Arte plastiko, argazkigintza eta zinea sustatzeko beka aurkeztu dute
Udalak arte plastikoa, argazkigintza eta zinea arloetako sormen artistikoa laguntzeko hiru beka emateko lehiaketa abian jarri du. Horrela, artegileei ere beraien obra sortu eta garatzeko aukera ematea dute helburu Hondarribiko Udalean. Arte plastiko e...
Udalak arte plastikoa, argazkigintza eta zinea arloetako sormen artistikoa laguntzeko hiru beka emateko lehiaketa abian jarri du. Horrela, artegileei ere beraien obra sortu eta garatzeko aukera ematea dute helburu Hondarribiko Udalean. Arte plastiko eta argazkigintza arloetako sormen artistikoaren barnean ondorengoak sartzen dira: pintura, eskultura, obra grafikoa, argazkigintza eta zinea. Obraren azken gauzatzean, aipatutako espezialitate guztiak edo haietako edozein erabil daiteke, eta bakarka nahiz multzoka landuta.
Bekak eskatu ahal izateko, ezinbestekoa da Hondarribiko Udaletik azken bost urteetan jarduera horretarako bekarik jaso ez izana, eta gainera, nahitaezkoa izango da Hondarribian jaio edo gutxienez hamar urtez bertan bizi izatea.
Hilaren 28a azken eguna
Arte plastikoa, argazkigintza eta zinea arloetako sormen artistikoari laguntzeko eskaerak Biztanleriaren Arreta Zerbitzuan aurkeztu behar dira, ekainaren 28a baino lehen. Horrela, hilabete osoko epea dute Hondarribiko artegileek beka eskuratzeko eskaerak aurkezteko. BAZ astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara irekitzen dute, eta larunbatetan aldiz, 10:00etatik 13:00tara.

