Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Hamaika ekitaldi antolatu dituzte gaztetxearen 11. urtebetetzerako

Zabalenea II gaztetxeak 11 urte beteko ditu aurten, eta urtero moduan behar bezala ospatuko dute urteurrena. Horretarako, gaztetxeko kideek hainbat ekitaldi antolatu dituzte herriko gazte guztiei begira, bihartik hasi eta datozen asteetarako. Antolatzaileek Gazte Eguna ere izan dute oinarrian. Izan ere, uztailean egindako ekimen horretan, herriko gazteen arazoez hitz egiten aritu ziren, eta hala nola, sozioekonomia, kultura, aisialdia, errepresioa, hezkuntza, euskara eta komunikazioa izan ziren kezka gehien sortarazten zien gaiak. Ekimen horretatik abiatuta, “gazte asanblada indartu eta zabaltzeko aukera paregabea” ikusi dute Zabalenea IIko kideek, eta horrenbestez, hausnarketa horren bideari jarraituz, hilaren 29rako hainbat ekintza prestatu dituzte. Ekitaldi nagusia goizean izango da, eta gazte eztaibadak egingo dituzte parte hartzaileen artean, uztailean hautemandako arazoez hitz egiteko. Patinekin eta bizikletekin Hori, ordea, ez da ekintza bakarra izango. Etzi, gurpil poteo informatiboa egingo dute Herriko Enparantzatik hasita. Patinak eta bizikletak ateratzeko eskatu diete herritarrei poteoa egiteko. Horrekin batera, datozen asteetarako prestatutako ekintzen berri emango diete (ondoko koadroan daude zehaztuta). Gauean, berriz, musikari egingo diote tartea Sutura, The Fe Kaos eta talde sorpresarekin. Antolatzaileek herriko gazte guztiak animatu dituzte antolatutako ekimen guztietan parte hartzera. Egitaraua Etzi 18:00etan. Gurpil poteo informatiboa Herriko Enparantzatik hasita. Patinak, bizikletak edo dena delakoa eramateko eskatu dute antolatzaileek. 22:30ean. Kontzertuak [...]

admin
Bidasoa
2011/10/06

Zabalenea II gaztetxeak 11 urte beteko ditu aurten, eta urtero moduan behar bezala ospatuko dute urteurrena. Horretarako, gaztetxeko kideek hainbat ekitaldi antolatu dituzte herriko gazte guztiei begira, bihartik hasi eta datozen asteetarako.

Antolatzaileek Gazte Eguna ere izan dute oinarrian. Izan ere, uztailean egindako ekimen horretan, herriko gazteen arazoez hitz egiten aritu ziren, eta hala nola, sozioekonomia, kultura, aisialdia, errepresioa, hezkuntza, euskara eta komunikazioa izan ziren kezka gehien sortarazten zien gaiak.

Ekimen horretatik abiatuta, “gazte asanblada indartu eta zabaltzeko aukera paregabea” ikusi dute Zabalenea IIko kideek, eta horrenbestez, hausnarketa horren bideari jarraituz, hilaren 29rako hainbat ekintza prestatu dituzte. Ekitaldi nagusia goizean izango da, eta gazte eztaibadak egingo dituzte parte hartzaileen artean, uztailean hautemandako arazoez hitz egiteko.

Patinekin eta bizikletekin
Hori, ordea, ez da ekintza bakarra izango. Etzi, gurpil poteo informatiboa egingo dute Herriko Enparantzatik hasita. Patinak eta bizikletak ateratzeko eskatu diete herritarrei poteoa egiteko. Horrekin batera, datozen asteetarako prestatutako ekintzen berri emango diete (ondoko koadroan daude zehaztuta).

Gauean, berriz, musikari egingo diote tartea Sutura, The Fe Kaos eta talde sorpresarekin.

Antolatzaileek herriko gazte guztiak animatu dituzte antolatutako ekimen guztietan parte hartzera.

Egitaraua

  • Etzi
    18:00etan. Gurpil poteo informatiboa Herriko Enparantzatik hasita. Patinak, bizikletak edo dena delakoa eramateko eskatu dute antolatzaileek.
    22:30ean. Kontzertuak Gaztetxea: Sutura, The Fe Kaos eta talde sorpresa.
  • Hilak 15, larunbata
    10:00etan. Mendi martxa egingo dute Urdaburura, eta Kutxa paretik irtengo dira. Izena ohiko tokietan eman beharko dute. Hamaiketakoari begira, etxetik ekartzeko deialdia egin dute.
    21:00etan. Bertso afari autogestionatua, Landare elkartean. Afarirako txartelak 6 euroan eros daitezke Landare, Sindikato, Gailur eta Arkaitza tabernetan.
  • Hilak 29, larunbata
    11:00etan. Nola apurtu lotzen gaituzten kateak? gazte eztabaida egingo dute. Sozioekonomia, kultura, aisialdia, errepresio, hezkuntza, euskara eta komunikazioaz ariko dira.
    14:00etan. Bazkaria. Txartelak Landare, Sindikato, Gailur eta Arkaitzan salduko dituzte 10 euroan.
    18:00etan. Kontzertu ibiltaria izango da, Agirre Lehendakariaren plazatik.
    22:00etan. Kontzertuak: Pikutara, Skandalo publiko eta beste talde batzuk.
    Ekitaldi guztiak Agirre Lehendakariaren plazan egingo dituzte.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Nicole Garcia, Maha Harada, Pablo Larrain eta Mike Leigh Donostiako Zinemaldiko lehian izango dira

Kultura, Gipuzkoa

Harun Farockiren begirada zorrotza

Euskal Herria, Gipuzkoa

Itxasok uste du beharrezkoa dela etxe eskaintza handitzea tentsio eremuetako egoerari aurre egiteko

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.