Ohorezko Erregionalean, Elgoibar kontrario
Ohorezko Erregional Mailako OKE Oiartzun Kirol Elkarteko taldeak bihar jokatuko du asteburu honetako partida, hamargarren jardunaldiari dagokiona. Elgoibarren kontra ariko dira oiartzuarrak, 18:45etik aurrera, Elgoibarko Mintxeta zelaian. Denboraldian,...
Ohorezko Erregional Mailako OKE Oiartzun Kirol Elkarteko taldeak bihar jokatuko du asteburu honetako partida, hamargarren jardunaldiari dagokiona. Elgoibarren kontra ariko dira oiartzuarrak, 18:45etik aurrera, Elgoibarko Mintxeta zelaian. Denboraldian, orain arte, hobeto aritu dira oiartzuarrak, eta hala erakusten du sailkapenak. Azken horiek bosgarrenak dira eta Elgoibarkoak, berriz, hamaikagarrenak.

