2011/10/6

Itsaskiak hartzea debekatu dute Txingudiko badian

Eusko Jaurlaritzak Txingudiko badian txirlak eta bestelako itsaskien harrapaketa debekatu du laugarren urtez eta Gipuzkoan itxita mantentzen den itsaskilarientzako eremu bakarra da une hauetan. Debekua itsaskilarientzat eta arrantzale profesionaleentzat ere izango da, eta ondorengo espeziei eragiten die: ostrak, datilak, berberetxoak eta txirlak. AZTI-Tecnaliak 1990. urteaz geroztik EAEko itsasertzeko moluskoen laginketa eta jarraipena egiten dihardu eta molusko-ekoizpeneko eremuetan udan egindako analisien arabera, Bidasoa ibaiaren bokalean Europako legediak gizakiaren kontsumoak onartzen duena baino E.Coli bakteriaren kontzentrazio handiagoa topatu duelako hartu dute erabakia “elikagai hauen bidez gizakiak kutsatzea ekiditeko”. Txingudiko Mankomunitateak 2004an Atalerrekako ur araztegia martxan jarri zuenetik, Irun, Hondarribia, Hendaiako Intzura industriguneko eta Biriatuko ur zikinak bertan tratatzen dituzte, eta Mankomunitateak dioenez, “Jaitzubiko golf inguruetako ur isuri batzuk ez ezik, ura geroz eta garbiagoa da”. Kaka isuri zuzenak Zentzu horretan, 2005 eta 2007 bitartean “uraren kalitatea hobetu zuelako” txirlak eta moluskoak biltzea baimendu zuen Eusko Jaurlaritzak. Baina Azti erakundeko Itsas Ikerketa Institutoaren analisiek agerian utzi dute oraindik “isuri fekal zuzenak” jasotzen dituela Bidasoa ibaiak. Egoera horren aurrean, Beteranoen Moilako Elkarteak erakunde publikoek “arazoa ahal bezain laster konpondu dezatela” aldarrikatu dute. Horretarako, “kaka eta ur zikinen iturria identifikatu eta uraren kutsadura eragiten duten isuriekin bukatzea” eskatu dute. E.Coli bakteriez gain, neurri apalagoan bada [...]

admin

Landarbaso Astigarragan izango da igandean

Urrian zehar hainbat kontzertu emango ditu Landarbaso abesbatzak, eta igandean Astigarragako Andra Mari elizan ariko da. Emanaldia 19:30ean hasiko da. Kontzertu horretan hilaren 29tik azaroaren 5era Tolosako Nazioarteko Lehiaketarako prestatu dituzten ...

admin

Kilometro Bertikalean, Zubizarreta hirugarren

Izaskun Zubizarreta kirolariak hirugarren postua eskuratu zuen Anbotoko Kilometro Bertikalean (Bizkaia). Oihana Kortazarrek eskuratu zuen lehenengo postua —berak iaz lortutako marka hautsita— , eta bigarrena Ana Condek.

admin

Musika eskola, zenbakiek baldintzatuta

Ikasturte berriko lehenengo Udalbatzaren osoko bilkurak, 2011. urteko lanpostuen zerrenda aldatzeko diktamina onartu zuen irailaren 29an egindako saioan. Horren arabera, bertan behera gelditu da hiru urteko negoziazio prozesuaren ostean Tomas Garbizu Musika Eskolako irakasleek eta Lezoko Udalak aurreko legegintzaldian —iazko azaroaren 2an— sinatutako hitzarmena. Neurriak, lanaldi murrizketa suposatuko die musika eskolan jarduten duten hamabost irakasleetatik hamahiruri —beste biak  funtzionarioak dira, jornada osoan—, eta administrariari: erabakiak haserrea piztu du musika eskolako irakasle eta baita guraso batzuen artean ere. Murrizketa hartzeko erabakia udalak bizi duen egoera ekonomiko “larriak” eragin duela azaldu du Haritz Salaberriak, Alkatetzaren aholkulari eta komunikazio arduradunak: «Alkateak plenoan aipatu zuen moduan erabaki hauek ez dira inoren gustuko, eta ez dira batere errazak ere. Diru sarrerak jaitsi dira eta horrek oso egoera larrian jarri du udala». Plenoak hartutako erabakiaren arabera, aurtengo ikasturteko irakasleen lanaldia 3,43koa izango da, Alkatetzaren datuen arabera. Salaberriak zehaztu duenez, “portzentaje hori egun indarrean dauden zentroko proiektu pedagogikoa eta gainontzeko legediak errespetatuta atera da”. Ez da neurri bakarra izango Aurreko legegintzaldia diru laguntza bereziei esker “salbatzea” lortu zutela azaldu du Salaberriak, «4,5 miloi euro lortu ahal izan ziren hirigintza planari esker. Aurtengorako aldundiak aurreikuspen positiboa egin zuen, baina azken hilabeteetan aurreikuspen beltza egin dute». Diru sarreren jaitsierak, [...]

admin

Iñaki Rodaballok irabazi du Euskal Herriko Pintxo Txapelketa Hondarribian

Iñaki Rodaballo izan da VI. Euskal Herriko Pintxo Txapelketako irabazlea. 2008an ere hura izan zen garailea. “Lana, ahalegina eta ilusioa dira giltzak”, esan du Rodaballok. Hiru mila euro eta Ramon Roteta sukaldari hondarribiarrak egindako...

admin

Partida berean irabazi eta galdu egin du Txostek

Asteburuan, errebotean ez ezik, palan ere aritu dira Txosteko pilotariak. Eta partida berean irabazi eta galdu egin dute. Izan ere, Txost 1 eta Txost 2 elkarren kontra aritu ziren. Lehenengoa gailendu zen, Txost 1, 45-40.

admin
Gehiago