Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Elkartasun garaia

Iker Fernandez, Koldo Gorostidi eta Rebeca Wilkinson. Mikelazulo kultur elkartea: XVI. Herrien Astea, 2011. urtea. Krisi globalaren zurrunbiloan, aurten munduko hainbat herrialdeetan eman diren altxamenduetan duintasunaren esanahiaz beteriko leku-izen-izar berriak piztu dira geure hiztegietan: Tarhir, Puerta del Sol, Sintagma, Plaça de Catalunya, Ocuppe Wall Street. Aldarri propio eta bereziak leku bakoitzean, baina ahalegin eta nahi berdintsua mundu zabalean. Krisi globalaren aurka munduko herrietako %99aren aldarria entzun da. Herrien Astea ibilbide horretan kokatzen da. Izan ere, munduko aberatsenek (%1) 2008an hasitako krisia eztandarazi zutenetik, langileekiko (%99aren) jazarpena geroz eta gogorragoa bihurtzen ari da. Berriz ere gosete are larriagoak, langabeziaren izurritea, demokrazia bahitua, informazio manipulatua. Etengabe, neurriz neurri eta diskurtsoz diskurtso, geure kontzientzietan beldurra, ezintasuna, etsipena, angustia eta sumisioa barneratu nahian dabiltza. Eta ezinegon sentimendu hori zitalki xaxatuz, krisiaren errudunak zurituz baztertuen artean lehia, zatiketak eta elkarrekiko ezin ikusiak sorrarazi nahi dituzte. Finantza erakundeak eta gobernu morroiak seinalatuz eta horiei aurre eginez, etsipenaren aurkako eta xenofobia eta arrazakeriaren aurkako funtsezko ekintzak izan dira mobilizazio horiek guztiak. Hasieratik eta urte hauetan guztietan, Herrien Astean geure artean bizi diren beste herrialdeetako kideak (etorkinak) ezagutzen eta elkarrekin kultura lantzen aritu gara. Geure artean etorkinak dira krisiaren kolperik latzena jasaten ari direnak. Eta krisiaren aitzakian migrazio [...]

admin
Bidasoa
2011/11/11

Iker Fernandez, Koldo Gorostidi eta Rebeca Wilkinson. Mikelazulo kultur elkartea: XVI. Herrien Astea, 2011. urtea. Krisi globalaren zurrunbiloan, aurten munduko hainbat herrialdeetan eman diren altxamenduetan duintasunaren esanahiaz beteriko leku-izen-izar berriak piztu dira geure hiztegietan: Tarhir, Puerta del Sol, Sintagma, Plaça de Catalunya, Ocuppe Wall Street. Aldarri propio eta bereziak leku bakoitzean, baina ahalegin eta nahi berdintsua mundu zabalean. Krisi globalaren aurka munduko herrietako %99aren aldarria entzun da. Herrien Astea ibilbide horretan kokatzen da.

Izan ere, munduko aberatsenek (%1) 2008an hasitako krisia eztandarazi zutenetik, langileekiko (%99aren) jazarpena geroz eta gogorragoa bihurtzen ari da. Berriz ere gosete are larriagoak, langabeziaren izurritea, demokrazia bahitua, informazio manipulatua. Etengabe, neurriz neurri eta diskurtsoz diskurtso, geure kontzientzietan beldurra, ezintasuna, etsipena, angustia eta sumisioa barneratu nahian dabiltza. Eta ezinegon sentimendu hori zitalki xaxatuz, krisiaren errudunak zurituz baztertuen artean lehia, zatiketak eta elkarrekiko ezin ikusiak sorrarazi nahi dituzte. Finantza erakundeak eta gobernu morroiak seinalatuz eta horiei aurre eginez, etsipenaren aurkako eta xenofobia eta arrazakeriaren aurkako funtsezko ekintzak izan dira mobilizazio horiek guztiak.

Hasieratik eta urte hauetan guztietan, Herrien Astean geure artean bizi diren beste herrialdeetako kideak (etorkinak) ezagutzen eta elkarrekin kultura lantzen aritu gara. Geure artean etorkinak dira krisiaren kolperik latzena jasaten ari direnak. Eta krisiaren aitzakian migrazio legalaren kontrola geroz eta estuagoa ezartzen ari da, eta paperik gabekoen aurkako erasoa indartzen ari da. Alde batetik, neurri eta baldintza legal eta instituzional gogorragoak; gainera, indar politiko arrazistak, beldurrean eta harrokerian oinarrituriko diskurtso zital eta manipulatua erabiliz hazten ari dira; diskurtso horiek, azkenik, jendartean errotzen ari dira.

Mikelazulok, XVI. Herrien Astean, bilakaera horren aurrean gogoeta bat zabaldu nahi du:
– Emigratzea eskubidea da. Emigratzera bultzatzen duen pobrezia krimena den bezala, emigratzea bera eskubide bat da. Bizitzeko eskubidea da. Eta eskubide horri trabak jartzen zaizkio Europan estatuz estatu onartzen ari diren lege, neurri eta diskurtsoekin.

– Krisiaren eragileak ez dira etorkinak. Lotsagarria eta bidegabekoa da ekonomiaren eta bizi baldintzen okerrera jotzearen kulpa etorkinen gain botatzea. Eta are zitalagoa instituzio politiko nagusietatik eta hedabide handienetatik harrotzen ari den pentsaera: migrazio eskubidea merkatuaren aginduen pean jartzea, etorkinen kriminalizazioa, iruzur egile gisa aurkeztea, eta jatorriaren arabera giza-eskubideak bereiztea. Aitzitik, etorkinen eskubideen defentsa, geure buruaren defentsa da.

– Inbasio eta gatazka kulturalaren alarmismo gaizto guztietatik urrun, produkzio kulturalean diruaren jabeek duten kontrola da arazoa. Eta arazoaren desitxuratzea da kultur desberdintasuna etorkinen eskubideari traba jartzeko aitzakia bihurtzea. Elkarrekin, bai, kultura kritiko, irekia eta anitza, eta horretan euskararen sendotasuna elkarrekin lantzeko abagunea dugu

– Elkartasunaren garaia da. Baztertuen arteko elkartasuna lantzea premia nagusia da. Baztertuenak, etorkinak, lan horren muinean daude. Langabe eta prekario, prekario eta langile finko, gazte eta jubilatuak, gizonezko eta emakumezko, bertan jaioak eta kanpoan jaioak elkarrekin hartuak, gizartean %99 gara. Horretan beharko genuke batera jo instituzioek eta mota guztietako elkarteek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Kirola, Gipuzkoa

Luis Mari Goikoetxea hil da, Zumaiako Arraun Elkarteko presidente ohia

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.