Etzi Donostiara joateko deia egin du ‘Egin dezagun bidea’ ekimenak

Egin dezagun bidea  ekimenak, etzi, Donostian, 17:30ean Antiguako zubitik irtengo den  manifestaziora joateko deia luzatu die herritarrei. Manifestazio horrek,  “Euskal Herrian zabaltzen ari den aro politiko berrian, Espainiako eta Frantziako ...

Egin dezagun bidea  ekimenak, etzi, Donostian, 17:30ean Antiguako zubitik irtengo den  manifestaziora joateko deia luzatu die herritarrei.

Manifestazio horrek,  “Euskal Herrian zabaltzen ari den aro politiko berrian, Espainiako eta Frantziako Estatuek espetxe politika bere horretan” mantetzen dutela salatuko du, antolatzaileek azaldu dutenez. Espetxe politika horren adierazle, preso dauden gaixo larrien eta 197/06 doktrina ezarria duten  euskal presoen egoera dela gaineratu dute, eta oso larritzat jo. Horregatik, espetxe politika “errepresio irizpideetatik konponbide klabeetara aldatzea eskatuko dute”, eta halaber, euskal presoak beraien eskubideen jabe Euskal Herriratzea aldarrikatu “inolako trabarik gabe konponbide prozesuan parte har dezaten”.

Guztion indarrak bildu
Espetxe politika “kriminalarekin” amaitzeko, “guztien laguntza” beharrezkoa dela esan dute ekimenaren ordezkariek: “Euskal eragile, alderdi politiko eta jendarte zabalaren laguntza behar dugu, guztion indarrak biltzea ezinbestekoa delako konponbide demokratikoaren aurka doazen neurri hauek indargabetzeko”. Hala, deialdia zabaldu diete herritar guztiei “urrats berri bat emateko”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.