Hondarribia dantzan murgilduko da folklorearen jardunaldietan
Azken bost urteetako bideari jarraiki, Kemen Dantza taldeak Hondarribia Dantzan ekimena antolatu du astelehenetik igande arte, eta dantza eta folklorearen inguruko jardunaldietan, inauteriak izango dituzte ardatz. Ekimena astelehenean hasi zuten, izan ere, Larrain dantza ikastaroa gauzatzen ari dira arratsaldero eta ostiral arte Jostaldi pilotalekuan. Bihar aldiz, Oier Araolaza dantzariakEzpata-dantzak eta inauteriak, tradizio zaharrak eta festa berriak hitzaldia eskainiko du Udaletxeko areto nagusian, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Asteburua dantza giroan murgilduko da Hondarribia, izan ere, dantza agerketak izango dira bai larunbat eta baita igandean ere. Larunbatean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Antzuolako Oinarin, Amezketako dantzariak, Garaziko Garaztarrak eta Muskildiko dantzariak taldeen agerketak izango dira kaleetan, eta 19:00etan Santa Maria Madalena plazan bilduko dira. Dantzan ikasiko dute Dantzaldia bukatutakoan, erromeria izango da plazan bertan 20:30etik aurrera. Erromeriak bi zati izango ditu; lehenengoan, Irun udal txistulariek eta Kemen dantza taldeko musikariek erromeri gidatua egingo dute. Horrela, dantzak azaldu eta gidatuko dituen dinamizatzailea egongo da plazan, erromerian parte hartu nahi duen edonork momentuan emandako azalpenak jarraituz dantzariekin gozatu dezan. Bigarren zatian, dantzatzen jarraitu ahal izango dute trikitixaz lagundutako erromerian. Harrobiko dantzariak Igandean gazteenen txanda izango da; Kemen, Adaxka eta Talaiako dantzariak ibiliko baitira hiriko kaletan giroa jartzen. Eguerdian hasiko dute dantza ekimena eta 12:00etatik aurrera Gernikako arbolatik [...]
Azken bost urteetako bideari jarraiki, Kemen Dantza taldeak Hondarribia Dantzan ekimena antolatu du astelehenetik igande arte, eta dantza eta folklorearen inguruko jardunaldietan, inauteriak izango dituzte ardatz. Ekimena astelehenean hasi zuten, izan ere, Larrain dantza ikastaroa gauzatzen ari dira arratsaldero eta ostiral arte Jostaldi pilotalekuan. Bihar aldiz, Oier Araolaza dantzariakEzpata-dantzak eta inauteriak, tradizio zaharrak eta festa berriak hitzaldia eskainiko du Udaletxeko areto nagusian, arratsaldeko 19:30etik aurrera.
Asteburua dantza giroan murgilduko da Hondarribia, izan ere, dantza agerketak izango dira bai larunbat eta baita igandean ere. Larunbatean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Antzuolako Oinarin, Amezketako dantzariak, Garaziko Garaztarrak eta Muskildiko dantzariak taldeen agerketak izango dira kaleetan, eta 19:00etan Santa Maria Madalena plazan bilduko dira.
Dantzan ikasiko dute
Dantzaldia bukatutakoan, erromeria izango da plazan bertan 20:30etik aurrera. Erromeriak bi zati izango ditu; lehenengoan, Irun udal txistulariek eta Kemen dantza taldeko musikariek erromeri gidatua egingo dute. Horrela, dantzak azaldu eta gidatuko dituen dinamizatzailea egongo da plazan, erromerian parte hartu nahi duen edonork momentuan emandako azalpenak jarraituz dantzariekin gozatu dezan. Bigarren zatian, dantzatzen jarraitu ahal izango dute trikitixaz lagundutako erromerian.
Harrobiko dantzariak
Igandean gazteenen txanda izango da; Kemen, Adaxka eta Talaiako dantzariak ibiliko baitira hiriko kaletan giroa jartzen. Eguerdian hasiko dute dantza ekimena eta 12:00etatik aurrera Gernikako arbolatik harrobiko dantzariak kalejiran aterako dira Kale Nagusirantz. Arma plazatik eta Gipuzkoa plazatik igaro ondoren Portura jaitsiko dira, eta erakustaldia egingo dute Santa Maria Madalenan. Ibilbidean zehar dantzaldiak eskeiniko dituzte, eta bukaeran dantza saio berezia egingo dute plazan.

