Trainerillen Ligaren bila itsasoratuko da Hondarribia
Larunbatean Getarian hondarribiarrak San Juanen atzetik bigarren postuan iritsi ziren Trainerillen Ligako zazpigarren jardunaldian eta igandean Donibane Lohitzunen hirugarren. Beraz, sailkapen orokorraren lehenengo postuan jarraitzen dute, baina bigarr...
Larunbatean Getarian hondarribiarrak San Juanen atzetik bigarren postuan iritsi ziren Trainerillen Ligako zazpigarren jardunaldian eta igandean Donibane Lohitzunen hirugarren. Beraz, sailkapen orokorraren lehenengo postuan jarraitzen dute, baina bigarren sailkatua den San Juan bi puntutara besterik ez dago.
Liga bukatzeko larunbata honetako jardunaldia soilik geratzen da eta estropada hau Gipuzkoako Txapelketako sailkapen estropada izango da. Honenbestez, larunbatean Mutrikun trainerilla ligaren azken jardunaldia eta Gipuzkoako txapelketaren sailkapen estropada egingo dute eta igandean aldiz, Gipuzkoako txapelketaren finala.
Ligatik kanpo, Gipuzkoako Federazio kopako estropada Zumaiak irabazi du. San Juan B bigarren izan da eta laugarren San Juna C. Illunbe zazpigarren postuan iritsi da, eta azkena San Pedro izan da.
Seigarren postua Banyolesen
Gainera iragan asteburuan Banyolasen (Girona) Open Internacional de Catalunya ospatu zuten. Hondarribiak 40 arraunlariekin eta 60 ontzirekin parte hartu zuten. Sailkapen orokorraren 6. postuan geratu dira, Banyoles etxeko taldea baina postu bat gorago. Santiagotarrak aldiz 14. sailkatu dira. Guztira 29 elkartek parte hartu zuten.

