Amaia Irazustaren kartelak iragarriko ditu xanistebanak

Aiako Harriaren irudiak eta dantzari baten saltoak ilustratuko dute xanistebanetako jai giroa aurten. Amaia Irazustaren Jauzia kartelak iragarriko ditu aurtengo xanistebanak. Hala erabaki du Udaleko Kultura Saileko kideek, Urtekari Batzordeko kideek e...

Aiako Harriaren irudiak eta dantzari baten saltoak ilustratuko dute xanistebanetako jai giroa aurten.

Xanistebanetako kartela

Amaia Irazustaren Jauzia kartelak iragarriko ditu aurtengo xanistebanak. Hala erabaki du Udaleko Kultura Saileko kideek, Urtekari Batzordeko kideek eta herriko margolariek osatutako epaimahaiak. Aurten, 20 lan aurkeztu dituzte lehiaketara.

Sari banaketa abuztuaren 1ean izango da, udaletxeko areto nagusian. Egun horretan, kartel lehiaketako irabazleez gain, xanistebanetako omenduak ere sarituko dituzte, eta Mugarri bildumako liburua aurkeztuko dute, besteak beste.

SARIAK:

  • Irabazlea: Amaia Irazusta Etxebeste.
  • Oiartzuar onena: Maider Belarra Mitxeo.
  • Akzesitak: Angel Blanco Egoskozabal eta Patri Arozena Gorostidi.
  • Margosororen urtebeteko beka: Garazi Etxeberria.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.