2011/9/15

Pasaiak etxean, kanpoan Trintxerpek

Etzi,16:30ean. Horixe Ohorezko Mailako Trintxerpe eta Pasaia taldeen asteburuko hitzordua. Etxean Pasaiak jokatzen du, Beti Gazteren kontra, eta kanpoan, berriz, Trintxerpe, Mondragonen kontra. Pasaiak, bestalde, bihar bertan ekingo dio bazkide txartel...

admin

Udaltzainak bizikleta gainean

Autoa aparkatuta uztea. Horixe da Europako Mugikortasun Astearen helburu nagusietako bat. Horretarako, ordea, lanera edo beste tokiren batera joateko ohiturak aldatu behar dira ahal den neurrian beti ere: autoa utzi eta garraio publikoa, bizikleta edo hankak erabili. Eta askotan hala izaten ez den arren, oraingoan udalak horren adibide izan nahiko du: bai udaltzainak eta baita udaleko langileak ere bizikletan ibiliko dira. Gaurtik hasi eta zazpi egunez, Europako Mugikortasun Astea izango da, eta Errenteriako Udalak ere bat egingo du. Hala, hiru ekintza nagusi prestatu ditu. Gaur, esaterako, herriko hiri garraioan erabiltzeko 3.000 txartel banatuko dituzte dohainik. Horiek altuen edo urrunen dauden auzoetara joateko erabili ahal izango dira, zehazki, zazpi lineatan: U5, U6, U7, U11, U22, U33 eta U44. Bigarren eta hirugarren ekimena lotuta daude. Batetik, Udaltzaingoaren patruiletan bizikletaren erabilera sartuko dute ohiko ibilgailu bihurtu dadin, eta bestetik, udal bizikleten programa sustatuko dute udaleko langileen artean bizikletaren erabilera indartzeko asmoz. Energia helburuak, jomuga Aurtengo mugikortasun astearen leloa Mugi zaitez eraginkortasunez: hobetu ezazu zure mugikortasuna da. Lelo horrek aldaketa klimatikoa arintzeko Europako Batasunak ezarrita dituen energia helburuen ildoari jarraitzen dio. Helburu horiek 2020ari begira daude ezarrita: lehen mailako energia kontsumoa eta negutegiko gasen isurketa %20 murriztea eta energia berriztagarrien ekarena %20 handitzea. Errenteriako [...]

admin

Hilaren 24an eginen dute Biriatu-Ibardin mendi lasterketa

Biriatutik abiatuko da, 16:00etan. 18 kilometro luzeratu lasterketa da.

admin

Lourdeseko Santutegira irteera antolatu dute

Lourdeseko Santutegira peregrinazioa antolatu du San Fermin parrokiak hilaren 24rako. 25 euro ordiandu behar dira autobusarengatik, eta 19 euro bazkariarengatik. Autobusa egunean bertan irtengo da Antxotik, 07:00etan. Izena emateko ondoko telefono zenb...

admin

Pirinioetara joateko asteburuko irteera antolatu dute

Hilaren 24 eta 25erako iragarri dute Pirinioetara joateko asteburuko irteera Trintxerpeko mendizaleek. Urtero batzen dituzte indarrak , Itsastarrak, Trintxer eta Mendi Zaleak taldekoek, Pirinioetarako asteburuko irteera antolatzeko. Aurten Gavarnie eta Troumouse ingurura doaz, eta Pimine mendia igoko dute (2801 m). Hilaren 23an, larunbata, zeharkaldi biri bila egingo dute Troumouseren zehar. Igandean, berriz, gogorragoa izango da etapa. Gloriettesetik Gavarnie herrira joango dira eta hala nahi duenak, ondoren, Pimine mendira igotzeko aukera izango du. Gypaeteko aterpean lo Trintxerpetik hilaren 23an abiatuko dira, 06:45ean. Larunbateko gaua Gavarniko Gypaeteko aterpean emango dute. Irteerak 60 euro balio du eta prezioak autobusa, aterpea, eta gosaria eta afaria barne hartzen ditu. Informazio gehiagorako ondoko telefono zenbakietara dei daiteke: 943 39 07 26/ 943 39 60 55 edota 943 39 60 229

admin

Acampadabidasoa bankarizazioaz eta herri partaidetzaz ariko da

Acampadabidasoak, 15M mugimendutik abiatutako Bidasoko taldeak, batzar herrikoia eginen du gaur Zabaltza plazan, 20:00etatik aurrera. Gaurko bilkurarako gaiak honakoak dira: bankarizazioa eta herri partaidetzaren sustatzea auzo elkarteen bitartez.

admin

Auntxa Trikitixa Eskolarako izenematea zabalik

Irungo Auntxa Trikitixa Eskolak datorren ikasturterako izena emateko epea ireki du. Trikitixa eta panderoa jotzen ikasi nahi duten 4 urtetik gorako haurreei zuzenduta dago, baina eskolatik esan dutenez “haurrez gain, gazteak eta helduak daude ika...

admin
Gehiago