Erregistroan izena emandako kultur, kirol, aisiako edo gizarte elk...

kanpainiak aurrera darrai. Joan den astean EAJren Diputatuen Kongresurako zerrenda buru den Arantxa Tapia Irunen izan zen, bere alderdiaren lerro nagusiak azaltzeko. Bere esanetan, “krisialditik irtetzeko ezinbestekoa da enplegua sortzea. Irun da Gipuzkoan langabezi tasa altuenetarikoa duen herria. Horri aurre egiteko honakoa egin nahi dugu: garraioen sektoreari bultzada eman eta kalitatezko enplegua berrikuntza eta teknologia arloan sortu”. Tapiak parke teknologikoaren alde EAJk Kongresuan egindako lana nabarmendu zuen: “aurreko legealdian Zubietako eremuan teknologia parkea garatzeko dirua lortu genuen, eta datorren legealdian teknologia parkea egia izateko lan egiten jarraituko dugu”. Irunen interesak defenditu Xabier Iridoyk, jeltzaleen udal bozeramaileak nabarmendu du orain bukatuko den legealdian jeltzaleek Euskadiren eta Irunen interesak defenditu ditzuztela Madrilen. 1992an Gizarte Segurantzarekin hitzarmena lortu zutela esan zuen, aduana agentzietako langile ohiek erretiro pentsioa kobratu ahal izateko. “Irundar asko dira hitzarmen honen ondorioz pentsioa jasoko dutenak” adierazi zuen Iridoyk. “Gainera, gure Madrilgo diputatuek ia 2 milioi euro ekarri dituzte eskualdera etorkizunean izango den Zubietako parke teknologikoan inbertitzeko. Irunen, Gipuzkoako langabezia tasa altuena dagoen hirian, lehentasuna da lan merkatua suspertzea eta lanpostuak sortzea” gaineratu zuen EAJko zinegotziak.