
Larunbatean Getarian hondarribiarrak San Juanen atzetik bigarren postuan iritsi ziren Trainerillen Ligako zazpigarren jardunaldian eta igandean Donibane Lohitzunen hirugarren. Beraz, sailkapen orokorraren lehenengo postuan jarraitzen dute, baina bigarr...

Iragan larunbatean Hondarribiko EAJk mitina eman zuen Batzokian. Bertan izan ziren Aitor Kerejeta egungo alkatea eta taldeko zerrenda burua, eta Joseba Egibar GBBko presidentea. Alderdiak datozen lau urtetarako dituzten proiektuak zehatz azaldu nahi iz...

Aitzol Perez de San Roman. Oiartzungo Euskal Herrian Euskaraz. Edozein hizkuntzalarik azpimarratzen duenez, hizkuntza orok, nagusi edota lehentasunezkoa izango den lurraldeak behar ditu. Hau da, hizkuntzaren transmisioa eta bizi iraupena ziurtatzeko, hizkuntza horretan biziko den jendartea eduki behar du. Bestalde, gizarte eleanitzetan, beti nagusitzen da hizkuntza bat besteen gainetik, elebitasun orekatua ez da inon ematen. Oiartzunen eta Euskal Herrian elebidunak euskaldunak bakarrik garela kontuan hartuta, eta erdarak duen nagusitasun juridiko politikoak besteak beste, erdara bilakatzen da hizkuntza nagusia gure herrian. Elebitasun politikak beraz, erdara nagusi eta euskara menpeko hizkuntza izatera behartzen du, erdara bilakatuz Euskal Herriko lehentasunezko hizkuntza bakarra. Beste modu batera esanda, elebitasunak erdararen transmisioa ziurtatzen du, euskara menpeko hizkuntza izatera behartuz eta desagertzezko arriskuan jarriz. Hori horrela izanik, euskara ziurtatzeko modu bakarra, euskara nagusi duten herriak eta herritarrak dira. Euskara hutsez biziko diren herritar eleanitzak behar ditugu hizkuntzaren geroa bermatzeko. Oiartzun bezalako zonalde euskaldunak teoriatik praktikara igarotzeko ardura dugu, euskara hutsez biziko den herria lortu eta babestu behar dugu. Oiartzunen, UEMAko irizpideak hartzeko erabakia aspaldi hartua du Udalak. Bide honetan jarraitzeko beharra azpimarratuz, legealdi berrirako Oiartzungo EHEk, Udalaren hizkuntza politikan neurri hauek onartzeko eskatzen dugu: 1. Egunerokotasunean euskara hutsez funtzionatu: Udalaren komunikazio osoak euskara hutsez izan behar du. [...]

2011 ikasturteko Bertso Jaialdien lehen saioa ospatuko da bihar, hilaren 17an, Amaia Kultur Zentroan, 18:00etan. Aurten laugarren ekitaldia du Gu ere bertsolari ekimenak Irunen. Dunboa, Elatzeta, El Pilar eta Belaskoenea ikastetxeko LHko 4., 5. e...

Cristina Laborda Gazteriako ordezkariak Musikirun maketa-lehiaketa aurkeztu zuen ostiralean. Udaleko Gazteria arloaren ekimena da, eta Phantom Studios disketxearen laguntza izan du. Labordak azaldu du ekimen honen bidez “talde gazteek egiten duten lana ikusarazi eta musika-sorkuntza sustatu nahi dela, eta, bide batez, musika-talde gazteen arteko harremanak erraztu, laguntza-sare berri bat ezartzeko. Irunen musika-aukera oparoa daukagu, eta bultzada txiki bat behar behar du, musikaren mundu zailean urrats bat gehiago emateko”. Nahi duten talde edo solista guztiek parte hartu ahal izango dute, betiere taldeko kideen batez besteko adina 30 urte baino gehiagokoa ez denean. Talde edo bakarlari bakoitzak bi kanta aurkeztu beharko ditu, gutxienez, eta bost, gehienez, eta jatorrizkoak izan beharko dute, bai letrari baita musikari dagokionez. Parte-hartzaileek 2011ko ekainaren 20ra bitarte bidali ahal izango dute maketa. Hirui aukera dituzte horretarako: Postaz, CD formatu digitalean Gazteriako Arlora Posta elektronikoaren bidez: infojuvenil@irun.org helbidera USBn, zuzenean Gazte Informaziorako Bulegoan (GIB). Oraindik maketarik grabatzeko aukerarik izan ez dutenek ere har dezakete parte (antolatzaileekin harremanetan jarri, nola egin jakiteko). Lehendabizi, hautaketa-fasea egingo dute, hots, “jasotzen dituzten maketak ebaluatuko dituzte antolatzaileek, eta horietatik 20 maketa hautatuko dituzte gehienez. Gero, emanaldien unea izango da, eta hautatuak izan diren taldeek eta solistek Irunen joko dute udako hilabeteetan”. Gero, emanaldi bat [...]

Gipuzkoako diputatu nagusia eta EAJ-PNVren hautagaia, Markel Olanok esan du Zubietako Parke Teknologikoak ez duela atzera bueltarik “kokapena erabakita dagoelako eta EAJ-k Madrilen egindako negoziazioari esker lurrak erosten hasteko diru zuzkidurak zehaztuta daudelako”. Olanok bere adierazpenetan esan du Miramon Parke Teknologikoko Kontseilu administrazioan EAJko ordezkariek hasieratik apustu garbia egin dutela Miramongo zabalkuntza Bidasoan egitearen alde. Gogora ekarri du, Kongresuan alderdi sozialistarekin aurrekontuen inguruko negoziazioan, EAJ-PNVk 1,9 milioi euroko zuzkidurak aldarrikatu eta lortu zituela Zubietan lurrak erosten hasteko, “helburu zehatza duten aurrekontu zuzkidurak dira, proiektuak Bidasoan atzera bueltarik ez duen seinale”. Gipuzkoan zientzia eta teknologia azpiegiturak eskualde ezberdinetan modu orekatuan txerta daitezen aldeko apustu egiten du EAJ-PNVk, hiriburuan kontzentrazioa ekidin eta “eskualde guztietako garapen lehiakorra bultzatu eta bermatuz”. Honakoa Gipuzkoaren indargunea dugu, alegia, zaindu egin beharreko lurralde oreka, baita ikuspuntu teknologiko eta lehiakorrari dagokionean ere”. Testuinguru honetan, Bidasoak –Irun eta Hondarribiak-, ezin dute atzean geratu eta “Gipuzkoaren etorkizuneko garapen teknologikoak Zubietako proiektua aurreikusten du”. 5.000 enplegu eta Zubietarekin loturak garraio publiko bidez 5.000 langile inguru hartuko ditu etorkizuneko Zubietako Parke Teknologikoak dagozkion hirigintza eta mugikortasun planak ere izango dituela. Parkearen gunearekin loturak ziurtatu behar dira eta horretarako “kalitatezko garraio publiko baten alde” egingo dugu. Irungo alkatetzarako hautagaia, Xabier Iridoyk Bidasoako eskualdea [...]

EAJk kirola eta hezkuntzarako egitasmoak aurkeztu ditu. “Hondarribian hezkuntza zentro berri bat egiteko beharra dugu. Jaiotze kopuruak eta hezkuntza publikoan dugun matrikulazio kopuruak, zentro berri bat egitera garamatza. Horretarako, Udalak Eusko...

Iztietako Gurekin Auzo Elkarteak elkarretaratzea antolatu du biharko, azken egunetan auzoan izan diren gertakizunak salatzeko. “Adin txikiko bati sexu ukituak egitea, bizilagun bati indarrez lapurtzea, Iztieta-Ondartxon Udalak duen utzikeria eta ...

Ezker Batuaren (EB) eta Bilduren hautagaiak Catelsako langileekin izan dira. Ezker Batuko Arantza Gonzalez Aldundirako hautagaia, eta Jose Manuel Ferradas eta Xabier Pombo, Errenteria-Oreretako eta Pasaiako alkategaiak ostiralean izan ziren enpresan. “Prekarietatearen kontra ari den jende konprometitu eta borrokalariari babesa agertzera etorri gara”, esan zuen Gonzalezek. Larunbatean, berriz, Errenteria-Oreretako Bilduko hautagaiak izan ziren langileekin, tartean Julen Mendoza alkategaia. Langileei babesa agertzeaz gain, enpresak bere langileekiko duen jarrera salatu zuten.

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Kirol informazioa. 11:30ean: OARSO BIDASOKO HITZA-ren eskutik, informazioa. 12:10ean: Elkarrizketa atala. 13:15ean: Kirolak, Joxe Migel Lopezen eskutik. 15:00etan: Albisteak. 18:00etan: Argu...