Oarso Bidasoko eraikuntzako langabeek elkarretaratzea egingo dute
Oarsoaldeko eta Bidasoko eraikuntzako langabeek sektore horretako Gipuzkoako beste langabeekin batera, elkarretaratzea egingo dute bihar arratsaldean. Donostiako Bulebarrean elkartuko dira, 18:00etan. Bizi duten egoera azaleratu eta hori salatzea izango da elkarretaratzearen asmoa: enpleguaren suntsipena, murrizketa sozialak, diru publikoa bankuei ematea eta osasun alorreko murrizketak.