
EAJren ekimenez, Aduanaren ordutegi murrizketa aldatzeko eskatuko dute Batzar Nagusiek Eusko Alderdi Jeltzaleko (EAJ) batzarkide Eider Mendoza hondarribiarrak Irungo Aduanaren gainean aurkeztutako proposamena onartu dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek. E...

Gipuzkoako Bigarren Mailako Power Rangers taldeak Idiazabal Pilarrenea Jatetxea taldearen kontra jokatuko du bihar, 16:00etan, Elorsoro kiroldegian. Maila horretan hamalau talde ari dira lehian, eta sailkapeneko azkena da Idiazabal. Oiartzuarrak ez dau...

Gipuzkoako Batzar Nagusiek San Markoko zabortegia ahalik lasterren eta behin betiko ixteko eskatu dute, egun indarrean dagoen Hondakinen Plana babestearekin batera. Atzo, PSE-EEk aurkeztutako mozioa aurrera atera zen EAJ eta PPren babesarekin. Bilduk osoko zuzenketa aurkeztu zuen, baina ez zen aurrera atera. “Batzar Nagusiek aldundiari eskatzen diote, udalekin eta mankomunitatearekin elkarlanean, lehenbailehen San Marko ixteko beharrezko kudeaketak egiteko. Horrez gain, herri inguruko parke bihurtzeko apustu irmoa azaldu dute”, adierazi dute Errenteriako PSE-EEtik. Horrez gain, gogorarazi dute hilaren 26ko udalbatzarrean PSE-EEk aurkeztutako mozioa aurrera atera zela aho batez. Errenteriako PSE-EEko kideak pozik azaldu dira, baina era berean, aldundiari eskatu diote aho bateko eskaera horri erantzuteko. Horrez gain, udalari udalbatzarrean onartutakoa aurrera eraman dezan eskatu diote, “hala ez bada, hori defendatzen” jarraituko dutela esan dute.

Datorren asteazkenean Guraso Eskola egingo dute, elikadura-alergiak aztertzeko asmoz. Herri Eskolako eta Lezo Institutuko Guraso Elkarteak jakinarazi duenez, 17:00etan hasiko da topaketa, Donibane kaleko Kultur Aretoan. Alergiadunen Euskal Elkarteko (E...

Asteburu honetako kale ekintza Gurutzeko Bizardia plazan izango da, bihar, 16:30etik aurrera. Bertara hurbiltzen diren sei eta hamabi urte bitarteko Oiartzungo haurrek hainbat jolasez osatutako ginkana dibertigarrian parte hartzeko aukera izango dute.

Udal ordenantza bat onartzea proposatu du, Berdinketaren Agentearen irudia sortzeko Hondarribian Hondarribian emakume eta gizonen arteko berdintasuna bermatzeko lan egiten duten elkarte eta eragileek, baita Bilduk ere, Berdintasunaren Agentearen irudia...

Donostiako Gizarte Gaietarako Epaitegiak erabaki du TAOko hiru langileen kaleratzea «bidegabea» izan dela. Eyssak —Irungo TAO eta garabi zerbitzuak kudeatzen dituen enpresa— “TAO makinetan zabor poltsak jartzeagatik” kaleratu zituen hiru langile horiek, TAOko langileen grebaren harira. Epaitegiko magistratuaren arabera, “inolaz ere ez zuten merezi langile horiek kaleratzeko agindua”. Hala, Oarso Bidasoko ELAk epaiaren gaineko irakurketa egin du: “Sententziak berretsi du langileen eskubide oinarrizkoenak urratu zituela Eyssak”. ELAren ustez, orain, hiru langileak berriz ere onartu behar ditu Eyssak, eta hori argudiatzeko epaiari aipamena egiten diote sindikatuko kideek: “Gaiaren bilakaera bidegabea izan delako, eta kaleratzea ere bidegabea izan denez, langileei eman beharreko kalte-ordaina izugarria izango litzateke. Hortaz, hiru langileak berriz ere onartzeko galdegiten diogu Eyssari. ELAn ez dugu beste hipotesirik esku artean”. Epaia Donostiako Gizarte Gaietarako Epaitegiko magistratuaren arabera, TAO makinetan poltsak jartzea, sektorearen lan hitzarmenaren arabera, ez da langile bat kanporatzeko adinako arrazoia, “makina horiek ez zirelako zerbitzutik kanpo utzi, hautsi, edo desegin”. Hala, maiatzaren 23ra arte —TAOko langileek apirilaren 1ean hasi zuten greba—, makina horiek poltsekin tapatuta egotea Eyssak “baimendu” zuela dio sententziak, eta beraz, “kalteak oso-oso txikiak” izan zirela. Bildu: “Onartzea ez den beste ezer ez dugu ontzat ematen” Irungo Bilduk, TAO zerbitzutik kanporatutako hiru langileen epaiaren harira, bere [...]

Oiartzungo Udalak Espainiako armadaren presentzia eta maniobrak salatu ditu. Oraingo honetan, udalak jakinarazi duenez, Oiartzungo lurretan aritu dira maniobra militarrak egiten, “inongo baimenik gabe”. Oiartzungo Udalak “kasualitatez...

Igandean egingo den Behobia-Donostia herri lasterketak hainbat trafiko eragozpen sortuko ditu Irunen eta inguruan (ikus Oarso Bidasoaren gaineko albistea). Pausu eta Behobia arteko zubia goiz-goizetik moztuko dute, eta Santiago zubia erabili beharko da Gipuzkoatik Lapurdira eta Lapurditik Gipuzkoara autoz joateko. Trafiko eragozpen gehienak Irunen sortuko dira, batez ere Behobian. Udaltzainek 06:00etatik 13:00etara Osinbiribil eta Zaisa III biribilguneen arteko bidea moztuko dute. Nafarroatik datorren trafikoa Antonttipitik desbideratuko dute, eta Nafarrorantz doana Dario Regoyos kaletik. Gainera, 10:10tik 12:15era lasterketaren ibilbideko trafikoa moztuko dute: Nafarroa etorbidea, Colon pasealekua, Gipuzkoa etorbidea, Elizatxo eta Katea. Eragina autobusetan ere Irungo autobusetan ere eragingo du, bai Ekialdebusekoetan, eta baita Irunbusekoetan. Ekialdebusek jakinarazi du hainbat zerbitzu ezin izango dituela eman lasterketa egingo den orduetan. Bidasoan, E25, E26 eta E21 lineek mozketak izango dituzte. Hondarribia eta Irun artean zerbitzua ematen duen E25 autobusaren azken autobusa 09:35ean irtengo da Irundik, eta 12:45ean lasterketa ondorengo lehena. Irun eta Donostia arteko E26 lineako azken autobusa 09:00etan abiatuko da Irungo Gipuzkoa etorbidetik, eta gutxi gorabehera 13:00etan itzuliko da zerbitzua; bitartean, Hondarribia kaleko geltokia izango da lehen eta azken geltokia. Mozketak irauten duen bitartean Donostian bi geltoki ezabatuko dituzte, Gipuzkoa enparantzakoa eta Okendo kalekoa, eta Pasai Antxo, Buenavista eta Eskalerilak geltokiak ere kenduko dituzte; [...]

Gaur eguerdian aurkeztu dute Oiasso Erromatar Museoan FICAB 11, Bidasoko XI. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa. Azaroaren 15etik 19ra burutuko da, Amaia Kultur Zentroan, eta Oiasson bertan. Aurtengo berrikuntzetako bat Euskal Herriari buruzko filmen oparotasuna izango da; lehiaketara aurkeztuko diren 31 lanetatik, sei filmek euskal gaiak landuko dituzte: 778: Errolanen kantua; Apaizac Obeto, azken balea txaluparen kondaira; Ekainberri, aterpe berri bat haitzuloetako artearentzat; Euskaldunen kobrea; La Hoya herrixkari erasoa; eta Bidaia bat momifikatzioaren sekretuetara. Mertxe Urteaga pozik agertu da hamaika urte direlako “Europan egiten ari dena ezagutzeko eta proiektatzeko aukera” dutenetik. “Euskaraz hamaikak hori esan nahi du, pila bat, eta hori guretzako garrantzitsua da. Honeraino iristeak, hamaikagarren ekitaldia antolatzeak, pila bat egin dugula esan nahi du”. Urteagak FICABen proiektatzen dena zinea dela nabarmendu du. “Mezu subliminala kultura eta zibilizazio ezberdinak denboran kokatzea eta hori ezagutaraztea da, baina zinema formatoan egiten dugu, eta zinemaldian ikusiko dena zinemaren magia izango da”, esan du. Oiassoko zuzendariak hainbeste euskal filma proiektatu ahal izatea berri pozgarria dela uste du, eta hasierako ekitaldietan Euskal Herriko lanak aurkitzea oso zaila zela gogoratu du. “Guri ez zagu lokalismoa gustatzen, hori baztertzen dugu, baina lokala dena testuinguru orokor batean kokatzea, baldintza beretan lehiatu ahal izatea oso ona da, eta besteen aldean nolakoak garen jakiteko balio [...]

Neguko Jardunaldien arira, Kalean Kantuz ekitaldi berezia egingo dute etzi Gipuzkoa plazan eguerdiko hamabietan. Ondoren, Klink Elkartearen laguntzarekin, partaideentzako bazkaria egingo dute.

Gaur hasiko da Trintxerpen Ikuska, film laburren erakustaldiko XIII. ekitaldia. Trintxer Kultural elkarteak 58 film labur hautatu ditu jaso dituzten 518 film laburren artetik. Istorioen esentzia harrapatzeko ariketa, horixe edozein film laburren atzean dagoen ezkutuko ahalegina. Bada, saiakera horien maitaleek, luxuzko eskaintza dute gaurtik hasi eta hilaren 19ra arte Trintxerpeko alkateordetzan. Trintxer Kultural elkarteak antolatuta, Ikuskaren XIII. ekitaldia abiatuko da gaur Trintxerpen. Hilaren 19ra arte 58 film labur emango dituzte alkateordetzan, antolakuntzak jaso dituen 518 lanen artetik hautatuak. Gaur, 19:00etatik aurrera, Cinemagis eskolako ikasleek sortutako filmak emango dituzte. Biharko berriz, bi emanaldi antolatu dituzte. 19:00etatik aurrera Emea eta anitza zikloaren barruko filmak emango dituzte, guztiak emakumea ardatz dutela, eta 22:00etatik aurrera, berriz, Gau guasa, barre egin nahi duen edonori zabalik. Etzi, gaurkotasun handiko gaiari egingo diote tarte Ikuskako antolatzaileek. Krisi ekonomikoa hizpide duen Inside Job dokumentala emango dute ordu berean, 19:00etan. Lehia, astelehenetik ostiralera Sail ofizialaren barruko lanak, berriz, astelehenetik ostiralera emango dituzte. Emanaldi guztiak 20:00etan hasiko dira egunero, alkateordetzan, eta sarrera doan izango da. Epaimahaiak emango dituen sariez gain, ikusleek beren gustukoena bozkatzeko aukera izango dute, Ikusleen Sarirako. Horrez gain, herri epaimahai batek Xabier Portugal Saria erabakiko du, Gipuzkoako film labur onenarentzat. Ikasleak [...]

Xatz Eskifaiako zuzendaria da Maite Oca (Irun, 1961), Hondarribiko Eskifaia elkarteko emakumeen abesbatzakoa. Bigarrenez da zuzendari, 1991tik 1998ra izan zen, Javi Bustok utzi zuenean, eta 2008an hartu zuen berriz ere zuzendaritza. Ahots mistoen Eskifaia taldeko zuzendari eta Eskifaia Txikikoa ere izan zen. Denei galdetuta, berak egin du lan gehien Xatz Abesbatzaren 25. urteurreneko kontzertua prestatzen, baina berak talde lana izan dela dio. Oso pozik dago orain arteko lanarekin, zoragarria izaten ari dela aitortu du. Biharko kontzertua emozioz beteta egongo dela uste du, denen gozamenerako izango dela. Emanaldia 20:30ean hasiko da, Parrokian. Urteurreneko kontzertua prestatzeko lan handia egin duzue. Denek diote zure ekarpena ikaragarria izan dela? Nik ez dut lan berezirik egin. Xatzeko partaideek eta beste pare batek osatu zuten batzordea, eta hor ibili gara, bost edo sei kide, nik brigadilla deitzen diodan hori ibili da dena prestatzen. Egia da hasieratik lan izugarria izan dela. Lehenengo helburua izan zen zerrendetan genituen neska gutziekin harremanetan jartzea, baina noski, gaur egun ez da erraza hori lortzea: garai hartako telefono zenbakiek kasu gehienetan ez dute balio, lehen urteotako asko Hondarribitik kanpora joan dira bizitzera… Zerrendetan 147 partaide zenbatu genituen, eta horietatik ez genuen modurik izan hogeirekin kontaktatzeko; beste guztiekin bai, gutunez, telefonoz, mailez… Hori [...]

Udalak iragarri zuen eta hala izan da. Azaroaren hasiera aldera hasi behar zuten Olalde ingurua urbanizatzeko lanak, eta hasi dira. Amenabar SL enpresak izango du lan horiek egiteko ardura, udalak hala esleituta. Guztira, 2.690.732 euro kostako dute, e...