
Ibargain Musika Eskolako kideek ikasturte bukaerako kontzertuak egin zituzten ostegunean eta ostiralean udaletxean. Eta ikasturte bukaerako jaialdia larunbatean, Elorsoron. Xabier Leteren Xalbadorren heriotzean kantatuz amaitu zuten emanaldia.

Azken bost urteetako bideari jarraiki, Kemen Dantza taldeak Hondarribia Dantzan ekimena antolatu du astelehenetik igande arte, eta dantza eta folklorearen inguruko jardunaldietan, inauteriak izango dituzte ardatz. Ekimena astelehenean hasi zuten, izan ere, Larrain dantza ikastaroa gauzatzen ari dira arratsaldero eta ostiral arte Jostaldi pilotalekuan. Bihar aldiz, Oier Araolaza dantzariakEzpata-dantzak eta inauteriak, tradizio zaharrak eta festa berriak hitzaldia eskainiko du Udaletxeko areto nagusian, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Asteburua dantza giroan murgilduko da Hondarribia, izan ere, dantza agerketak izango dira bai larunbat eta baita igandean ere. Larunbatean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Antzuolako Oinarin, Amezketako dantzariak, Garaziko Garaztarrak eta Muskildiko dantzariak taldeen agerketak izango dira kaleetan, eta 19:00etan Santa Maria Madalena plazan bilduko dira. Dantzan ikasiko dute Dantzaldia bukatutakoan, erromeria izango da plazan bertan 20:30etik aurrera. Erromeriak bi zati izango ditu; lehenengoan, Irun udal txistulariek eta Kemen dantza taldeko musikariek erromeri gidatua egingo dute. Horrela, dantzak azaldu eta gidatuko dituen dinamizatzailea egongo da plazan, erromerian parte hartu nahi duen edonork momentuan emandako azalpenak jarraituz dantzariekin gozatu dezan. Bigarren zatian, dantzatzen jarraitu ahal izango dute trikitixaz lagundutako erromerian. Harrobiko dantzariak Igandean gazteenen txanda izango da; Kemen, Adaxka eta Talaiako dantzariak ibiliko baitira hiriko kaletan giroa jartzen. Eguerdian hasiko dute dantza ekimena eta 12:00etatik aurrera Gernikako arbolatik [...]

Udalak arte plastikoa, argazkigintza eta zinea arloetako sormen artistikoa laguntzeko hiru beka emateko lehiaketa abian jarri du. Horrela, artegileei ere beraien obra sortu eta garatzeko aukera ematea dute helburu Hondarribiko Udalean. Arte plastiko e...

Bihar osteguna, arratsaldeko 18:30etik aurrera gaueko 21:00ak arte, odol emaileek hilabeteroko zita dute Kasino Zaharrean. Ohiko emaileak direnez gain, hemendik aurrera odola eman nahi duten herritarrentzat ere dago irekita deialdia

Xorrolak bi urte bete ditu gaur. 2009ko ekainaren 1etik, ia 100.000 erabiltzaile izan ditu herri barruko autobus zerbitzuak. Iraunkortasunaren aldeko apustua eta herri barruko mugikortasuna hobetzeko erronka izan da Xorrola, Udaletik gogorarazi dutenez...

Eraiki Dantza Taldeak urte amaierako jaialdia egingo du heldu den larunbatean, ekainaren 4ean, Amaia Kultur Zentroko auditorioan. 19:00etatik hasita, Eraiki osatzen duten talde guztiek urtean zehar ikasitakoa erakutsiko dute. Sarrera orokorrak 4,70 eur...

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Udalaren tartea. 11:30ean: Metaziyan bila. 12:10ean: Elkarrizketaren tartea. 13:15ean: Kirolez blai! Gonbidatuak: Juanan Legorburu eta Xabier Azkargorta. Ikasturteko azken saioan, futboleko Tx...

Hirugarren aldiz, Olagarro Festa egingo dute Fanderian igandean, Erdiko Erreka auzo elkarteak antolatuta, eta Errenteriako Udalaren laguntzarekin. Hara hurbiltzen diren herritarrek, behintzat, nahiko olagarro probatzeko aukera izango dute 300 kilo prestatuko baitituzte. Kiloko zazpi errazio ateratzea kalkulatzen dute antolatzaileek; beraz, 2.100 errazio izango dituzte herritarren artean banatzeko. Aurten jaio antolatzen ahalegin handia egin duen lankide bat omenduko dute: Carlos Mendez. “2009an ekimen hori antolatzen hasi zirenetik guztia eman du, eta iaz utzi zigun. Zure omenez doa hau”, adierazi du Rafa Lorente Erdiko Erreka elkarteko presidenteak. Gogorarazi du iaz eguraldi txarra izan zutela, eta espero dute aurten, behintzat, laguntzea. “Antolatzaileen helburua da festa antolatzen jarraitzea, eta urtez urte hobetzea”, gaineratu du. Ildo horretatik, edozein kultur ekintzetara “irekiak” daudela zehaztu du, beti ere norbait hori antolatzeko prest dagoen heinean. Eguerdi aldera hasiko da jaia. 11:30ean gaita doinuak barreiatuko dira auzoan zehar, Iruñeako Santiago Apostol taldearen eskutik, eta horrekin batera dantza emanaldia egingo dute. Goizean zehar olagarroa prestatzen aritu ondoren, 12:00etatik aurrera hori dastatzeko aukera izango da. Olagarroari laguntzeko galiziar produktuak probatu ahal izango dira: lakoia, ogi galiziarra, galizar enpanada, Santiago Tarta, titi gazta, Albariñoa, Ribeiroa, uxuala (orujoa)… Arratsaldean, berriz, queimada nagusia egingo dute, eta azkenik, olagarroaren hirugarren jaia agurtzeko, dantza emanaldia izango [...]

Gizarte Zerbitzuak sailak Oporrak Bakean programaren bidez, uztailean eta abuztuan 8 urtetik 12 urte bitarteko 8 neska-mutil saharar hartzeko deialdia egin du. Izaera humanitarioa duen programak, zenbait arrazoiengatik gizarte egoera txarretan dauden u...

Maiatzean literatur tailerrak bertan behera gelditu ziren eta orain ekainean, saioak ospatzen hasiko dira berriro ere. Horrela, datorren asterako bi saio antolatu dituzte; biak gazteleraz izango dira eta bietan Mc Ewan idazlearen Chesil Beach liburua l...

CPIE Euskal Itsasbazterrak Bizkaiko hiriburura geologia ibilaldia antolatu du larunbaterako, Bilboko sinklinaleko ur-azpiko bolkanismoa ezagutzeko. Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea, telefonoz (0559-20 37 20) edo cpie.littoral.basque@hendaye....

Betti Gotti Euskara Kultur Elkarteak herri bazkaria antolatu du hilaren 25erako. Eguna, baina, ez da bazkarira bakarrik mugatuko: hiriko koadrilek hainbat ekimenetan parte hartzeko aukera izango dute. Ondoko koadroan dago egunaren behin-behineko egitaraua. 1.200 pertsona espero dituzte aurten herri bazkarian. Izan ere, iaz, 800 pertsonentzako tokia prestatu zuten, baina 150 irundar txartelik gabe gelditu ziren. Irungo Udalaren laguntza izan du ekimenak, eta Betti Gottikoek babes hori eskertu dute. Betti Gottitik nabarmendu dute adin eta pentsakera guztietako jendearentzat dela Koadriñen Eguna. Hori bai, 18 urtetik gorakoak izan behar dute koadriletako kideek. Egunean aterako duten diru etekina elkartearen jardueretarako erabiliko dute. Kamisetak eta olinpiada Egunaren barruan, kamiseta lehiaketa eta olinpiadak egingo dituzte. Hala, kamiseta lehiaketan, originaltasuna baloratuko du epaimahaiak, eta horietan euskarazko esaldiren bat egotea eskatu dute. Hilaren 18a baino lehen bidali behar dira kamiseten diseinuak herribazkaria@gmail.com helbidera: hiru lehenek jasoko dituzte sariak, eta bazkarian emango dituzte. Horrez gain, gainontzeko parte hartzaile guztien artean beste bost sari zozkatuko dituzte. Koadrilen arteko olinpiadak, berriz, hilaren 25eko goizean egingo dituzte. Txartelak erosterakoan eman behar dute izena koadrilek. Hala, antolatzaileek jakinarazi dute gehien jota hogei koadrilentzako tokia izango dela olinpiadetan, eta zortzi gelditu arte jokoak egingo dituzte: zortzi koadrila horiek jokatuko dute finala. Taldeek izena [...]

Pasa den asteburuan, Espainiako Kenpo Txapelketan parte hartu zuten Oiartzungo Honbu Japoniar Zentro Kulturaleko bederatzi kirolarik, Madrilen. Beste behin erakutsi dute herriko kirolariak onenenetakoak direla kenpon. Izan ere, bederatzitik zazpik saria ekarri dute etxera. Madrilgo Kirol Batzorde Gorenaren instalazioetan 300 kirolari inguru bildu ziren asteburuan, aurretik zegozkien lehiak (autonomietakoak) gainditu ondoren. Formetan lehiatu ziren —armekin eta arma gabe—, defentsa pertsonalean, eta borrokan —puntuan eta jarraian—. Horien artean zeuden Zuhaitz Astarloza, Alain Isasa, Jon Ander Rodriguez, Alain Basasoro, Pedro Rekalde, Ana Perez, Zuriñe Ostolaiz, Sergio Granado eta Marina Amorim, Honbuko ordezkariak, Euskal Herriko Selekzioaren barnean. Bederatzi kirolari horietatik zazpi lehenengo hiru postuetan sailkatu ziren Espainiako Estatuko lehian. Emaitza horiekin kirolariek berriro erakutsi dute, Honbutik nabarmendu dutenez, Oiartzungo eskola dela Iberiar Penintsulako onenenetako bat, eta irakasleek oso lan ona egiten dutela, Shihan Vidalen gidaritzapean, eta Pilar Martinez Karate Federazioko Kenpo Departamentuko zuzendariaren laguntzarekin. Era berean, garaipenak Udalari eta oiartzuar guztiei eskaini dizkiete, duela ia 30 urtetik kenpoa babesten dutelako. 2012an 30 urte beteko dira Oiartzunen kenpo praktikatzen hasi zirenetik, Shihan Vidalen eskutik. Euskal Selekzioko kirolariak, tartean Honbukoak, kopekin Emaitzak: Jon Ander Rodriguez. Espainiako txapelduna: puntu borrokan, borroka jarraian eta formetan armekin. Espainiako txapeldunordea defentsa pertsonalean, Kadete Mailan, promesa kategorian. Marina Amorim. Espainiako [...]

La Trova musika eta antzerki talde nafarrak El Reverso del Verso ikuskizuna aurkeztuko du igande arratsaldean Irunen, Javier Hornoren zuzendaritzapean —egilea eta antzezlea ere bada—. Amaia Kultur Zentroan izango da, 20:00etatik aurrera. Sarrera orokorrak 12,80 euro balio du, eta 8,40 gazte txartela dutenentzat eta 65 urtetik gorakoentzat. Ikuskizun berri honetan, La Trovak politikoki zuzena izan beharko du, eta arazoak salatu beharko ditu, esaterako, etxebizitzarena edo loezinarena, hezkuntzako azken irrintzia erabiliz, alegia, ikaslea irakaslea iraintzen.