
Bertso bazkaria egingo dute bihar Ibargain elkartean, Ander Lizarralde eta Xamoa bertsolariekin, 14:00etan. Txartelek 25 euro balio dute eta Garmendin eta Amazkarren eros daitezke.

Denboraldiko laugarren jardunaldia du Saskilagunak asteburu honetan. Bihar jokatuko du jardunaldiari dagokion partida, Cafes Aitona B taldearen kontra. Norgehiagoka 20:00etan hasiko da Donostiako Paco Yoldi kiroldegian. Duten guztia eman beharko dute o...

EAJko hautagai Arantxa Tapiak, Trintxerpeko Batzokian izan da gaur goizean. Han esan duenez, EAJk “apustu sendoa” egin du Pasaiaren biziberritzearen alde. Kaiko Herreraren biziberritzeaz gain, lau barrutietan hobekuntzak egin behar dira esan du Tapiak. Tapia laguntzen Pasaiako EAJ-PNVren bozeramaile Nahikari Otermin izan da, eta baita aurreko agintaldian atxikirik gabeko zinegotzi izandako Miriam Cano (H1!) ere. Oterminek nabarmendu duenez, “Gipuzkoak zorra du Pasaiarekiko, beraz, ezinbestekoa da Pasaiako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko ekintza bateratua datozen lau urteetarako” Canok ere gauza bera aldarrikatu du: ” Ez dugu udalan ordezkaritzarik, baina egunero herrian gertatzen ari diren gauzak gertutik jarraitzen ditugu. Gai honetan EAJ-PNV udal taldearekin elkarlanean ari gara” azaldu du, eta hitzarmen berria sinatzea oso garrantzitsutzat jo du.

Hilaren 20an ospatzen da nazioartean Haur eta Nerabeen Nazioarteko eguna. Igandea eta hauteskunde eguna izanik, Pasaian bi egun aurreratu dute ospakizuna, eta hilaren 18an egingo dute festa. Gaur eguerdian aurkeztu dute jai egitaraua, haurrak protagonista izan dituen prentsaurreko koloretsuan. Amaia Agirregabiria alkatea, txikienei, ikastetxetako arduradunei eta haur eta nerabeekin lan egiten duten gainontzeko gizarte eragileei zuzendu zaie, Udala adin txikikoen eskubideak bermatze aldera egiten ari den lana azaltzeko. Ondoren datorren ostiralerako egitaraua aurkeztu dute. Tratu ona nahi dut, pasa hitza leloa gogora ekarriz eman dute aurkezpen ekitaldia bukatutzat. Egitaraua

Hamasei eta hogeita bost urte bitarteko gazteei zuzendutako estudioko eta zuzeneko sonorizazioko ikastaroak antolatu dituzte Irunen. Partehartzaileek oinarrizko ezagutza jasoko dute, besteren atean, mikrofonia, soinu mahaiak eta soinu edizioaz. Abendua eta martxoa bitarteko ostegunetan egingo dituzte, jaiegunak salbu. Abenduaren 15ean izango da lehena, eta martxoaren 8an azkena. Irungo Udaleko Gazteria arloak antolatu ditu, eta Phantom Estudioen laguntza izango du. Tailerraren lehen zatia, sonorizazioari dagokiona, Phantom estudioetan egingo dute, abenduaren 15, 22 eta 29an, eta urtarrilaren 12, 19 eta 26an. Bigarren zatia, zuzenekoa lantzeko zatia, otsailaren 2, 9, 16 eta 23an, eta martxoaren 1ean eta 8an egingo dituzte, Martindozenea Gaztelekuan. Izena emateko interesa dutenek abenduaren 2ª arte egin behar dute bai irun.org webgunearen bitartez, bai telefonoz, Gazte Informazio Bulegora (943 50 54 44) edo Gaztelekura (943 63 68 26).

Azaroaren 20ko hauteskundeen harira, Odon Elorza hautagaia larrosak banatzen ariko da Beraunen, bihar, 11:30ean. Elorzarekin batera, Rafaela Romero PSE-EEko Batzar Nagusietako bozeramailea eta Juan Carlos Merino Errenteriako PSE-EEko bozeramailea izang...

Bihar arratsaldeko zazpietan jokatuko du Hondarribia-Irunek Obenasaren aurka bostgarren jardunaldiko partida. Ligako partida guztiak galdu eta sailkapen orokorreko azken postuan dira bidasotarrak lau punturekin.

Gipuzkoako Lehen Mailako Oiartzunek Egintza taldea izango du aurrean bihar, 16:00etatik aurrera, Billabonako Olaederra kiroldegian. Sailkapenari begiratuta, partidak ez luke zaila izan behar oiartzuarrentzat. Hirugarrenak dira, eta kontrarioak hamaikag...

Perroland Animalien Eskubideak Hedatzeko Elkarteak eta Bubastik kaleko katuak laguntzeko elkarteak animalien eskubideak aldarrikatzeko azoka antolatu dute iganderako, hilaren 13rako, Irungo Txanaleta plazan (Kunstaal eskolaren parean). Goizeko hamarr...

Udan kirolak eman duen albiste garrantzitsuenetakoa zorigaiztokoa izan da. Eibarko Arrate Eskubaloi Elkartea desagertu egin da. Diru eta finantzazio arazoak izan dira eskubaloiko mailarik gorenean, Asobal Ligan, zegoen Gipuzkoako talde bakarra desagert...

Iker Fernandez, Koldo Gorostidi eta Rebeca Wilkinson. Mikelazulo kultur elkartea: XVI. Herrien Astea, 2011. urtea. Krisi globalaren zurrunbiloan, aurten munduko hainbat herrialdeetan eman diren altxamenduetan duintasunaren esanahiaz beteriko leku-izen-izar berriak piztu dira geure hiztegietan: Tarhir, Puerta del Sol, Sintagma, Plaça de Catalunya, Ocuppe Wall Street. Aldarri propio eta bereziak leku bakoitzean, baina ahalegin eta nahi berdintsua mundu zabalean. Krisi globalaren aurka munduko herrietako %99aren aldarria entzun da. Herrien Astea ibilbide horretan kokatzen da. Izan ere, munduko aberatsenek (%1) 2008an hasitako krisia eztandarazi zutenetik, langileekiko (%99aren) jazarpena geroz eta gogorragoa bihurtzen ari da. Berriz ere gosete are larriagoak, langabeziaren izurritea, demokrazia bahitua, informazio manipulatua. Etengabe, neurriz neurri eta diskurtsoz diskurtso, geure kontzientzietan beldurra, ezintasuna, etsipena, angustia eta sumisioa barneratu nahian dabiltza. Eta ezinegon sentimendu hori zitalki xaxatuz, krisiaren errudunak zurituz baztertuen artean lehia, zatiketak eta elkarrekiko ezin ikusiak sorrarazi nahi dituzte. Finantza erakundeak eta gobernu morroiak seinalatuz eta horiei aurre eginez, etsipenaren aurkako eta xenofobia eta arrazakeriaren aurkako funtsezko ekintzak izan dira mobilizazio horiek guztiak. Hasieratik eta urte hauetan guztietan, Herrien Astean geure artean bizi diren beste herrialdeetako kideak (etorkinak) ezagutzen eta elkarrekin kultura lantzen aritu gara. Geure artean etorkinak dira krisiaren kolperik latzena jasaten ari direnak. Eta krisiaren aitzakian migrazio [...]

Etxean jokatuko dute asteburu honetako partida Liga Nazionaleko Bigarren Mailan ari diren Oiartzungo neskek. Pauldarrak taldea izango dute aurrean etzi, 11:30etik aurrera, Karla Lekuona zelaian. Oiartzuarrak sailkapeneko bigarrenak dira, baina liderrak...

Une “historikoaren” harira, “eskubide guztien errespetuan oinarritutako agertokia lortzeko gazte ezkertiar eta independentistak elkartzeko” deia egin dute gaztetxetik. Horretarako, Gazte Bozkaren aurkezpena egingo dute, gaur, Za...

Amenabar Zarauzko taldea izango du aurrez aurre bihar Ereintza eskubaloi taldeak. Lehia borrokatua izango da lehenengo postua izango baitute jokoan. Egun Ereintza dago lider, baina Amenabarrek adina puntu ditu. Golen arteko diferentzia, ordea, errenter...

Hamargarren jardunaldiko partida Rotetaren aurka jokatuko du bihar Hondarribiak Hondartza futbol zelaian. Azkeneko bi partidak irabazita, hamabigarren da etxeko taldea hamaika punturekin.

Ohorezko Erregional Mailako OKE Oiartzun Kirol Elkarteko taldeak bihar jokatuko du asteburu honetako partida, hamargarren jardunaldiari dagokiona. Elgoibarren kontra ariko dira oiartzuarrak, 18:45etik aurrera, Elgoibarko Mintxeta zelaian. Denboraldian,...

Urteak daramatzate Olibet-Ugarritzen jaiak antolatu gabe, eta aurten festak aurrera eramatea erabaki dute. Horrenbestez, datorren urtean egingo dituzten festetako jai egitaraua prestatzeko auzotar guztiei egin diete deialdia. Lehen bilkura gaur, 19:30e...

Eskola Pilotako partidak jokatuko dituzte bihar, Kontzejupeko, Elizaldeko eta Haurtzaroko pilotalekuetan. 16:00etatik 17:30era pilotaleku horiek ezin izango dituzte erabili gainontzeko erabiltzaileek.

Elkarteei eta bertan lanean ari diren boluntarioei begira, finantzazioaren gaineko ikastaroa antolatu du Lahar Elkargoak. Aldundiak diruz lagundutako ikastaro horiek doan izango dira, eta hilaren 21a eta 25a artean egingo dituzte Merkatuzarren, 17:00et...