‘Heuk proba ezan’ ekimenak “arrakasta” izan du

Emakumeen artean kirola sustatzea helburu duen Heuk proba ezan ekimenaren azken saioa asteazkenean egin zuten. Fortuna Kirol Elkarteak adin guztietako emakumeentzako entrenamenduak antolatu ditu azarotik, eta ikasturtea bukatu dute jada. Egitasmoaren sustatzaileek jakinarazi dute ekimenak “arrakasta” izan duela, eta datorren ikasturtean berriz ere egingo dutela. 50 emakumek baino gehiagok parte hartu dute Heuk proba ezan ekimenean. Entrenamenduak astelehenetik asteazkenera egin dituzte, 19:00etatik 20:00etara, Claudia Beobidek gidatuta. Hala, egun horietako bakoitzean batez beste hamabost emakumek parte hartu dute. Bestalde, antolatzaileek eskerrak eman dizkiote Hondarribia Arraun Elkarteari ekimena egiteko hainbat azpiegitura utzi dituelako.

Emakumeen artean kirola sustatzea helburu duen Heuk proba ezan ekimenaren azken saioa asteazkenean egin zuten. Fortuna Kirol Elkarteak adin guztietako emakumeentzako entrenamenduak antolatu ditu azarotik, eta ikasturtea bukatu dute jada. Egitasmoaren sustatzaileek jakinarazi dute ekimenak “arrakasta” izan duela, eta datorren ikasturtean berriz ere egingo dutela.

50 emakumek baino gehiagok parte hartu dute Heuk proba ezan ekimenean. Entrenamenduak astelehenetik asteazkenera egin dituzte, 19:00etatik 20:00etara, Claudia Beobidek gidatuta. Hala, egun horietako bakoitzean batez beste hamabost emakumek parte hartu dute. Bestalde, antolatzaileek eskerrak eman dizkiote Hondarribia Arraun Elkarteari ekimena egiteko hainbat azpiegitura utzi dituelako.

'Heuk proba ezan' ekimenaren partaideetako batzuk

'Heuk proba ezan' ekimenaren partaideetako batzuk

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.