
Gizarte Sailak zaintzaileentzako Zaintzailaren estresa. Zaintzeko zaindu doako ikastaroa eskainiko du, Foru Aldundiak lagunduta. Lahar Elkargoko Silvia Camio psikologo eta gerontologoa izango da ikastaroa emango duena. Dagoeneko izena emateko epea ire...

Errenteriako Udaleko kideak auzo elkarteekin bilduko dira datozen asteotan, astelehen eta asteartetan. Oraingoz, azarora arteko bilerak antolatu dituzte, baina pixkanaka joango dira auzo elkarte bakoitza noiz elkartuko den jakinarazten. Bilera horien a...

Baserritarrek egun handia ospatzen ari dira. Santakrutzetako egitarauan beti dute txokoa, eta gaurko eguna eurei eskaini diete. Goizean goizetik baserrietan bizi diren beste batzuek hartu dute Gurutze Santuaren plaza: abereek. 09:00etan hasi da ganadu ...

Elorsoro kiroldegiko ikastaroen denboraldia datorren astelehenean, hilaren 19an, hasiko da. Bertako arduradunek jakinarazi dutenez, spinning eta aerobik eskoletan izena emateko tokia badago oraindik eta herritarrak animatu dituzte. Aurten, gainera, spi...

Lehen mailako eta ama eskola publikoetan 100 haur gehiagok izena eman dutela jakinarazi dute Hendaiako hezkuntza ordezkariek. Hasi berri den ikasturterako haur kopurua handitu den arren, Akademiako Ikuskaritzak ekainean proposaturiko erabakia berretsi ...

Errenteriako Udalak Oarsoaldea Garapen Agentziako Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean Zeateakoizut? kanpaina jarriko du martxan datorren astelehenean. Euskara Oarsoaldeko komertziora egitasmoaren barruan kokatuta dago kanpaina hori eta ostalaritzan euskararen presentzia eta erabilera bultzatzea du helburu. Izkiña eta Zuberoan afaria Ostalaritzan euskara bultzatzeko aurten egingo duten bigarren kanpaina, edaritegi guztietara zabalduko dute, eta Irune Balentziaga Euskara zinegotziak tabernari guztiak animatu ditu egitasmoan parte hartzera. Parte hartu nahi duten taberna guztietan txartelak banatuko dituzte. Ostalariek, txartel bana eman beharko diete kontsumizioa euskaraz eskatzen duten bezeroei eta azken horiek, txartela bere datuekin bete, eta tabernan bertan izango den buzoian sartu beharko du. Irabazleak bi lagunentzako afaria eskuratuko du Trintxerpeko Izkiña edo Oiartzungo Zuberoa jatetxeetan. Saria eman duen tabernako jabeak ere sari bera jasoko du. Eragin positiboa Bezero eta ostalarien arteko harremana euskaraz izatea bilatzen duen kanpaina, urriaren 9an bukatuko da. Euskara, bezero eta ostalarien arteko harreman hizkuntza izatea bilatzen duen kanpainak “herriko euskal giroan eta merkataritzaren dinamizazioan eragin positiboa” izango du Irune Balentziagaren ustez. Urteko bigarren kanpaina Euskara Oarsoaldeko komertziora egitasmoak merkataritzaren barruko arlo bat aukeratzen du, eta aurten, ostalaritzarekin ari da lanean. Zeateakoizut? kanpaina, ostalaritzan aurten egindako bigarrena da; aurretik, Gurean menua euskaraz jarri zuen martxan udalak Oarsoaldearen laguntzarekin eta menua euskaraz zuten taberna [...]

Ametsa, Argoiak, Larreaundi eta Nayade abesbatzek parte hartuko dute heldu den igandean Amaia Kultur Zentroan eginen den Abesbatza Egunean. Ekitaldia Irungo Udalak antolatu du eta eguerdiko hamabietan hasiko da. Aurtengo ekitaldian Javier Busto konposi...

Maitane Azpeitia atletak Decanation proban parte hartuko du asteburu honetan Nizan (Frantzia). Concha Montarren bajaren ondoren, Azpeitia aukeratu du Espainiako Selekzioak luzera proba jokatzeko.

Aiton-amonen astea ospatuko dute astelehenetik aurrera Petra Lekuona zaharren egoitzan. Hainbat ekimen antolatu dituzte astelehenetik ostiralerako arratsaldeetarako (behean), eta larunbatean egun handia izango dute: Senitartekoen Eguna. Senideen bisita...

Astelehenean zabalduko dute udalak haur eta nerabeentzako urtero antolatzen dituen ikastaroetan izena emateko epea, eta urriaren 6ra bitartean izango da zabalik. Haurrek marrazkiak egiten, testu bat ilustratzen eta manga japoniar estiloko komikiak egiten ikasiko dute Manga komikiak eta ilustrazioa ikastaroan izena emanez gero. Hirugarrenez antolatu dute manga ikastaroa, udaletik esan dutenez «oso emaitza interesgarriak eman dituelako». Marrazketa pintura eta buztina ikastaroa ere eskainiko diete haurrei, Antxon zein San Pedron. Gazteentzako, marrazketa eta pintura antolatu dute, eta zehaztu dutenez, ikastaroak hiru modulo izango ditu: «Marrazketaren oinarriak, kolorearen eta pinturaren oinarriak eta plastika-garapena». Hala ere, oinarri horiek aurretik dituztenek ere eman dezakete izena, lantegi moduan antolatuko dutelako. Informazio gehiago telefonoz eska daiteke (beheko koadroan), baina izena ematera Gazteria Departamentura jo behar da derrigorrez. Haur eta nerabeentzako ikastaroak 9-16 urte Manga komikiak eta ilustrazioa. Urriaren 11tik ekainaren 19ra, asteartetan, 18:00etatik 20:00etara, Gazteentzako lantegietarako gelan, San Pedron. Marrazketa eta pintura. Oinarrizko ikastaroa . Urriaren 11tik ekainaren 19ra. 6-10 urte bitartekoentzat, Antxoko Azokan, asteartetan, 17:30etik 19:00etara eta San Pedroko Udal Aretoan, larunbatetan 11:30etik 13:00etara. 11-16 urte bitartekoentzat, Antxoko Azokan, asteartetan 19:00etatik 20:30era eta larunbatetan 10:00etatik 11:30era. 11 eta 16 urte bitartekoentzat, larunbatetan 11:30etik 13:00etara. Marrazketa eta pintura Adierazpen plastikoa. Urriaren 10etik ekainaren 13ra. 9-16 urte [...]

Ondo pasatu eta euskaraz lagun mordo bat egiteko aukera ematen du Kuadrillategik. Koadrilan ondo pasatzeko gune bat da. Dagoeneko DBH 2. mailako gazteek izena eman dezakete egitasmoan. Hilaren 23a —datorren ostirala— da izena emateko azkeneko eguna...

Auzoetako jaiak ez dira oraindik amaitu, eta horren adibide dira Agustinetako festak. Bihar arratsaldean hasiko dira ekimenekin, baina batik bat larunbatean zentratuko dira ekintza gehienak. Jaien bigarren egunean, patata, arrautza eta olioa osagai dit...

Egin dezagun bidea ekimenak, etzi, Donostian, 17:30ean Antiguako zubitik irtengo den manifestaziora joateko deia luzatu die herritarrei. Manifestazio horrek, “Euskal Herrian zabaltzen ari den aro politiko berrian, Espainiako eta Frantziako ...

Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Bateragune auzia-ren gainean eztabaidatu zuten atzo, eta auzipetuentzako absoluzioa eskatzen duen testua atera zuten aurrera, gehiengoz: Bilduk, EAJk eta Aralarrek absoluzioaren alde bozkatu zuten (11 boto), eta PSE-EEk et...

Espainiako Auzitegi Nazionalak bihar goizerako deitu ditu Bateragune auzia-ren barruan epaitu dituzten ezker abertzaleko zortzi kideen abokatu eta prokuradoreak epaiaren berri emateko. Epaituen artean, Sonia Jacinto oreretarra aurkitzen da. Fiskaltza...

Ostirala, hilak 16 16:00etatik 18:00etara Barreterapia tailerra helduentzat, Auzo elkartean (toki mugatua. Bazkideentzat 2 euro eta ez direnentzat 6 euro). 18:30ean Toka txapelketa. Auzoko onenarentzat saria izanen da. 19:00etan Haurrentzako jolasak: ...

Amaia Kultur Zentroak webgune berria estreinatu du irailean. Zentroaren gune bakoitzaren ahalmen teknikoei buruzko informazio praktikoaz gain, kultura agendaren informazioa eskaintzen du, datozen ekitaldiak nabarmenduz.

Etzi, hilaren 17an, elkarretaratzea egingo dute Zabaltza plazan, emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean protesta egiteko. Udaleko Ongizate Kontseiluko Berdintasun Batzordeak deitu du, hiriko emakume taldeekin batera. Elkarretaratzearen goiburua Emaku...

Astelehenean itxi zuten Hiri Antolamendurako Plan Orokorrari (HAPO) helegiteak aurkezteko epea. Udalbatzak martxoan onartu zuen idatzia eta herritarrek San Juan Harria plazan jarritako erakusketaren bitartez ezagutzeko aukera izan dute. Miguel Angel Pa...

Udako etenaldiaren ondoren, Hondarribiko Psilocybe Eneak datorren ostiralean irekiko ditu ateak berriz ere, eta musika kontzertuen denboraldi berria indartsu datorrela iragarri dute. Laugarren urte honetan ere nazioarteko musika taldeak Amuteko egoitzaren taula gainetik pasako dira. Denboraldia hasteko aste bete besterik ez da falta. Datorren ostiralean, 22:00etatik aurrera Japoniatik Tex & Sun Flower Seed taldea izango da Hondarribian, ska, reggae eta funky doinuekin. Ez da beraien lehenengo bisita Euskal Herrira, 2008an ere izan ziren, baina aurtengo Europako birako kontzertu bakarra izango da Euskal Herrian. Diska berria besapean, 1945 izenarekin, aldaketa nabaria igartzen da beraien musikan. Gainera, Txile eta Frantziako kideak dituen, Touluseko Guaka taldea izango da, japoniarrekin batera aurtengo Psilocybeko denboraldiari hasiera emango dion beste taldea. Guaktron izeneko diska berriakin jendea dantzan jarriko dute rock, ska, cumbia doinuekin.Bukatzeko, kontzertuen aurretik, bitartean eta bukaeran Dj Txako japoniarrak giroa alaituko du. Kontzertu bikoitza iganderako Ostiraleko kontzertuaz gain, igandean arratsaldeko 20:00etatik aurrera kontzertu bikoitza izango da berriro ere. Barrence Whitfield eta The Savages taldeak izango dira zuzenean Psilocyben. Psilocybe aretoa Psilocybe aretoa inguruko nahiz urrutiko musika mota desberdinen erakuslehio izateko asmoz hasi eta hezi da. 1994an sortu zen elkartea, eta duela lau urtetik hona, taldeak ensaiatzeko lokalak dituzte Psilocybenean. Elkartea lanean hasi zenetik, 60 [...]