Hilabete honetan ere erakusketa berria dute Garmendi txokolategian. Hala, txokolategia irekita dagoen ordutegian bertara gerturatzen direnek Juan Telletxearen egur taila erakusketa ikusi ahal izango dute, hilaren 31 arte.
Bihar bukatzen da epea udalak antolatzen dituen haurrentzako eta nerabeentzako tailerretan izena emateko. Komikiak, manga, ilustrazioa, pintura, marrazketa… orotarikoa da eskaintza. Izena emateko 943 00 43 30 telefono zenbakira deitu behar da, 14...
Egungo egoera politikoaren azterketa egiteko helburuz, Antxoko ezker abertzaleak herri batzarra deitu du biharko (hilak 7, ostirala). 19:00etan bilduko dira, Basari elkartean.
Zabalenea II gaztetxeak 11 urte beteko ditu aurten, eta urtero moduan behar bezala ospatuko dute urteurrena. Horretarako, gaztetxeko kideek hainbat ekitaldi antolatu dituzte herriko gazte guztiei begira, bihartik hasi eta datozen asteetarako. Antolatzaileek Gazte Eguna ere izan dute oinarrian. Izan ere, uztailean egindako ekimen horretan, herriko gazteen arazoez hitz egiten aritu ziren, eta hala nola, sozioekonomia, kultura, aisialdia, errepresioa, hezkuntza, euskara eta komunikazioa izan ziren kezka gehien sortarazten zien gaiak. Ekimen horretatik abiatuta, “gazte asanblada indartu eta zabaltzeko aukera paregabea” ikusi dute Zabalenea IIko kideek, eta horrenbestez, hausnarketa horren bideari jarraituz, hilaren 29rako hainbat ekintza prestatu dituzte. Ekitaldi nagusia goizean izango da, eta gazte eztaibadak egingo dituzte parte hartzaileen artean, uztailean hautemandako arazoez hitz egiteko. Patinekin eta bizikletekin Hori, ordea, ez da ekintza bakarra izango. Etzi, gurpil poteo informatiboa egingo dute Herriko Enparantzatik hasita. Patinak eta bizikletak ateratzeko eskatu diete herritarrei poteoa egiteko. Horrekin batera, datozen asteetarako prestatutako ekintzen berri emango diete (ondoko koadroan daude zehaztuta). Gauean, berriz, musikari egingo diote tartea Sutura, The Fe Kaos eta talde sorpresarekin. Antolatzaileek herriko gazte guztiak animatu dituzte antolatutako ekimen guztietan parte hartzera. Egitaraua Etzi 18:00etan. Gurpil poteo informatiboa Herriko Enparantzatik hasita. Patinak, bizikletak edo dena delakoa eramateko eskatu dute antolatzaileek. 22:30ean. Kontzertuak [...]
Bihar Chachachat antzezlana ematekoak ziren Errenteria Hiria Kulturgunean 20:00etan, baina antolatzaileek jakinarazi dutenez, bertan behera geratu da,”taldearen arazoak direla eta”. Eragozpenengatik barkatzeko eskatu dute.
Urriko odol erauzketa saioa datorren asteartean izango da. 18:00etatik 20:00etara izango da elkartasun keinua egiteko aukera anbulatorioan. Ondoren, odola eman dutenei askaria emango diete. Herritarrei odola ematera animatzeko deia egin diete.
Hiru taldek joko dute bihar (hilak 7) Mogambon: Yob, Dark Castle eta Kongh. 21:00etan hasten da kontzertua eta serrera bertan erosiz gero 10 euro balio du. Aurrez ere eskura daiteke www.Ticketea.com helbidean.
Tolosan ekingo dio etzi (hilak Donibane Majestik-ek denboraldiari, 18:00etatik aurrera, Usabalen jokatutako duten partidarekin. Lurraldeko Bigarren Mailako taldeak, berriz, etxean du lehen partida, bihar (hilak 7), 20:15etik aurrera, Eibarren kontra.
Sei egun barre egiteko. Pasaiako XXX. Umorezko Antzerki Jardunaldiak bidearen bueltan dira eta atzo aurkeztu zituzten, San Pedroko Udal Aretoan, antzerki tailerreko zuzendari Miguel Galdindo, kultura teknikari Arrate Arozena, kultura zinegotzi Juanra Cano eta Teresa Calo aktorea bertan zirela. Pasaitarra izanik Trintxerpen eman zituen lehen urratsak antzerkigintzan Calok, bertako tailerrean, eta atzo pozik agertu zen berak ekoiztutako Carrera de Obstáculos antzezlana bertan estreinatuko dutelako, hilaren 16an. Bi egun lehenago abiatuko dira antzerki jardunaldiak, hilaren 14ean. Asteburu horretan eta hurrengoan izango dira antzerki emanaldiak, eta sei egunetan umore azkarrenaz jositako bederatzi antzezlan ikusteko aukera izango da. Emakumea eta gazteak Umorea eta kalitatez gain, antolatzaileek hizkuntza eta genero irizpideak zaindu dituzte, eta aurtengo jardunaldiak femenino eta feministatik asko izango dutela ohartarazi zuten. Berritasun gisa aurten gazteentzako ikuskizun bat badela aipatu zuten, sexua gai hartuta. Egitaraua Hilak 14 Vaiven. Lotsa gabe antzezlana, gazteentzat eta helduentzat, 10:45ean eta 20:30ean, San Pedroko Udal Aretoan. Hilak 15 Riki Lopez eta Topo. Buen Rollitina antzezlana eta Sonrisas de muerte, hurrenez hurren, 22:30etik aurrera, Antxoko Kultur Etxean. Hilak 16 Teresa Calo. Carrera de obstáculos antzezlana aurkeztuko du, 20:00etan, San Pedroko Udal Aretoan. Hilak 21 Markeliñe. Uharte ezezaguna. Eskolentzako emanaldia 10:30ean, eta 15:00etan, San Pedroko Udal Aretoan. Hilak 22 [...]
Saskilagunak saskibaloi taldeak aurten ez du talderik izango Gipuzkoako Lehenengo Mailan. Duela bi denboraldi igotzea lortu zuen eta iaz Lehenengo Mailan egoteaz gain, lauko finala jokatu zuen taldeak. Aurten, berriz, aterako den senior taldeak Hirugar...
Sasoi aldaketako kontzertua antolatu du berriro HMT Herri Musikaren Txokoak. Udazkeneko Kontzertua datoren larunbatean izango da, hilaren 15ean, 18:30etik aurrera, Herri Musikaren Txokoan bertan. Bi talde igoko dira taula gainera: Blackleg Minor eta Le...
Aste honetan Beraun eta Fanderiako bizilagunekin elkartuko dira Errenteriako Udaleko ordezkariak. Zehazki, astelehenean, Beraungo auzotarren txanda izango da, eta 19:30ean bilduko dira, auzo elkartean. Asteazkenean, berriz, Fanderiakoei tokatuko zaie, ...