‘Gu ere bertsolari’ ekimenak ikasturteko lehen saioa du bihar Amaian

2011 ikasturteko Bertso Jaialdien lehen saioa ospatuko da bihar, hilaren 17an, Amaia Kultur Zentroan, 18:00etan. Aurten laugarren ekitaldia du Gu ere bertsolari ekimenak Irunen. Dunboa,  Elatzeta,  El Pilar eta Belaskoenea ikastetxeko  LHko 4., 5. e...

2011 ikasturteko Bertso Jaialdien lehen saioa ospatuko da bihar, hilaren 17an, Amaia Kultur Zentroan, 18:00etan. Aurten laugarren ekitaldia du Gu ere bertsolari ekimenak Irunen. Dunboa,  Elatzeta,  El Pilar eta Belaskoenea ikastetxeko  LHko 4., 5. eta 6.  mailetako ikasleak arituko dira bertsotan. Ikasturte osoan Gu ere bertsolari egitasmoaren barruan  egindako lana jendaurrean aurkeztuko dute, bi saioetan, bihar eta hilaren 24an. 17an eta 24an. Bi saioetako partehartzaileak batuz, 300 ikasle inguru arituko dira ordu eta laurdenez.

Ekimen hau antolatzeko Dunboa, Elatzeta, El Pilar eta Belaskoenea ikastetxeetako ikasleak, irakasleak, Gipuzkoako Bertsozale Elkartea eta Irungo Udaleko Euskara Arloa aritu dira elkarlanean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.