Elkarretaratzea egingo dute Iztietan segurtasuna aldarrikatzeko
Iztietako Gurekin Auzo Elkarteak elkarretaratzea antolatu du biharko, azken egunetan auzoan izan diren gertakizunak salatzeko. “Adin txikiko bati sexu ukituak egitea, bizilagun bati indarrez lapurtzea, Iztieta-Ondartxon Udalak duen utzikeria eta ...
Iztietako Gurekin Auzo Elkarteak elkarretaratzea antolatu du biharko, azken egunetan auzoan izan diren gertakizunak salatzeko. “Adin txikiko bati sexu ukituak egitea, bizilagun bati indarrez lapurtzea, Iztieta-Ondartxon Udalak duen utzikeria eta komertzioetan egiten diren ustezko lapurretak” gaitzetsiko dituzte biharko protestan, eta oro har, auzoan dagoen “segurtasun eza”. 20:00etan izango da Diputazio plazan.
Auzotarren ezinegona adin txikiko bati ustez egin dizkioten sexu ukituek sortu dute. Auzo elkartetik salatu dutenez, Ertzaintzak gizon bat atxilotu du auzoan lau urteko ume bati zirriak egin dizkiolakoan. Gertakizunak oso larritzat jo dituzte, eta “beste behin ere, iragarritako kronika baten aurrean” daudela iritzi diote.
Elkarretaratzea Auzoaren segurtasunarengatik eta adin txikikoen eskubideengatik. Pertsona gatazkatsuen portaeraren kontra lelopean egingo dute.

