Behar bereziak dituzten adimen urriko pertsonak lan munduratzeko helburuz sortutako programa da Pauso Berriak. Atzegik eta Gureak taldeek sortu zuten eta udalekin elkarlanean ari dira garatzen. Adimen urritasuna duten pertsonak lan ingurune arruntean txertatzeaz gain, programak badu beste helburu bat: hain zuzen, enpresa eta erakundeak sentikortzea eta kontzientziaraztea kolektibo horrek lanerako duen gaitasunaz. Pasaiako udala 2010eko uztailean sinatu zuen lehenbizikoz akordioa aipatu taldeekin, eta ordutik dago udalean Amaia Fernandez, laguntza lanetan, Gizarte Zerbitzuetan. Amaia Fernandezen praktika-aldia uztailaren 30ean bukatu zen, baina udalak lankidetza hitzarmena berritu nahi izan du, Amaia Fernandezi plaza bat eskaintzearren. Lehen egin antzera aurrerantzean ere laguntzaile lanetan ariko da, baina beste departamentu batean. Udalaren barne dokumentazioa sail batzuetatik beste sail batzuetara eramateko eginkizuna eman diote.
Pasaiako udalak aisialdiko begirale ikastaroa antolatu du herriko 18 urtetik gorako gazteei begira. Esan dutenez, bi behar nagusiri erantzuteko antolatu dute ikastaroa: “Batetik, pasaiako elkarteetan dagoen begirale beharrari aurre egiteko, bai dauden begiraleen erreleboa egiteko, eta baita haur/nerabe gehiagori erantzun ahal izateko, eta bestetik, begirale euskaldunen beharrarari erantzuteko” Modu horretan, “haur eta nerabeen hizkuntza eskubideak bermatu” nahi ditu Udalak. Ikastaroa Urtxintxa eskolak emango du, eta behin ikasturtea amaituta ikasleek Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale titulua lortuko dute, Eusko Jaurlaritzak homologatutakoa. Ikastaroan izena ematen dutenek 200 ordu teoriko eman beharko dituzte eta 120 ordu praktiko. Horrez gain, egindakoaren memoria ere landu beharko dute. Ikastaroa Trintxerpeko udal euskaltegian izango da, urritik ekainera bitartean. Larunbatetan izango da eta zortzi orduko saioak egingo dituzte, lau goizez eta lau arratsaldez. Hilabetean behin aste buru bat libratuko litzateke. Zubiak, gabonetako oporrak, aste santuan…ez da saiorik egingo. Ikastaroan izena emateko ekaina aurretik 18 urte izatea beharrezkoa da. Ikastaroa euskaraz izango da eta ondorioz, hizkuntza gaitasun minimo bat eskatuko da ikastaroa egiteko. Gaitasun minimoa duten edo ez zalantza duten gazteei gaitasuna frogatzeko elkarrizketa egingo zaie Euskara Zerbitzuan. Herriko behar zehatzei erantzuteko tartea 200 ordu teorikoen barruan 40 ordu eskolak berak bere erara antolatzeko aukera du. 40 ordu horietako [...]
Ikasturte berria hasi dute Auntxa Trikitixa Eskolan (Elizalde ikastetxean ematen dituzte eskolak). Trikitia edo pandera jotzen ikasi nahi duenak, badauka aukera. Lau urtetik gorako haurretatik hasi, eta adin mugarik gabe, edonork eman dezake izena Aunt...
Allerruk ezin izan du bere zaleen aurrean jokatutako lehenengo partida irabazi. Ostadar taldea jaso zuten Plazetan, ostiralean, eta lasartearrak nagusi izan ziren partidan: 0-2 gailendu ziren. Horrela, zuri-berdeek ezin izan zuten denboraldiko estreina...
Muxiko elkarteak antolatuta Bidasoaldeko euskal dantza zaleak Gaztelu Zahar plazan bilduko dira igandean, mutxikoetan aritzeko. Hilabetero laugarren igandean biltzen dira Hendaian (lehenengo igandean Urruñan, bigarrenean Oreretan, hirugarrenean Irunen...
Brasil gozodendako Koldo Salinas maisu txokolategilearen irakasgaiarekin atzo hasi ziren Kateako Kultur Astearen barruan antolatu dituzten sukaldaritza ikastaroak. Ostirala bitartean, egunero jatetxe bateko sukaldari bat gonbidatu dute Hegazti elkarter...
Dantza hirian jaialdia egingo dute igandean
Antolatzailea: Hendaiako Surf Casting Kluba
25 egun bete zituen preso herenegun Jon Ander Urkizu preso sanpedrotarrak, eta Trintxerpeko Azokan bere senide eta lagunek elkarretaratzea egin zuten, presoaren askatasuna aldarrikatzeko. Asteburuan, San Pedro Txiki Jaien barruan ere, beste urtetan baino presentzia handiagoa izango du Urkizuk. Haren senideek emango diete hasiera jaiei , etziko txupinazoan, eta larunbaterako programatutako ekimenetako askok ere, beren omenez egingo dituzte, marmitako lehiaketa eta herri bazkaria, besteak beste. 25 urte eta hamar kartzela 1986. urteko irailaren 19a atxilotu zuen Espainiako Poliziak Jon Ander Urkizu, bere etxean, San Pedron. Donostiako Gobernu Zibilean zazpi egunez atxiki zuten, eta han torturatu zutela salatu zuen presoak. Sarekada hartan beste hamabi atxiloketa izan ziren, eta ondoren Fran Franco, Xabier Sagarzazu eta Urkizu espetxeratu zituzten. Preso eman dituen 25 urteetan espetxe asko ezagutu ditu Urkizuk: Alcala Meco, Herrera de la Mancha, Gijon, Teruel, Martutene, Iruñea, Huesca, Soria, Zuera Alcazar de San Juan eta orain Teruel. 2016. urtera arte 2000. urterako zigorraren hiru laurdenak beteta zituen Urkizuk, eta 2007ko uztailaren 22an bete zuen ezarri zioten zigorra osorik, baina urte berean Parot Doktrina izenez ezagutzen dena aplikatu zioten. Modu horretan ezarri daitekeen kartzela zigorrik handiena ezarri diote, kondena 30 urtera arte luzatuz eta ordura arte pilatuta zituen erredentzioak bertan behera utziz. [...]
Iberdrolak tutu bat sartu behar du Yon Oñatibia kalearen bukaeran (Landetxe aldera), eta hori dela eta, kalea itxita egongo da zenbait egun, bihartik hasita. Herritarrek Rafael Pikabea kalea erabili beharko dute Ugaldetxora zein Arragua aldera joateko...
Ikasturte berriarekin batera, Lezoko Kirol Mahaia biltzeko deialdia egin die Lezoko Udalak herriko kirol eragileei. Hala ere, hasiera batean jarritako eguna atzeratzea erabaki dute. Hilaren 27an egingo zuten bilera, baina azkenean urriaren 18an egingo ...
Bihar, ikasturteko bigarren saioa egingo dute Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioan. FM107a, 13:30ean, Ixiar Iñarra, Fermin Zabalegi eta Izaskun Zubizarreta izango ditu gonbidatu Joxe Migel Lopez esatariak. Iñarra eta Zabalegi Girizia Mendi Elkartek...
David Iglesiasek hartuko dio lekukoa Manu Perezi Illunberen gidaritzan. Perezek azken lau urteak eman ditu Illunbek eta bere eskutik lortu zuten KAE1 Ligara igotzea Trintxerpekoek. David Iglesias azagun dute denek Trintxerpen, etxeko arraunlaria baita....
Aurrerantzean Oiartzun Irratia entzuteko aukera izango dute HITZAren irakurleek, webgune honetan (begiratu eskuinean). Hala, herriko berriak osatuago eta uneoro jaso ahal izango dituzte erabiltzaileek.
Lan Arloko Epaitegiak baliogabe utzi du Irungo TAO eta garabi zerbitzuak kudeatzen dituen Eyssa enpresak garabilari baten kontra duela hilabete batzuk ezarritako 20 lanegunetako zigorra. Epaiak dio «enpresak greban ari ziren langileei neurriz kanpoko presioa» egin ziela. Erabaki irmoa da eta ezin da horren kontra errekurtsorik aurkeztu. Epaiketan langilea ordezkatu duten ELA sindikatuko kideak pozik agertu dira epaiarekin, eta datozen asteetan egingo dituzten epaiketei begira «aurrekari» izatea espero dute. Joan den ostiralean, esaterako, Eyssak kanporatu zituen hiru grebalarien kasuaren epaiketa egin zuten Donostian (epaiaren zain daude). Negoziazioetan akordiorik ez Apirilaren 1etik irailaren 2ra arte iraun zuen grebako lehen asteetan hiriko TAOren makinak plastiko beltzekin biltzeagatik enpresak hiru langile kanporatu zituen. Zeresan ugari eman du gaiak, eta udalean ordezkaritza duten hainbat alderdik hiru kanporatuak berriro onartzeko eskatu diote Eyssari azken asteetan, eta Jose Antonio Santano alkateak ere bat egin du eskaerarekin. ELAk jakinarazi du joan den astean langileen eta enpresaren ordezkariek hiru epaituei hamabost eta hogei egun arteko zigor leuna ezartzea adostu zutela, baina epaiketaren atarian enpresak akordio horri beste puntu bat gehitu ziola, negoziazioetan nolabaiteko «bake soziala» eskatuz. Hori ere onartu zuten langileen abokatuek. Akordioak itxita zirudienean, adostutakoaz gain Lurraldeko Lan Hitzarmena onartzeko exijitu zion enpresak sindikatuari, eta hor bukatu [...]
Kateako XVIII. Kultur Astearen barruan. Bilatu mapan
Kultura departamentuak jakinarazi duenez, haur, gazte eta helduentzako antzerki tailerrak antolatu ditu. Errenteria Hiria Kulturgunean izango dira ikastaroak. Izena emateko epea dagoeneko irekita dago, eta hilaren 30era arte. Edozein zalantza izanez ...
Pontikako Arramendipe elkarteak jakinarazi duenez, ikasturte hasierako festa egingo dute, bihar, 18:00etatik aurrera. Bazkideek aukera izango dute bingoan jokatzeko, eta txokolatea hartzeko. Horrez gain, urriaren 3tik uztailera arte egingo dituzten eki...