Danborradarako entseatzeari ekingo diote Trintxerpeko emakumeek

emakumeen danborradako entseguak eta XV. urteurrena ospatzeko afaria

Orain dela hogeita bost urte sortu zuten Trintxerpeko emakumeek beren danborrada propioa, eta aurten urteurrena ospatuko dute  karmenetan. Afaria antolatu dute herritar guztiei irekia, eta txartelak salgai jarri dituzte honezkero, 30 eurotan ondoko tabernetan: Erdibana, Milhiru, O’Fardel, Paulaner, Avenida, Busturia, Amistad  eta Juanito.
Entseguak datorren
astetik aurrera, Zirizan

Entseatzeari datorren astean ekingo diote. Asteartean izango da lehenbiziko entsegua, 19:30ean, eta ostegunean, hilaren 30ean, bigarrena, 20:00etan.
Horrez gain, uztailaren 5ean, 7an eta 12an izango dira entseguak, guztiak, 20:00etatik aurrera. Entseguak Ziriza etxean egingo dituztela iragarri dute antolatzaileek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.