Elizalde Dantza Taldearen saioa etzi izango da

Elizalde Herri Eskolatik jakinarazi dutenez, Elizalde Dantza Taldearen emanaldia ez da bihar izango, etzi baizik. Udalaren Gotti Betti agendan eta gaurko BOGA OARSO BIDASOKO HITZA-ren astekarian bihar izango dela jartzen du, akats baten ondorioz, eta i...

Elizalde Herri Eskolatik jakinarazi dutenez, Elizalde Dantza Taldearen emanaldia ez da bihar izango, etzi baizik. Udalaren Gotti Betti agendan eta gaurko BOGA OARSO BIDASOKO HITZA-ren astekarian bihar izango dela jartzen du, akats baten ondorioz, eta informazio hori zuzentzeko eskatu dute Elizalde Herri Eskolatik.

Saioa, beraz, etzi izango da (igandean), 12:45ean, Doneztebe plazan, Elizalde Dantza Taldearen eta Lartaun Txistulari Taldearen eskutik.

Bertan sei eta hamasei urte bitarteko dantzariak ariko dira, eta Elizaldetik nabarmendu dutenez, “ikasturtean zehar landutakoa ikusteko aukera paregabea  eskainiko digute”.

Dantza emanaldi berezia izango da, gainera. Aurten 100 urte betetzen dira Yon Oñatibia hil zenetik. Urteurren hori dela eta, “maisu handiaren errepertorio oparotik hartutako zenbait dantza aurkeztuko dizkigute, besteak beste”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.