Denboraldi bukaerako bazkaria egingo dute OKEko kideek etzi

Oiartzun Kirol Elkarteak (OKE) denboraldi bukaerako bazkaria egingo du etzi, Madalensoro pilotalekuan. Guztira, 400 pertsona inguru biltzea espero dute: jokalariak, entrenatzaileak, delegatuak, Udaleko ordezkariak eta babesleak. Aurretik, baina, partid...

Oiartzun Kirol Elkarteak (OKE) denboraldi bukaerako bazkaria egingo du etzi, Madalensoro pilotalekuan. Guztira, 400 pertsona inguru biltzea espero dute: jokalariak, entrenatzaileak, delegatuak, Udaleko ordezkariak eta babesleak.

Aurretik, baina, partida berezia antolatu dute: Aitor Puertas jokalariaren omenezko partida. Beteranoek jokatuko dute, Puertasen taldekide izan direnen kontra. 10:30ean izango da, Karla Lekuona zelaian. Puertas Lehenengo Erregionaleko jokalaria zen, baina istripu baten ondorioz futbola utzi behar izan du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.