Xorrola: bi urte eta ia 100.000 erabiltzaile
Xorrolak bi urte bete ditu gaur. 2009ko ekainaren 1etik, ia 100.000 erabiltzaile izan ditu herri barruko autobus zerbitzuak. Iraunkortasunaren aldeko apustua eta herri barruko mugikortasuna hobetzeko erronka izan da Xorrola, Udaletik gogorarazi dutenez...
Xorrolak bi urte bete ditu gaur. 2009ko ekainaren 1etik, ia 100.000 erabiltzaile izan ditu herri barruko autobus zerbitzuak.
Iraunkortasunaren aldeko apustua eta herri barruko mugikortasuna hobetzeko erronka izan da Xorrola, Udaletik gogorarazi dutenez: “Honela, auzoak zerbitzugune nagusiekin —ikastetxeak, kiroldegia, anbulatorioa, topo-zerbitzua…— lotu dira Xorrolarekin”.
Bi urte hauetan, Udalaren aldetik etengabekoa izan da zerbitzua hobetzen eta herritarren beharretara moldatzen joateko ahalegina, Udaletik bertatik nabarmendu duenez: “Horregatik, geltokiak eraiki dira, geltoki berriak gehitu, ibilgailu berria eta egokiagoa erabili…”.
Aurrerantzean ere, iraunkortasunaren eta mugikortasunaren alde egiten jarraituko duela iragarri du Udalak, “herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuen kalitateari lehentasuna emanez”. Horien artean dago Xorrola herri barruko autobusa.

