Aiton-amonen astea izango da datorrena Petra Lekuonan

Aiton-amonen astea ospatuko dute astelehenetik aurrera Petra Lekuona zaharren egoitzan. Hainbat ekimen antolatu dituzte astelehenetik ostiralerako arratsaldeetarako (behean), eta larunbatean egun handia izango dute: Senitartekoen Eguna. Senideen bisita...

Aiton-amonen astea ospatuko dute astelehenetik aurrera Petra Lekuona zaharren egoitzan. Hainbat ekimen antolatu dituzte astelehenetik ostiralerako arratsaldeetarako (behean), eta larunbatean egun handia izango dute: Senitartekoen Eguna.

Senideen bisita jasotzeaz gain, bazkari berezia izango dute egoiliarrek eta senideek egun horretan: Barazki budina; frijitu koktela; itsaski krema; txahal masaila onddoekin; etxeko kopa; pastel txikiak; kafea eta kopa.

Bazkaria 14:00etan izango da. Aurretik, 11:00etan, meza izango dute, eta 12:00etan, Lartaun Abesbatzaren emanaldia. Horrez gain, dantzarako aukera ere izango dute, bazkariaren ondoren dantzaldia izango baita 16:00etatik aurrera.

Egoitzatik jakinarazi dutenez, senideek bihar dute larunbateko bazkarirako apuntatzeko azken eguna. Horretarako egoitzatik pasatu behar dute.

  • Asteartea, hilak 20. Bingo berezia.
  • Asteazkena, hilak 21. Gitarra emanaldia.
  • Osteguna, hilak 22. Toka, bolo eta seiko urreak txapelketak.
  • Ostirala, hilak 23. Zaharrenei omenaldia eta sari banaketa.
  • Larunbata, hilak 24. Senitartekoen Eguna: meza, Lartaun Abesbatzaren emanaldia, bazkaria eta dantzaldia.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.