Oarsoaldeko turismo establezimenduetan bezeroei ematen zaien arretaren kalitatea hobetzeko asmoz ikastaroa antolatu du Oarsoaldea Garapen Agentziako Turismo Sailak. Prestakuntza plan horrek Xehetasunaren Kultura du izena, eta bertan parte hartu nahi dutenek lau eskola jasoko dituzte azaroan eta abenduan.
Basquetour Euskal Turismo Agentziaren
Anfitrioiak izeneko egitasmoaren barruan dago Xehetasunaren Kultura eskola sorta. Asier Mujika Oarsoaldea Garapen Agentziako presidentearen arabera, ikastaroa, bezeroari arreta egokia emateko baliagarria izateaz gain, «etengabeko hobekuntza prozesua bultzatzeko» baliagarria izango da.
Eskolak eta ordutegiak
Hilaren 9an, 16an, 30ean eta abenduaren 14an egingo dituzte Xehetasunaren Kulturaren barruko eskolak, 15:30etik 19:30era, Oarsoaldeko enpresa zentroan (Astigarragako bidea 2, bigarren pisua, Oiartzungo Mamut eraikinean). Ikastaroak Oarsoaldeko ostatu, hotel, jatetxe, museo eta turismo enpresentzat dago prestatuta.
Hala, ikastaroan parte hartu nahi dutenek hilaren 3a bai

Oarsoaldea Garapen Agentzia, turismoko ikastaroa
no lehenago eman beharko dute izena. Hori egiteko ondoko bideak jarraitu behar dituzte interesdunek: 943 49 41 29 telefono zenbakira deitu, edo olatz@oarsoaldea.net posta elektronikora idatzi. Turismo Saileko Olatz Olaizola da ikastaroaren arduraduna.
Ikastaroak
Hilak 9
Jarrera positiboa eta etengabeko hobekuntza. Saio horrek jarrera zer den eta etengabe hobetzeko prest egoteak duen garrantzia ulertzen lagunduko die parte hartzaileei.
Hilak 16
pAdimen emozionalaz baliatuz zuzentzeko oinarrizko nozioak. Langileekin dauden harremanetan adimen emozionala aplikatzen lagunduko die parte hartzaileei, pertsona bakoitzarengandik egoera edozein dela ere onena lortu ahal izateko. Lan giro positiboa dagoenean, bezeroekin mantentzen diren harremanetan transmititzen da.
Hilak 30
pAdimen emozionalaz baliatuz zuzentzeko oinarrizko nozioak. Kexuak aukera gisa ulertzeko adibideak eta argibideak emango dizkiete ikastaroko parte hartzaileei; langilearen onena bezero zein nagusien aurrean erakusteko aukera gisa erabiltzeko baliabideak erakutsiko dituzte.
Abenduak 14
Komunikazio eraginkorraren ABDa: hitzezkoa eta ez hitzezkoa. Saio horrek galdera eta erantzunek duten garrantzia ulertzen, eta horiek bezeroei ematen zaien arreta hobetzeko erabiltzen irakatsiko die; baita zure bezero eta lankideen ez-hitzezko keinuak antzematen eta profesionaltasun eta jarrera positiboa islatzen duten keinu eta jarrerak erabiltzen ere