Udala auzo elkarteekin bilduko da astelehenetik aurrera

Errenteriako Udaleko kideak auzo elkarteekin bilduko dira datozen asteotan, astelehen eta asteartetan. Oraingoz, azarora arteko bilerak antolatu dituzte, baina pixkanaka joango dira auzo elkarte bakoitza noiz elkartuko den jakinarazten. Bilera horien a...

Errenteriako Udaleko kideak auzo elkarteekin bilduko dira datozen asteotan, astelehen eta asteartetan. Oraingoz, azarora arteko bilerak antolatu dituzte, baina pixkanaka joango dira auzo elkarte bakoitza noiz elkartuko den jakinarazten. Bilera horien asmoa da udalak euren asmoen berri ematea batetik, eta herritarren arazo eta proposamenak jasotzea, bestetik.

Lehenengo bilkura astelehenean izango da, eta Gurekin Iztieta-Ondartxo auzo elkartearen txanda izango da. 19:30ean jarri dute hitzordua auzo elkartean bertan.

Bigarrena, berriz, hurrengo egunean izango da, asteartean, Pontikako auzo elkartearekin. 19:00etan elkartuko dira, auzo elkartean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.