2011/11/3

Mamutera ibilalditxoa egingo dute erretiratuek

Zazpigarren aldiz, Mamutera ibilaldia antolatu du Gazte Izanak-ek. Oinez joango dira bertara erretiratuak, hilaren 9an. 09:00etan elkartuko dira Iturriozko soroan. Etxenagusi, Estrataburu, Txalaka, Zolotibar, Torres eta Zuaznabar pasatu, eta Mamutera i...

admin

Ama Guadalupekoa Nazioarteko XX. Judo txapelketa, etzi, Jostaldin

Etzi, Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan, Kadete Mailako Nazioarteko XX. Ama Guadalupekoa Judo Txapelketa jokatuko dute. Espainiako Txapelketarako puntuagarria izango da. Txapelketa horren barruan zortzi proba egingo dituzte Espainiako Estatuan, eta horietako bat da Hondarribikoa. Hamazazpi lurraldetatik bertaratuko diren 300 judokak pilotalekuan jarriko dituzten lau tatami-etan lehiatuko dira, 10:00etatik aurrera. Gainera, nazioartetik ere ondorengo taldeak izango dira hirian: Frantziako lau, Portugalgo hiru, Andorrako bat, Suitzako bat eta Italiako beste bat. Espainian lehiatzeko bi plaza Ohikoa den bezala, txapelketan eskuratutako emaitzak Espainiako Txapelketarako puntuagarriak izango dira. Euskal Herrian egiten den maila horretako txapelketa bakarra da, eta Hondarribitik parte hartu eta podiuma bilatuko duten judokak ondorengoak izango dira: Oier Goikoetxea, Andoni Gorrotxategi, Iñaki Lekuona eta Alberto Mitxelena 50 kilotan; Jon Gainza 55 kilotan; Iker Otegi 60 kilotan; Martxel Eizagirre 73 kilotan; Amets Sarasua 70 kilotan, eta Lidia Yarza 70 kilotan. Hondarribiko taldeak baja garrantzitsuak izango ditu biharko lehian: Angel Bermejo eta Enara Sagarzazu. 270 judoka, iaz 270 judoka izan ziren iazko edizioan, eta Hondarribitik ondorengoek parte hartu zuten: Aritz Sagarzazu, Jon Ander Esponda, Iker Otegi, Jon Duran, Martxel Eizagirre, Enara Sagarzazu, Amets Sarazua eta Lidia Yarza.

admin

Jokatutako bi finaletatik biak galdu dituzte Oiarpeko pilotariek

Gartzarongo (Nafarroa) eta Errioxako txapelketetako finalak galdu dituzte Oiarpeko pilotariek. Gartzarongo Txapelketako finalean, Oiarpeko Martinezek eta San Sebastianek 13-22 galdu zuten Loban-Iraizoz bikotearen kontra. Errioxako Komunitateko Txapelke...

admin

Bi pertsona zauritu dira Urantzu kaleko etxebizitza bat erre delako

Kea arnasteagatik bi pertsona zauritu dira goizaldean Luis de Urantzu kaleko etxebizitza batean izan den sutean. Herrizaingo Sailak jakinarazi du sua 02:15an hasi dela, kale horretako etxe bateko bosgarren pisuan, eta suhiltzaileek eta Ertzaintzak pisu...

admin

1958koak, elkarrekin

1958. urtean Oiartzunen jaiotakoek, edota urte horretan Oiartzunen jaio ez, baina egun bertan bizi direnek, bazkaria egin zuten larunbatean. Eguerdi aldera autobusa hartu eta Irungo Atalaia jatetxera joan ziren. Luntxa eta bazkaria izan zituzten, eta o...

admin

La Herrera Herrirak fase berri bati ekin dio, “indar handiz”

Pasaiako Udalbatzak La Herrera Herrirak Kaiko Herrera ordenatzeko landu zuen proposamena onartuta, fase berri bat zabaldu dela adierazi dute batzordeko kideek. Fase horren giltza, batzordekoen ustez, Kaiko Herrerako lurren desafekzioa da, hau da, Pasaiako Portu Agintaritzak bere jarduera eten dezala eremu horretan, lur horiek “udalari” emateko, eta batzordeak landu zuen proposamena egin ahal izateko, udalaren ekimenez. Hala, bide horretan gogor lan egingo dutela jakinarazi dute La Herrera Herrirako kideek, eta horretarako antolatzen hasi direla esan dute, “indar handiz gainera”. Erabaki horiek larunbatean hartu zituzten batzordeko kideek Trintxerpeko alkateordetzan egin zuten batzarrean. 10:00etatik 13:30era izan ziren bertan 60 herritar: “Jendea lanerako gogoz dago, pilak ondo kargatuta dituzte”. Bi urteko lana Larunbateko batzarrean batzordea duela bi urte sortu zenetik egindako lanaren errepasoa egin zuten, eta batzordekideen arabera, “balioa” eman zioten lan horri. Besteak beste, Kaiko Herreran zer egin behar den herritarrek eta Pasaian erabaki behar dela nabarmentzeaz gain, zonalde horretarako ordenazio proposamena egin zuten. 6.000 atxikimendu jaso ditu Pasaian proposamen horrek, eta Pasaiako Udalak bere egin zuen udalbatzarrean. Hori guztia bideratzeko parte hartze prozesua egin zuten Trintxerpen, eta Pasaiara zabaldu zuten horren gaineko informazioa: “Oso pozik gaude orain arte egin dugun lanarekin”. “Orain, ordea, zailena falta da. Ametsa gauzatzea; hots, ordenazio proposamena [...]

admin

Lorea Intxaurrandieta, kantu txapelketako finalean

Gipuzkoako Euskal Kantu Txapelketako finalean sartu da Lorea Intxaurrandieta lezoarra. Finala hilaren 27an izango da, Donostiako Antzoki Zaharrean. Bertan, hamazazpi abeslarik, bikotek eta taldek parte hartuko dute guztira. Finalera iritsi baino lehen bi kanporaketa saio egin zituzten parte hartzaileek. Lehena urriaren 15ean egin zuten Lezoko Gezala Auditoriumean —kanporaketa horretan parte hartu zuen Intxaurrandietak—, eta bigarrena, berriz, urriaren 23an Bergaran. Hala, bi saioetan parte hartu zuten 26 abeslarietatik hamazazpi hautatu dituzte epaimahaiko kideek finalean izateko, eta horien artean dago lezoarra. Etxeko kanporaketan Faltan zaitut abestia defendatu zuen Intxaurrandietak, eta finala irabaztera abesti berberarekin joango da. Garazi Agirretxe flauta jotzaile bilbotarrarekin eta Gorka Daggerressa perkusio jotzaile donostiarrarekin egingo du lezoarrak Donostiako saioa.

admin

Nikaraguako oparia

Oiartzungo Udalak opari berezia jaso du Nikaraguako Nagarote hiriko udalaren eskutik: Augusto Cesar Sandino iraultzailearen eskultura eta Nikaraguako mapa baten koadroa. Hala, Oiartzunek bertako herritarren bizi kalitatea hobetzeko eman izan dituen laguntzak eskertu nahi izan ditu Nagaroteko Udalak. Aiora Perez de San Roman alkateak jaso zuen pasa den ostegunean Juan Gabriel Hernandez Nagaroteko alkatearen udalak bidalitako oparia, uda honetan Nagaroten Ilargi Beltza gobernuz kanpoko erakundearekin zenbait proiektu gauzatzen hilabete pasatu duten herriko gazteen eskutik. Ilargi Beltza Elkarteak hezkuntza eta osasun arloan lan egiten du eta 2008tik Nagaroten laguntzen ari da. Kuban eta Venezuelan ere egitasmoetan parte hartu izan du elkarteak. Oiartzungo Udalak, Euskal Fondoaren bidez, Nikaraguan (eta beste zenbait herrialdetan) hainbat proiektu martxan jarri ahal izateko diru-laguntzak eman izan ditu. Horrez gain, aurtengo udan Ilargi Beltza erakundeari Nagaroteko eskola bat margotu ahal izateko diru-laguntza eman dio. Han izan diren herriko gazteek margotu dute eskola, Fronte Sandinistako gazteen laguntzarekin. Oiartzungo Udalak eskerrak helarazi nahi dizkio Nagaroteko Udalari, “herrien arteko elkartasuna ezinbestekoa baita mundu justuago baten bidean”. Ilargi Beltzako kideek Udalari eskerrak eman dizkiote eta “honelako laguntzak ematen jarraitzeko” eskatu dute, “beharrezkoak baitira”.

admin

Batzokiko Iñaki Gezala, erdi aroko pintxo onenaren bila doa Portugalen

Hondarribiko Batzokiko Iñaki Gezala sukaldaria Erdi Aroko pintxo onenaren bila joango da asteburuan, Marvao (Portugal) herrian jokatuko duten Erdi Aroko IV. Pintxo Txapelketaren finalera. Betikoa pintxoa aurkeztuko du Gezalak Marvaon. Antxoa, aza egosia, azeitunak, ogi xigortua, limoia, eskarola, azukrea, ozpina, oliba olioa eta ardo txuria dira pintxoaren osagaiak. Pintxoak probatzeko aukera Bertako eta Erdi Aroan jada erabiltzen zituzten produktuekin egindako pintxoa aurkeztu behar dute sukaldariek. Gainera, lehiaketan prestatuko dituzten pintxoak Marvaoko tabernetan probatzeko aukera izango da lehiak iraun bitartean.

admin

D. Zapirain: “Herriko Etxearen afitxak”

Gure etxetik gertu agertu diren udal afitxa berri batzuk direla eta idazten dut. De Gaulle etorbidean, geltokik gertu dauden eskaileretan, bi okindegien artean. Bi okindegi horiek, nonbait, beraien zaborra kalean uzteko ohitura zuten hartua, eskailerak...

admin

Portu Agintaritzako Administrazio Kontseiluak Ingurumen Txostena onartu du

Portuko Administrazio Kontseiluak eraldatutako Ingurumen Txostena onartu du gaur eguerdian.  Pasaiako alkate Amaia Agirregabiria gonbidatu gisa pare hartu du, baina ez du boto eskumenik izan. Administrazio kontseilua hasi aurretik Portu Agintaritzako ...

admin

Beraun-Kaputxinoetako igerilekuen web orria berritu dute

Udalaren web orrian azaltzen den Beraun-Kaputxinoetako igerilekuen atala berritu dutela jakinarazi du Jose Manuel Ferradas Udal Kirol Patronatuko presidenteak: “Ez zituen zehatz mehatz adierazten egun eraikitzen ari diren instalazioen ezaugarriak...

admin

Ahazteko moduko bigarren zatian galdu du Donibane Eskubaloiak

Bigarren zatian egindako hutsegiteengatik galdu zuen partida asteburuan Lurraldeko Lehen Mailako Donibane Eskubaloiak Amenabar Zarautzen kontra: 21-33. Lehen zatiaren erdialdean bi goleko errenta izatera iritsi ziren arrosak, baina atsedenaldira 12-16 ...

admin

Rudyren lanak, Petra Lekuonan

Rudy margolari nafarrak olio erara egindako koadroak jarri dituzte ikusteko, abenduaren 31ra arte, Petra Lekuona zaharren egoitzako erakusketa aretoan. 09:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara ikus daitezke lanak.

admin

Zintzilik Irratiak larunbatean aurkeztuko du programazioa

Larunbatean, 18:00etatik aurrera, programazio berriaren aurkezpena egingo du Zintzilik Irratiak. Aurkezpena Herreriaren egoitzan izango da, eta jatekoa eta edatekoa ere izango da joaten direnentzat. Hara joaten ez dutenek, berriz, FM 100ean eta Zintzil...

admin
Gehiago