
Inauteri giroa laguntzeko Romeral Berri tabernak kontzertua antolatu du etzirako. Estornudo Nuclear taldekoek joko dute 22:00etatik aurrera. Ordurako zirko giroa nagusi izango da barrutian, Gazte Asanbladaren ekimenari esker.

Hamaikabatek salatu du ziurrenik ez dituztela asteartean ludotekak eta gazteentzako lokalak irekiko “Gazteria zinegotziak izandako aurreikuspen faltagatik”. Ildo horretatik, emango ez duen zerbitzuarengatik ordaintzea ez dela bidezkoa adier...

San Pedroko Ondartxo ingurua berriztatzeko proiektua enkantera atera du Udalak. Interesatuek hilaren 25era arteko epea dute beren proposamenak aurkezteko. Ondartxoko izaera naturalari eustea da helburua, espazioa hobeto baliatzeko helburuz altxa daitez...

Martxorako agindu du Gipuzkoako Aldundiak Antxoko sarrera berriaren zabaltzea, eta badirudi oraingoan epeak bete egingo direla. Lanen itxurari erreparatuta, behintzat, ezer gutxi falta da. Dagoeneko prest dute Marealta zeharkatuko duen errepidea eta honenbestez laster zabalduko dute trafikora, eguna oraindik zehaztuez duten arren. Sarrera berria zabaltzean hainbat aldaketa egingo dituzte barruti barruko trafikoa ordenatzeko.

Hendaiako Ikastolak ipuin ibilaldia antolatu du larunbata arratsalderako, 17:00etan Amicale Laique elkartearen aitzinean abiatuta. Itziar Rekaldek gidatuko du txangoa, Afrikatik Euskal Herrira, Antoine d’Abbadieren abenturaz izenburupean. Gero, konta...

Errenteriako Udaleko udal taldeek, ezker abertzaleak, EAJk, EBk, PPk eta Hamaikabatek Oarso udal aldizkariaren banaketa gelditzeko eskatu diote alkateari kanpainaurrean alderdi politiko baten mesedetan aritzeagatik, eta gainontzeko alderdiak gutxiestea...

Joxe Kruz Sarasolak Pikoketan duen publiometroak metro koadroko 347 euri litro jaso zituen otsailean. 2010eko hilabete berean baino 203 litro gehiago.

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Zuberoa kantuz. 11:30ean: Zulotik deiadarka. 12:10ean: Oiartzuarren Baitan. 13:15ean: Lore atala eta disko aurkezpena. 15:00etan: Albisteak. 18:00etan: Arguyuan (errepikapena). 20:00etan: Alb...

Herriko hainbat taldek bat egin dute Euskararen hilabetearekin, eta euskarazko ekitaldiak antolatu dituzte martxoan, publikoari irekita. Endaika, Urpean, Endaiarrak eta Xiba elkarteak dira Euskara Batzordearen deiari erantzun diotenak. Jarraian aipatze...

Otsailean bezala, martxoan Rudy margolariaren lanen erakusketa egongo da jarrita Petra Lekuona zaharren egoitzan. Erakusketa egunero bisita daiteke, astelehenetik igandera, 09:30etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Barne sailak jakitera eman duenez, Ertzaintzak 32 urteko gazte bat atxilotu zuen astearte arratsaldean Irunen, otsailaren 25ean Oiartzungo auto saltoki batetik lapurtutako BMW markako auto batean zihoala. Agenteek atxilotu zuten unean, beste ibilgailu ...

Antxoko Biteri plazaren gaineko parte-hartze prozesuaren bigarren fasea aurkeztuko dute bihar goizean udaletxean. Alkatetzatik jakinarazi dutenez, datozen egunotan jarriko dute martxan aipatu prozesua. Biteriko parte-hartze prozesuaren lehen fasea erre...

Martxoaren 8aren harira, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Udalak eta Galiziako Etxeak hitzaldia antolatu dute. Hilaren 10ean izango da, ostegunean. Emakumea lan erreformen aurrean da hitzaldiaren izenburua eta 19:00etan izango da, udaletxeko aret...

Ihauterietan, bost istorio, zazpi misterio. Irri eta orro, dezagun hartza bere zilotik harro!

Asteburu honetan, Inauteriak ospatzeko jaialdia antolatu dute Kale Ekintzaren baitan, hiru eta hamabi urte arteko haurrentzat. Larunbatean 16:00etan bilduko dira Doneztebe plazan. Nahi duten bezala mozorrotuta joan daitezke. Desfilea bukatutakoan, txok...

Eusko Jaularitzak gogorarazi du Ramon Vizcainoren Konkurtso Legean parte hartuko duela eta bide judizialera ere joko duela jakinarazi du. Legezko akzioak, akzio zibilak eta penalak hasiko dituela azaldu du: “Kaltetuei eragindakoa ordaindu behar d...

Eraiki dantza taldea puxkak biltzera irtengo da aurten ere. Larunbatean dute hitzordua, Behobia eta Bidasoa auzoetako baserrietan. Puxka biltzea aspaldiko ohitura da Irunen, garai batean galduta, eta 1984an Eraikik berreskuratutakoa. Baserriz baserriz...

Hendaia euskaraz euskararen hilabetearen karietara, Abbadiako gazteluak eta eremuak hainbat animazio antolatu ditu hilaren zehar, euskaraz. Martxoaren 5ean eta 19an (larunbatarekin), 15:00etan, bisita gidatuak egingo dira Abbadia gazteluan, 6,30 eur...

Jaizkibel Mendi Taldeak iganderako antolatutako Sagardo Eguna bertan behera geratu da. Bide batez, hilaren 12an Trebiñuko Biraren baitako txangoa egingo dutela gogorarazi dute antolatzaileek. Ozanatik Morazara joango dira oraingoan. Irteerak 15 euro b...

Arrantzarekiko zaletasunak badu etorkizunik. Azken asteotan burutu den Euskadiko Arrantza Txapelketan eskualdeko bi gaztek irabazi dute: Asier Gartziak eta Aitziber Pousak. Lehengusuak dira, Errenteria-Oreretako Kaputxinoak auzokoak eta Donibaneko Izko...