
Iazko udaberrian antxoaren biomasak ozta-ozta gainditu zuen zuhurtziazko muga (33.0000 tona), eta aurten, berriz, zuhurtziazko mugaren halako lau da Biomasa. Hala eman dute aditzera Bioman kanpaina kudeatzen duten Azti-Tecnaliako iturriek. Antxoaren bi...

Nafarroako etorbideko Marta tabernan bi bider lapurtu dute astebetean. Lehengo asteko ostegunean sartu ziren lehenik lapurtzera eta astelehenean bigarrenez. Ertzaintzak aurrekari asko dituzten bi lapur gazte atxilotu zituen bertan.

Joakin Etxeberria pala txapelketak martxan jarraitzen du, eta lau partida jokatu dituzte. Larruzko paletan honako emaitzak izan dira: Lopez-Lete 35/ Luzuriaga-Amiano 29, eta Elortza-Sarasola 20/ Aizpurua-Soraluze 35. Pala motzean, berriz, honako emai...

Frida Pipol talde errenteriarrak kontzertua emango du bihar gauean Haizea tabernan (Gamon Zumardia 14). 23:30 inguruan hasiko da emanaldia. Talde errenteriarraren ardatz nagusia fusioa da. Hala, askotariko doinuak taularatuko dituzte Haizea tabernan, b...

Marta-Amaia/Amaia-Esti: 20-30. Martxel-Aitor/Ganix-Kpo: 27-30. Igor-Asier/Alatz-Xabi Alzuri: 16-30. Aingeru-Asier/Martxel-Jonathan: 23-30. Imanol-Jon O./Iñaki-Sardiña: 30-24. Jaione-Eneritz/Xole-Karmele: 21-30. Imanol-Jon O./Patxi X.-Jon I.: 30-9. J...

Erditze aurreko prestaketa egiteko ikastaroa antolatu dute galtzarabordako kiroldegian

Igande arratsaldean musika doinuak entzuteko aukera izango da San Marko gotorlekuan. Hilabete osoan zehar aritu dira emanaldiekin, eta asteburu honetan izango da azken emanaldia Izeberg taldearekin. Bertsioak egingo dituzte. 18:30ean hasiko da emanaldia.

Euskara sustatzeko diru laguntzak emateko lehiaketa zabaldu du Euskara sailak eta diru laguntzak bost eratakoak dira. Lehena udako euskara ikastaroak antolatzeko bideratuko dute, eta eskaera aurkezteko epea uztailaren 1ean bukatzen da. gainontzekoak ur...

Behemendi Elkartea eta Hondarribiko Udala nekazal bideetako ertzak garbitzen dabiltza azken asteotan. Arkoll, Zimizarga, Akartegi, Montaña eta Jaitzubia auzoetako bideak atondu dituzte, eta guztira 60 kilometro inguru garbitu dituzte. Gregorio Berro...

Kataxulo gaztetxeko kideek festa berezia antolatu dute, gaurko, San Joan bezperaren harira. Gaurko egunez, ohikoa da sua egitea, baina beste pare bat ekintza ere antolatu dituzte, Kataxuloko gazteek. Hala, 18:30etik aurrera, brilet txapelketa izango da...

Ilargi Beltza gobernuz kanpoko erakundea hainbat proiektu egiten ari da Nagarote herrian, Nikaraguan. Azken proiektuan, Nagaroten haurren bi futbol talde sortzea aurreikusi dute: 20 haur izango ditu talde bakoitzak, eta mistoak izango dira. Horretarako...

Altzibarko Agerre-alde etxadian 32 aparkaleku gehiago egiteko lanak egiten ari da Udala. Oraingo aparkalekuaren bazterrean egiten ari dira eremua handitzeko lanak, Agerre baserriaren azpialdean. Brues ari da lanak egiten, izan ere, lur horren jabea ber...

Pasa den asteburuan EAT Errenteriako Atletismo Taldeko 50 kidek ikasturte bukaerako bazkaria egin zuten. Urtean zehar gehien nabarmendu diren atletak saritu zituzten. Taldearen aitortza Jose Mari Dadebatek jaso du, egindako lanarengatik, parte hartzear...

emakumeen danborradako entseguak eta XV. urteurrena ospatzeko afaria

Gipuzkoako Emakumee II Liga, arraunean, Donibanen abiatuko da, ekainaren 25ean

San Juan gaua ospatuko dute gaur Ugaldetxon. 20:30etik aurrera jarri dute hitzordua, Atamitxen. Norberak eraman behar du jatekoa, eta sagardoa eta giroa antolatzaileek jarriko dute.

Ibilbidea Donostian hasi ondoren, Eko Birak Errenteria-Orereta bisitatuko du bihar egun osoz. Ingurumenarekiko kontzientziazioa helburu duen azoka horrek arlo horretan lan egiten duten talde eta norbanakoak bilduko ditu, eta hainbat erakustoki izango dira: nekazari eta artisau txikiak, bigarren eskuko produktuak, energia berriztagarrietan lan egiten duten enpresak… Zumardian jarriko dituzte postuak, eta goizez, 10:30etik 13:30era eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik. Kutxa eta Emaus dabiltza Eko Biraren atzean, eta Gipuzkoako bederatzi herri bisitatzea espero da; horietako bat da Errenteria-Orereta. Azokaren bidez gizartea ingurumen gaietan kontzientziatzea nahi dute, eta baita herritarrei produktu ekologikoak kontsumitzeko aukera ematea ere. Azoka bakoitzak postu ezberdinak egongo dira, eta herrian egingo dutenaren kasuan Garbitek enpresa ezagutzeko aukera izango da. Energia berriztagarrien arloan ibiltzen den enpresa horrek energia mota hori darabilten jostailuak jarriko ditu haurren eskura. Eko Biran faltako ez den beste enpresa bat Pasaiako Itsasgela izango da. Itsas ondarea leheneratzea helburu du. Donostian egon ziren beste enpresa batzuk izango dira Usurbilgo Lanbide Eskola eta Ennera. Biek ere energia berriztagarriak lantzen dituzte. Famatuen objektuen enkantea Erakustokiekin batera, hainbat pertsona ezagunek emandako objektuak jarriko dira enkantean. Eskaintzak egiten hasi eta guztietan altuena egiten duen bisitariak eramango du etxera. Horrez gain, postuak ikusten ibili eta gero taberna ekologikoan atseden [...]

Hondartzari buruzko informazioa eskainiko dute Udaleko web orrian. Horrela, erabiltzaileek hondartzak eskaintzen dituen zerbitzuen inguruko informazioa jasotzeko aukera izango dute. Aurten, Hondarribiko hondartzak bandera urdina eta berdea izango du. &...

Hilabete eta zertxobait pasatu da Estanis Lopez presoak herrira iritsi zela. Maiatzaren 10ean geratu zen aske, 25 urte preso eman ondoren (Ander Errandonea Ordoxelai presoarekin batera). Orain, auzotarrek, afaria antolatu diote Lopezi, askatasuna ber...