Kale Ekintzan, mozorro desfilea eta txokolatea
Asteburu honetan, Inauteriak ospatzeko jaialdia antolatu dute Kale Ekintzaren baitan, hiru eta hamabi urte arteko haurrentzat. Larunbatean 16:00etan bilduko dira Doneztebe plazan. Nahi duten bezala mozorrotuta joan daitezke. Desfilea bukatutakoan, txok...
Asteburu honetan, Inauteriak ospatzeko jaialdia antolatu dute Kale Ekintzaren baitan, hiru eta hamabi urte arteko haurrentzat. Larunbatean 16:00etan bilduko dira Doneztebe plazan. Nahi duten bezala mozorrotuta joan daitezke. Desfilea bukatutakoan, txokolate jatea izango da parte hartu duten haur guztientzat.

