2011/6

Herrialde arabiarretako iraultzen gaineko jardunaldia antolatu du Askapenak

Larunbatean, herrialde arabiarretako iraultzen inguruan jardunaldia antolatu du Irungo Askapenak. 13:00etan mahai ingurua hasiko da Hazia elkartean. Gero, Palestinako herritarrak prestatutako bazkaria egongo da eta bukatzeko sabel dantza tailerrak izan...

admin

Bilgune Feministaren argazki lehiaketako sariak, igandean

Bilgune Feministak deituriko Gonekin ero bero argazki lehiaketara aurkeztutako lanekin Merkairunen jarritako erakusketa ikusteko aukera dago larunbata arte. Igandean Zabaltza plazan erakutsiko dituzte argazkiak, 17:00etatik 19:30era, eta ondoren izango...

admin

LABek manifestazioa egingo du bihar lan erreformaren kontra

LAB sindikatuak manifestaziora deitu du bihar, ostiralarekin, 12:0etan, Urdanibia plazatik abiatuta. Deialdiaren helburua “euskal langileriari inposatu nahi zaion negoziazio kolektiboaren erreforma salatzea” da.

admin

Julen Mendoza: «Azken minutura arte jokatuko den partida izango da hau»

Oarsoaldeko eta Bidasoko udal gehienetan dagoeneko dena erabakita dagoen arren, Errenteria-Oreretan ezin da halakorik esan. Karguak hartzeko 48 ordu falta  direnean oraindik ez dago ezer erabakita, eta hautesleek aukeratutako ordezkariek zer bozkatu duten ikusitakoan erabakiko da nola osatuko den udal berria. Hori etzidamu izango da, 11:00etatik aurrera. Hala ere, ezingo du edonork joan, gonbidapenak beharko dituzte herritarrek zein komunikabideek. Bitartean argi dagoen gauza bakarra da oraingoan PSE-EEk ez duela alkatetza lortuko. Hauteskundeetan bigarren zerrenda bozkatuena izan denak (4.970 boto eta zazpi zinegotzi), EAJren botoak (hiru) behar ditu horretarako, eta dagoeneko Maite Peña alderdi horren alkategaiak aurreratu du ez diola PSE-EEri babesik emango. Hori bai, EAJko asanblea nazionalak esandakoaren harira, bere alkategaia aurkeztuko du: Maite Peña. Ikusteko dago zerrenda bozkatuena izan den Bilduri ( 6.301 boto, zortzi zinegotzi) alkatetzara iristea oztopatuko dion ala ez PSE-EEk EAJri babesa emanda. Gaur ez du adierazpenik egin Juan Carlos Merino PSE-EEko zerrendaburuak. Beraz, azken minutura arte itxaron beharko da alkatetza norena izango den jakiteko. Julen Mendoza (Bilduko alkategaia): “Arduraz jokatu beharko luke EAJk, herriak eskatzen duena errespetatuz” “Kontaktu erronda bat egin dugu eta oso modu positiboan baloratu gainera, baina kezkatuta gaude nolabait Euzkadi Buru Batzarrak  ezarri dituen irizpideekin. EAJk ez du tokian tokiko errealitatea kontuan [...]

admin

San Miguel Liga aurkeztuko dute larunbatean, arraunaren mundua bilduko duen festan

Santanderren izango da ekitaldia eta aurkezpena egiteaz gain, aurreko denboraldiko onenak sarituko dituzte Arraun denboraldia hastear da eta horren iragarle etzi Santanderren egingo duten festa. Jaialdien Jauregian izango da arraunaren jaia, 20:00etati...

admin

Anunciatako gurasoek Futbol 8 lehiaketa antolatu dute larunbaterako

Don Boscon jokatuko dituzte partidak, 10:00etatik 18:00etara, denboraldiaren bukaera ospatzeko. 8 eta 11 urte bitarteko haurrentzako kirol festa antolatu du Anunciata ikastetxeko guraso elkarteak. Pasaialdeako I. Futbol 8 txapelketa izango da, Alebin e...

admin

Batzarkide akreditazioa jaso du Lore Suarezek

PSE-EEren Lore Suarezek batzarkide akreditazioa jaso du. Pasaitarra hirugarren postuan joan da Aldundirako zerrendan. Aurreko legegintzaldian ere batzarkide izan da. Gipuzkoako errepideen kudeaketa sistema aztertzeko ponentziaren buru izan da eta baita...

admin

Donibaneko Jai Batzordea bilduko da bihar

Sanjoanak ate joka datoz eta Donibanen barrutiko lehenbiziko jaiak antolatzeari ekingo diote herritarrek. Jai Batzordeak bilera deitu du biharko (hilak 9). 20:30etik aurrera bilduko dira, Santiago plazako udaletxe zaharrean.

admin

Obrak direla eta, trafikoa moztuko dute Fanderian

Astelehenetik hasi eta hilaren 24ra arte trafikoa moztuko dute Fanderiako zenbait tokitan. Zehazki, Vicente Cobreros biribilgunean dagoen Iberdrolako Tentsio Altuko Dorrean aldaketa batzuk egin behar dituzte, eta Arragua auzorantz doan kalea moztuko du...

admin

Kultura ezberdinak erakutsiko dituzte

Gizarte Zerbitzuko Prebentzio sailak Denok aniztasunarekin tailerrak antolatu ditu biharko, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Gipuzkoa plazan. Aniztasunaren inguruko ekintza ezberdinak egingo dituzte: haurrek aurpegia margotu ahalko dute, mandalak eging...

admin

Kantu eta dantza igandean Zabaltzan

Meakako Adixkideak dantza taldeak eta Nabartenea abesbatzak gidatuta, kantu eta dantza egiteko bilduko dira igande eguerdian Zabaltza plazan.

admin

Erdi Arora itzuliko da hiria

Hondarribia Erdi Arora bueltatuko da bi egunez, izan ere, Erdi Aroko Azoka antolatu dute etzi eta iganderako. Erakustegiak, tailerrak eta animazioak izango dira Gune Historikoan. Artisautza eta janarien 80 stand inguru jarriko dituzte, eta aintzinako tresnak ezagutzeko aukera izango da. Hondarribia, Erdi Aroan, merkataritza-gune garrantzitsua izan zen eta merkatuei esker, merkatari eta artisauen komunitate dinamikoa bihurtu zen. Horrela, arotzak, errementariak, upelgileak, urreginak, harginak… Erdi Aroko hirigunera itzuliko dira, garai hartako artisauen jakintza eta langintza ezagutzeko. Postuez gain, makina bat ekitaldi izango dira bi egunetan. Saltinbankiak, titiriteroak, malabaristak eta juglareak, Hondarribian bilduko dira azokako bizitza islatu eta girotzeko eta antzinean bezala, kristau-kultura, judutarra eta arabiarra elkarrekin egongo dira. Milaka bisitari izaten ditu azokak urtero. Tailerrak eta erakustaldiak Erdi Aroko ohiturak ezagutzeko tailerretan parte hartzeko aukera eskeiniko dute: buztina, landareak, ehundegia, beira puztua, tradiziozko jokoak, egurrezko kateak eta El Trapi haur tailerra. Eta horretaz gain, ikuskizun anitz izango dira: arku jaurtiketak, aldi bereko xake partidak, erakusketa eta belatz heziketa, gaiteroak, txotxongiloak, juglareak, malabaristak, kontu kontari, aintzinako tresnen erakusketa, arabiar haima, aintzinako musika kontzertua eta Khantoria taldearen eskutik. Animalien eskubideak Animalien eskubideak babesten dituen Perroland elkarteak katamotzen erakusketa Erdi Aroko Azokan debekatzea eskatu dio Hondarribiko Udalari. Izan ere, 6/1993 legea urratzen duela azaldu [...]

admin

Bakoitzak bereari eutsita, Santanorentzat aginte makila

Jose Antonio Santano PSE-EEko alkategaiak aginduko du Irunen beste lau urtez. Azken orduko ezustekorik ezean, larunbateko udalbatzarreko bigarren bozketan (12:00etan hasiko da) izendatuko dute alkate, gehiengoz, lehen bozketan ordezkaritza duten alderdi bakoitzak bere hautagaia aurkeztu eta hari sustengua eman eta gero. Santanok hartu beharko luke aginte makila etziko kargu hartze ekitaldian, eta sozialisten esku geratuko litzateke hiria gobernatzeko ardura. Ikusteko dago datozen asteetan zein mugimendu ematen diren, eta Gipuzkoan hartzen diren erabakiek Irunen eraginik ote duten. PSE-EEk gobernu indartsu eta anitza nahi zuela agertu zuen maiatzaren 22a eta gero. EAJ eta PP Xabier Iridoy jeltzaleak bere hautagaitza aurkeztuko du, eta bost boto jasoko ditu, EAJren zinegotzienak. Datorren astean argituko du Iridoyk legealdian zein jarrera hartuko duten, hots, Santanorekin akordiorik sinatuko duten ala ez. Juana Bengoetxeak ere ez du azaldu PPren jarrera zein izango den, baina, momentuz behintzat, ez dirudi sozialistekin bat egingo dutenik. Popularrek Bengoetxearen hautagaitza aurkeztea eta euren bost bozkak jasotzea, hori litzateke normalena. Bildu eta Ezker Batua Santanok alderdi guztiekin eginiko elkarrizketen ondoren, Bildu eta Ezker Batua izan ziren sozialistekin gobernua ez osatzeko erabaki irmoa hartu zuten bakarrak. Bilduk bost eserleku lortu zituen maiatzaren 22an eta Ezker Batuak bakarra. Biek ala biek sozialistekin akordio puntualetara iristeko prestutasuna agertu [...]

admin

Oiartzun Irratia: ekainak 9

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Zuberoa kantuz. 11:30ean: Zulotik deiadarka. 12:10ean: Aitor Etxeberria alkatea eta Enrike Lekuona alkateordea. 13:15ean: Lore atala. 15:00etan: Albisteak. 18:00etan: Arguyuan (errepikapena)....

admin

Pasaian bakarrik gobernatuko du Bilduk, unean uneko akordio bila

PPrekin izan ezik, ordezkaritza lortu duten gainontzeko alderdi guztiekin izan dira Bilduko hautetsiak. Programaren araberako akordio puntualetara iristeko asmoz, baina bakarrik. Hala gobernatuko dute Pasaian Bilduk lortu dituen zortzi zinegotziek. Udalean ordezkaritza lortu duten alderdiekin egiteke zuen erronda bukatu du  honezkero Bilduk. Amaia Agirregabiria alkategaiak aipatu bileretan beren eskaintza zein izan den argitu du: «Gure jarrera alderdi guztiekin bera izan da: irekitzearen aldekoa, Udala guztion artean egitearen aldeko apustua egin dugu, eta hori argi utzi diegu guztiei». Alderdi guztiek, ordea, ez diete harrera bera egin. PSE-EErekin egin zuten lehen bilera, lehengo maiatzaren 31ean. «Argi utzi ziguten azkenaldian mantendu duten jarrera bera mantenduko dutela, ezetzaren jarrera, eta ez dutela inongo posizio aldaketarik egingo», adierazi du Agirregabiriak. EBrekin eta EAJrekin ere izan dira, lehengo asteartean. «EBrekin akordio ideologikoetara iristea ezinezkoa litzateekela» argitu du Bilduren buruak, «baina programatikoetan akordioetara iritsi» daitezkeela iragarri du. Oraingoz, ordea, ez dute halakorik itxi: «printzipioz akordio zehatzik ez dugu. Horiek lantzen ari gara, baina oraindik ez ditugu», zehaztu du. EAJrekin izandako bileran EBrekin izandakoan baina kontu gutxiago zehaztu zituztela argitu du Agirregabiriak. Hala ere, baikorra da  balorazioa: «Errespetuzko jarrera agertu ziguten eta baita guk haiei ere», jakinarazi du. PPri ere luzatu diete bilera egiteko gonbidapena, baina ez dute [...]

admin

Cheer Accident taldeak joko du Mogambon

Beren hamazazpigarren diskoa aurkeztera heldu da Chicagoko taldea Mogambora. No ifs, ands or dogs izenburupean, musika «progresiboa» bildu dute amerikarrek. Chicagoko taldeak hirugarren aldia du Europan. Haiekin batera Frantziako Doncamatic taldeak joko du. Kontzertua astelehenean da (hilak 13), 20:00etatik aurrera. Sarrerak zortzi euro balio du.

admin

Pintxo dastaketa izango da Laurak Bat Egunaren ardatz

Laurak Bat Egunaren 11. aldian, dastaketak ordezkatuko du urteroko pintxo lehiaketa Asteburuan ospatuko da Antxon eta Trintxerpen Laurak Bat Eguna. XI. aldia du merkatarien eta ostalarien urteroko festak,  eta aurten bi berrikuntza nagusi ditu: batetik, ohiko pintxo lehiaketa dastaketa izango dela, eta bestetik, bi zozketa egingo dituztela, bezero irabazleek Nojako (Kantabria, Espainia) spa batean asteburu pasa egin dezaten, gastu guztiak barne. Zozketa, asteazkenean Lehiaketa ez izanagatik, baina, tabernariek eskainiko dituztenak «oso pintxo landuak» izango direla iragarri dute elkarteko Ramon Ilarregik eta Aitor Olanok Laurak Bat Egunaren berri emateko deitutako prentsaurrekoan. 1,50 euro kobratuko dute aurten pintxoa, eta edaria ez da barne izango. Festak irauten duen bi egunetan, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara bitartean eskainiko dituzte pintxoak. Horrez gain, dastaketa bitartean kale animazioa izango dela iragarri dute. Urtero legez, trikitilariak ariko dira kaleak alaitzen. Laurak Bat Eguna ostalaritzara mugatu ez dadin, beste establezimenduetara zabaldu nahi izan dituzte aurten ospakizunei lotutako jarduerak. Honela, larunbatean eta igandean, hau da, ostalariek pintxoak eskainiko dituzten bi egunetan zehar elkarteko kide diren denda, bulego eta bestelako establezimenduetan zozketarako txartelak oparituko dizkiete bezeroei. Datorren asteazkenean egingo dute zozketa, 14:00etan, Trintxerpeko alkateordetzan. Tabernak Antxo: Mimos. Ekarri. Iparra. Kamio. Trintxerpe La bodeguilla. Coruña. Maritxu. Izkina. El Caserio. Mil hiru. [...]

admin

Lehen aldiz alkatea emakumea izango da Oiartzunen

Hainbat aldaketa izango dira legegintzaldi berrian Oiartzungo udaletxean. Lehenengoa agintari nagusiari dagokiona. Lehen aldiz herrian, emakume batek hartuko du alkate kargua: Aiora Perez de San Romanek. Zinegotziei dagokienez, aurreko legegintzaldieta...

admin

Salburuako hezegunera erretiratu elkarteekin

Erretiratuen elkarteek ikasturteko azken irteera egingo dute hilaren 18an. Gasteizera antolatu dute txangoa egun horretarako, eta Salburuako hezegunea ezagutzeko baliatuko dute irteera. Interesdunek, ekainaren 14a baino lehen eman beharko dute izena Ol...

admin
Gehiago