Kirol mahai sektoriala atzeratu dute
Ikasturte berriarekin batera, Lezoko Kirol Mahaia biltzeko deialdia egin die Lezoko Udalak herriko kirol eragileei. Hala ere, hasiera batean jarritako eguna atzeratzea erabaki dute. Hilaren 27an egingo zuten bilera, baina azkenean urriaren 18an egingo ...
Ikasturte berriarekin batera, Lezoko Kirol Mahaia biltzeko deialdia egin die Lezoko Udalak herriko kirol eragileei.
Hala ere, hasiera batean jarritako eguna atzeratzea erabaki dute. Hilaren 27an egingo zuten bilera, baina azkenean urriaren 18an egingo dute. Donibane kaleko Kultura Aretoan izango da bilera, 20:00etatik aurrera. Gaien zerrenda Udalak erantzunak jaso ahala emango du.