Finantzazioaren gaineko ikastaroa elkarteei begira

Elkarteei eta bertan lanean ari diren boluntarioei begira, finantzazioaren gaineko ikastaroa antolatu du Lahar Elkargoak. Aldundiak diruz lagundutako ikastaro horiek doan izango dira, eta hilaren 21a eta 25a artean egingo dituzte Merkatuzarren, 17:00et...

Elkarteei eta bertan lanean ari diren boluntarioei begira, finantzazioaren gaineko ikastaroa antolatu du Lahar Elkargoak. Aldundiak diruz lagundutako ikastaro horiek doan izango dira, eta hilaren 21a eta 25a artean egingo dituzte Merkatuzarren, 17:00etatik 20:00etara.

En época de crisis, financiación de asociaciones (Elkarteen finantzazioa krisi garaian) izenarekin Rafa Marin eta Jesus de Agustinek emango duten ikastaroa, lau modulutan banatuta dago. Lehenengoan, plangintza eta aurrekontuak landuko dituzte; bigarrenean, berriz, lege eskaeren eguneratzeaz ariko dira; hirugarrenean, finantzazio iturriak landuko dituzte eta horren barruan diru laguntzen kudeaketaz hitz egingo dute; laugarrena eta azkena, egoeraren azterketa egitea izango da.
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena. Horretarako, 663 05 72 23 edo 943 42 80 13 telefono zenbakietara deitu beharko dute.

Bestalde, ikastaroan parte hartzeko plazak mugatuak direla azaldu dute antolatzaileek, eta gehienez, hogei lagun hartuko dituztela.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.