Konstantzia Musika Bandak itxiko ditu Itsas Mendiren Musika hamabostaldia

Azken asteburua dute Itsas Mendi elkarteak antolatutako musika jardunaldiak. Bihar, Hondore Koruak abestuko du 20:30ean, elizan, Jesus Maria Unanue Munduateren zuzendaritzapean, eta Arkaitz Mendoza pianista lagunduta. Igandean, berriz, Konstantzia Musi...

Azken asteburua dute Itsas Mendi elkarteak antolatutako musika jardunaldiak. Bihar, Hondore Koruak abestuko du 20:30ean, elizan, Jesus Maria Unanue Munduateren zuzendaritzapean, eta Arkaitz Mendoza pianista lagunduta. Igandean, berriz, Konstantzia Musika Bandak joko du plazan, eguerdian, Ramon Vegaren zuzendaritzapean.

Mikel Laboaren omenez antolatu du Itsas Mendik aurtengo musika hamabostaldia, eta jardunaldiak bukatzeko asteburu baten faltan oso  balorazio positiboa egin dute antolatzaileek. “jende asko etorri da, eta horrek aurrera egiten animatzen gaitu”, esan dute. Lehengo asteburuan, Iñaki Salvadorren kontzertua izan zen, Ainara Ortega kantari zela. Mikel Laboaren alarguna, Marisol Bastida, Donibanen izan zen, beste 300dik gorako entzuleekin batera kontzertua zuzenean jarraitzeko. Gauen, berriz, Naizroxa taldekoek jo zuten Laboaren omenez plazan.

Jardunaldietako lehen asteburuan Mugarik Gabeko Txuntxuneroak aritu ziren Trintxerpe, San Pedron eta Donibanen. Maite Urbieta sopranoaren kontzertuaz ere gozatzeko aukera izan zen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.