Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Zubietako Parke Teknologikoaren alde azaldu da EAJ

Gipuzkoako diputatu nagusia eta EAJ-PNVren hautagaia, Markel Olanok esan du Zubietako Parke Teknologikoak ez duela atzera bueltarik “kokapena erabakita dagoelako eta EAJ-k Madrilen egindako negoziazioari esker lurrak erosten hasteko diru zuzkidurak zehaztuta daudelako”. Olanok bere adierazpenetan esan du Miramon Parke Teknologikoko Kontseilu administrazioan EAJko ordezkariek hasieratik apustu garbia egin dutela Miramongo zabalkuntza Bidasoan egitearen alde. Gogora ekarri du, Kongresuan alderdi sozialistarekin aurrekontuen inguruko negoziazioan, EAJ-PNVk 1,9 milioi euroko zuzkidurak aldarrikatu eta lortu zituela Zubietan lurrak erosten hasteko, “helburu zehatza duten aurrekontu zuzkidurak dira, proiektuak Bidasoan atzera bueltarik ez duen seinale”. Gipuzkoan zientzia eta teknologia azpiegiturak eskualde ezberdinetan modu orekatuan txerta daitezen aldeko apustu egiten du EAJ-PNVk, hiriburuan kontzentrazioa ekidin eta “eskualde guztietako garapen lehiakorra bultzatu eta bermatuz”. Honakoa Gipuzkoaren indargunea dugu, alegia, zaindu egin beharreko lurralde oreka, baita ikuspuntu teknologiko eta lehiakorrari dagokionean ere”. Testuinguru honetan, Bidasoak –Irun eta Hondarribiak-, ezin dute atzean geratu eta “Gipuzkoaren etorkizuneko garapen teknologikoak Zubietako proiektua aurreikusten du”. 5.000 enplegu eta Zubietarekin loturak garraio publiko bidez 5.000 langile inguru hartuko ditu etorkizuneko Zubietako Parke Teknologikoak dagozkion hirigintza eta mugikortasun planak ere izango dituela. Parkearen gunearekin loturak ziurtatu behar dira eta horretarako “kalitatezko garraio publiko baten alde” egingo dugu. Irungo alkatetzarako hautagaia, Xabier Iridoyk Bidasoako eskualdea [...]

admin
Hondarribia
2011/05/16


Gipuzkoako diputatu nagusia eta EAJ-PNVren hautagaia, Markel Olanok esan du Zubietako Parke Teknologikoak ez duela atzera bueltarik “kokapena erabakita dagoelako eta EAJ-k Madrilen egindako negoziazioari esker lurrak erosten hasteko diru zuzkidurak zehaztuta
daudelako”.

Olanok bere adierazpenetan esan du Miramon Parke Teknologikoko Kontseilu administrazioan EAJko ordezkariek hasieratik apustu garbia egin dutela Miramongo zabalkuntza Bidasoan egitearen alde. Gogora ekarri du, Kongresuan alderdi sozialistarekin aurrekontuen inguruko negoziazioan, EAJ-PNVk 1,9 milioi euroko zuzkidurak aldarrikatu eta lortu zituela Zubietan lurrak erosten hasteko, “helburu zehatza duten aurrekontu zuzkidurak dira, proiektuak Bidasoan atzera bueltarik ez duen seinale”.

Gipuzkoan zientzia eta teknologia azpiegiturak eskualde ezberdinetan modu orekatuan txerta daitezen aldeko apustu egiten du EAJ-PNVk, hiriburuan kontzentrazioa ekidin eta “eskualde guztietako garapen lehiakorra bultzatu eta bermatuz”. Honakoa Gipuzkoaren indargunea dugu, alegia, zaindu egin beharreko lurralde oreka, baita ikuspuntu teknologiko eta lehiakorrari dagokionean ere”. Testuinguru honetan, Bidasoak –Irun eta Hondarribiak-, ezin dute atzean geratu eta “Gipuzkoaren etorkizuneko garapen teknologikoak Zubietako proiektua aurreikusten du”.

5.000 enplegu eta Zubietarekin loturak garraio publiko bidez
5.000 langile inguru hartuko ditu etorkizuneko Zubietako Parke Teknologikoak dagozkion hirigintza eta mugikortasun planak ere izango dituela. Parkearen gunearekin loturak ziurtatu behar dira eta horretarako “kalitatezko garraio publiko baten alde” egingo dugu.

Irungo alkatetzarako hautagaia, Xabier Iridoyk Bidasoako eskualdea “proiektu honen gose dela” adierazi du. Irunen Lurraldeko langabezi tasa altuena dugu, %16koa, eta haientzat “enpleguaren eskuduntza duen Eusko Jaularitzak ez du langabetuen mesederako ezer egin, eta Santanoren udalak enplegua sortzeko ez du lidergo jarrerarik erakutsi”.

Iridoyren ustez, Irungo enpresa txiki eta ertain ugarik Zubietako ekimenetako zerbitzuak jaso ahal izango dute eta horrek “bertako enpresetako produktu eta zerbitzuei balio erantsia ekarriko die”.

Bestalde, Hondarribiko alkatea eta EAJko hautagaia, Aitor Kerejetak adierazi du Zubietako Parke Teknologikoak etorkizuneko proiektua izateari utzi eta “egungo proiektu bilakatu behar dugu, horrek eskatzen dituen zehaztasun guztiekin”.

“Gune teknologikoa eraikiko den lur soroetan aurkitzen gara eta horien erosketa egiten hasteko aurrekontu zuzkidurak badaude. Hondarribiko EAJk zorrotz exijitu die erakunde guztiei beharrezko urratsak eta epeak bete ditzaten. Proiektu honi esker, Hondarribia bizitzeko, gozatzeko eta lanerako hiri bilakatuko da”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat hil da Donostiako Zurriolako hondartzan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik inguruko herrien «babes falta» kritikatu du afari solidarioak banatzeko debekuaren harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du «jazarpen poliziala» jasan dutela gose direnei ogitartekoak emateagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.