Oiartzun Kirol Elkarteak (OKE) denboraldi bukaerako bazkaria egingo du etzi, Madalensoro pilotalekuan. Guztira, 400 pertsona inguru biltzea espero dute: jokalariak, entrenatzaileak, delegatuak, Udaleko ordezkariak eta babesleak. Aurretik, baina, partid...
Josu Elberdin musikagile pasaitarrak konposatutako Ave Maris Stella interpretatuko dute bihar Leioan. Leioa Kantika Koralaren X. urteurrena ospatuko dute asteburuan Leioan. Elberdinek urteurrenaren ospakizunerako propio sortutako pieza da bihar Leioa...
Illumbe Abesbatza eta Juan de la Encina Abesbatza. Biek abestuko dute bihar, 20:15etik aurrera, Trintxerpeko parrokian. Manuel Beltranek zuzenduko du Trintxerpeko abesbatza. Mirande de Ebro herritik heldu den abesbatza, berriz, Arantxa de Juan Graciak ...
Musika konpositoreek euren lanak ezagutzera emateko aukera bikaina izango dute Musikagileak Nazioarteko I. Bandarako Musika Konposizio Sariketaren bidez. Lehiaketa irekia izango da, eta irabazleak egindako lana datorren urteko Musikasten estreinatuko dute. Lehiaketa hainbat erakunderen elkarlanaren arteko emaitza izan da: EMKE Errenteriako Musika Kultur Elkartea, Eresbil Musikaren Euskal Artxiboa eta erakunde publikoak (udala, aldundia eta Jaurlaritza). Hain zuzen, gaur izan dira aurkezpenean erakundeetako ordezkari batzuk. Josu Mitxelena EMKEko bandako zuzendariak azaldu duenez, bandan sortu zen ideia, eta handik Eresbilengana jo zuten ideia garatu eta martxan jarri ahal izateko. Mitxelenaren arabera, musika herriarenagana eramateko lehen urratsa direla bandak, eta horiek “suspertu eta indartu” egin behar direla, eta horretarako obra berriak behar dituztela. Euskal Herrian dagoen konposizio berrien hutsunea betetzeko lehiaketa garrantzitsua izango dela iritzi dio, eta bide batez, musikari berriek euren lana ezagutzera emateko. Jon Bagues Eresbileko zuzendariak ere ildo horri jarraitu dio, eta esan du, bandaren errepertorioa handitu beharra dagoela. Izan ere, egungo bandek batik bat XX. mende hasieran konposatutako abestiak jotzen dituztela azaldu du, eta beranduegi bada ere, egitasmo horren bidez kopurua eta maila ere handitzera iritsiko direla uste du. Bestalde, ekimen horretan izan den elkarlana ere garrantzitsutzat jo du Eresbileko zuzendariak. Itziar Bilbao SGAEko ordezkariak ere parte hartu du [...]
Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleek ikasturte bukaeran ematen dituzten kontzertuak azken txanpan sartu dira. Astelehenean hasi ziren, eta datorren asteartean bukatuko dira. Gaur arratsaldean, 18:00etatik aurrera, abesbatzaren eta klarinete ikasleen ...
Irungo Bilgune Feministak salatu du sexu erasoa jasan zuela emakume batek atzo, 07:00etan, lanera zihoala. Virgen Milagrosa kaleko zaharren egoitzan lan egiten du emakumeak, eta erasoa inguru horretan izan zela argitu dute Bilgune Feministako kideek. H...
Galiziako Astearen XXII. ekitaldia egingo dute Errenteria-Oreretan. “Lehen aldiz, aste osoa izango da”, adierazi du Xose Antonio Vilaboa antolatzailetako batek. Bi zatitan banatu dute astea. Alde batetik, kultura ekitaldiak egingo dituzte astelehenetik ostegunera, hitzaldiekin. Asteburuan, berriz, ekitaldi folkloriko eta gastronomikoak. Galiziako Astea aurkeztearekin batera, Estadea literatura aldizkaria ere aurkeztu dute. Vilaboak esan duenez, “Errenterian aurkezten dugu beti, bertan galiziar komunitate handiena dagoelako”. Ondartxo auzoan 1.100 galiziar bizi direla nabarmendu du Vilaboak. Gainera, Argazkigintza Sariaren bigarren ekitaldia ere egingo dute. Gai bakarra Galizia izango da, nahiz eta argazkiek ez duten nahi eta nahi ez Galizian ateratakoak izan behar. Gipuzkoako Argazkilaritza Elkartera bidali behar dira. Egitaraua Hilak 20, astelehena 19:00: Estadea aldizkariaren aurkezpena eta hitzaldia, Reina Aretoan. 19:15: Música tradicional gallega hitzaldia, Manuel Gómez García Manu-rekin. Gipuzkoako Galiziako etxeko Trisquele gaita eta galiziar dantza taldearen gaita jotzaile nagusia da. Hilak 20, astelehena 19:00: Estadea aldizkariaren aurkezpena eta hitzaldia, Reina Aretoan. 19:15: Música tradicional gallega hitzaldia, Manuel Gómez García Manu-rekin. Gipuzkoako Galiziako etxeko Trisquele gaita eta galiziar dantza taldearen gaita jotzaile nagusia da. Hilak 21, asteartea 19:00: Hitzaldia Xose Estevez Rodriguezekin (Doktore Historia modernoan Deustuko Unibertsitatetik. Idazle eta kultura galiziarraren dinamizatzaile Euskadin): Castelao, humor e compromiso. Reina Aretoan izango da. Hilak 22, asteazkena [...]
Emakumeen artean kirola sustatzea helburu duen Heuk proba ezan ekimenaren azken saioa asteazkenean egin zuten. Fortuna Kirol Elkarteak adin guztietako emakumeentzako entrenamenduak antolatu ditu azarotik, eta ikasturtea bukatu dute jada. Egitasmoaren sustatzaileek jakinarazi dute ekimenak “arrakasta” izan duela, eta datorren ikasturtean berriz ere egingo dutela. 50 emakumek baino gehiagok parte hartu dute Heuk proba ezan ekimenean. Entrenamenduak astelehenetik asteazkenera egin dituzte, 19:00etatik 20:00etara, Claudia Beobidek gidatuta. Hala, egun horietako bakoitzean batez beste hamabost emakumek parte hartu dute. Bestalde, antolatzaileek eskerrak eman dizkiote Hondarribia Arraun Elkarteari ekimena egiteko hainbat azpiegitura utzi dituelako.
Kontxi-Marta/Xole-Karmele: 13-30. Gari-Orkatz/Xurko-Xumo: 30-18. Imanol-Iban/Oinatz-Gari: 8-30. Anartz-Iñigo/Aingeru-Jon: 30-29. Julen-Tximino/Patxi X.-Jon I.: 30-15. Fermin-Andres/Anartz-Goya: 30-22. Imanol-Jon O./Iñaki-Sardiña: 30-24. Imanol-Jon ...
Aiako Harriaren irudiak eta dantzari baten saltoak ilustratuko dute xanistebanetako jai giroa aurten. Amaia Irazustaren Jauzia kartelak iragarriko ditu aurtengo xanistebanak. Hala erabaki du Udaleko Kultura Saileko kideek, Urtekari Batzordeko kideek e...
Azken asteburua dute Itsas Mendi elkarteak antolatutako musika jardunaldiak. Bihar, Hondore Koruak abestuko du 20:30ean, elizan, Jesus Maria Unanue Munduateren zuzendaritzapean, eta Arkaitz Mendoza pianista lagunduta. Igandean, berriz, Konstantzia Musi...
Sei eta hamabi urte arteko haurrentzako ez ezik, familia osoarentzako moduko kale ekintza antolatu du Ttak-ek bihar arratsalderako. Doneztebe plazan egurrezko hogei jolas eta jostailu jarriko dituzte, jostatzeko gogoa duten guztien eskura, 16:30etik au...