Hezkuntza zentro berria nahi du EAJk

EAJk kirola eta hezkuntzarako egitasmoak aurkeztu ditu. “Hondarribian hezkuntza zentro berri bat egiteko beharra dugu. Jaiotze kopuruak eta hezkuntza publikoan dugun matrikulazio kopuruak, zentro berri bat egitera garamatza. Horretarako, Udalak Eusko...

EAJk kirola eta hezkuntzarako egitasmoak aurkeztu ditu. “Hondarribian hezkuntza zentro berri bat egiteko beharra dugu. Jaiotze kopuruak eta hezkuntza publikoan dugun matrikulazio kopuruak, zentro berri bat egitera garamatza. Horretarako, Udalak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari Muliateko inguruan lur sail bat lagatuko dio zentro hau eraikitzeko”, azaldu du Aitor Kerejetak, alderdiko alkategaiak.

Kirol arloari dagokionez, ondorengoak aurkeztu dituzte: “Hondarribia Arraun Elkarteak gure gazteen artean daukan erakargarritasuna argi asko azaldu du, eta bere instalakuntzak txiki geratu dira. Beharrezkoa da beraz instalakuntza hauek handitzea kalitatezko instalakuntza batzuk eduki ahal izateko” esan du Aitor Kerejetak. “Soroetan kirol gune berri bat proposatzen dugu, Amuten egin dena bezalakoa. Onarpen oso ona izan dute eta oso erabiliak dira”.

Azkenik, “Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, Bela Eskola bat eraikiko dugu. Proiektu hau, euskal kostaldean belan aritzeko inguru onenean eraikiko dugu, gure gazteek gero eta jarraitzaile gehiago duten kirol hau praktikatu ahal izateko. Agian Iker Martinez eta bere lagun min den Xabi Fernandezek lortutako emaitza bikainek lagunduta gero eta gehiago dira belan aritzen diran kirolariak”, bukatu du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.